(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Taldekako esportazioetarako, nazioartekotze-zerbitzuetarako eta kanpoko sustapenerako laguntzak deitu dira astelehena, 2016.eko maiatzak 23


900.000 eurokoak dira, guztira


Garapen Ekonomikorako Departamentuak nazioartekotzearen babesean eta taldekako nazioartekotzean espezializatutako zerbitzuak kontratatzeko laguntzak deitu ditu; enpresa txiki eta ertainetarako dira, eta 400.000 nahiz 300.000 euro banatuko dira, hurrenez hurren, % 50 EGEF Europako funtsek finantzatuta. Eskaera epea ekainaren 20an amaituko da bi kasuetan.

Gainera, astearte honetatik aurrera, hilak 24, eta uztailaren 29ra, enpresa txiki eta ertainetarako laguntzen epea zabalik izango da, nazioartekotze-prozesuari ekingo diotenak edo hura finkatzea behar dutenak. Deialdi hori Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuko ICEX-Next programako diru-laguntzekin osagarria da, eta 200.000 euro banatuko dira.

Hiru deialdiak –gehi kanpoko merkataritzako langile teknikoen kontratazioa babesteko ebatzitako beste bat, 120.000 eurokoa– 2013-2016 epeko Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean sartzen dira, eta haren barnean sartzen da enpresaren nazioartekotzea oinarrizko ardatz modura, ETEena bereziki, beraien ikusgaitasuna eta finkatzea ziurtatzeko, egungo egoeran, bereziki.

Bi urterako proiektuak

Taldekako nazioartekotzerako deialdiak (iragan ostiralean, hilak 20, eta izapidetzeko dagokion fitxan argitaratu da) enpresen arteko lankidetza sustatzen duten jarduerak diruz laguntzen ditu (merkataritza mailak elkarrekin sartzea, hobekuntzak baterako negozio-prozesuetan edo proiektuak abian jartzea) kanpoko merkatuetara jotzeko orduan.

Taldea osatzen duen enpresa bakoitzak bere gastu guztien zenbatekoaren % 60 ere lor dezake eta bidaiatzeko poltsa bat, talde bakoitzak 60.000 euro jasoz gehienez (aurreko edizioan 47.000 eurokoa zen). Diruz lagundu daitezkeen gastu gehiago jasotzen dira (Nazioartekotze Plana prestatzeko gastua eransten zaie bidaiatzeko gastu tradizionalei, sustapen materialari, produktuen erakusketari…). Enpresaburu autonomoek ere laguntza hori eskuratu ahalko dute. Talde batean gutxienez bi enpresa egon ebhar dira.

Nazioartekotzeari babesa ematen espezializatutako zerbitzuak kontratatzeko deialdiak (NAOn ostiralean ere argitaratua eta www.navarra.es fitxan), ondasun edo zerbitzuen enpresa esportatzaileak atzerriko merkatuetan finkatzea eta ezartzea bilatzen du. Horretarako, kasu askotan ezinbestekoa da helmugako zerbitzu espezializatuak kontratatzea. Hala, laguntza, aholkularitzako gastuak diruz laguntzen dira eta baita kanpoan ezartzeko beste batzuk ere (gastu guztien % 60raino gehienez), gehi bidaia-poltsa, proiektu bakoitzeko 20.000 eurorekin (12.000 aurreko deialdian).

Bi deialdi horien berrikuntza nagusia proiektuak garatzeko epea zabaltzea izan da (urte batetik bira), eta ekimen bakoitzeko laguntzak handitzea. ETEetarako babes publikoa urte anitzekoa izango da (2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra) enpresak nazioartekotzeko prozesuei hobeto egokitzeko, bi ekitalditan gutxienez indarrean daudenak.

Kanpoko merkataritza

Kanpoko merkataritzako deialdia astelehen honetan argitaratua da NAOn eta www.navarra.es fitxan, 2016ko nazioartekotze-planean sartutako sustapen-ekintzegatiko gastuak ordaintzeko dira, esaterako: zabalkunde-sustapeneko materiala (katalogoa, liburuxkak, erakustokiak, webguneak…); publizitatea; azoketako erakusketari modura parte hartzea; prospekzioko bidaiak, komertzialak eta bezero izan daitezkeen bisitak; sustapeneko ekintzak; patente eta marken erregistroa; eta beste nazioartekotze-ekintza batzuk: Enpresa bati gehienez 10.000 euroko diru laguntza eman daiteke, % 50eko portzentajearekin prospekzio-bidaietarako eta merkataritza-bidaietarako edo % 30ekoarekin beste zenbait gastuetarako.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa