(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostalaritzak Gobernuarekin eta udalekin bat egin du herriko jaietako sexu erasoen aurkako borrokan astelehena, 2016.eko maiatzak 23


Ollo kontseilariak "Eta jaietan…Zer?" kanpainaren beste edizio bat aurkeztu du, era horretako jokabideen gaitzespen soziala sustatzen duena


Kanpainaren kartela.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NAI), udalekin eta ostalaritzako establezimenduekin lankidetzan, "Eta jaietan…Zer?" kanpaina berrargitaratu du beste urtebetez, herriko jaietan emakumeek jasaten dituzten sexu erasoen eta emakumeen jazarpenaren aurka herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Uda garaian izaten dira batez ere jai horiek Nafarroan, eta jokabide horienganako onargarritasun handiagoa izan ohi da bertan. Aipatu behar da iazko ekain eta irail artean 21 salaketa jarri zirela sexu-indarkeriagatik, eta haietatik17, emakume gazteei zegokiela (14-30 artekoak).

Ekimena Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo kontseilariak aurkeztu du gaur, informazio-topaketa batean; bertan, hedabideek emakumeen indarkeriari lotutako albisteen tratamenduan bete beharreko zeregina jorratu da; hala, genero-ikuspegiko komunikazio-aditu June Fernandez Casteren eskutik prestakuntza-saio bat izan da. Saio horretan parte hartu du, halaber, INAIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek.

Ana Ollok azaldu duenez, kanpaina ("Ezetza beti da ezetz" goiburua du) udalen partaidetzarako zabalik dago. Horretarako, kartel berri bat argitaratu da, eta haren diseinuaren barnean (aurreko urtean bezala), esku gorri baten irudia ikusten da, herriko jaietako genero-indarkeria gaitzesteko ikur modura, emakumeak beren aniztasunean irudikatzen dituen irudi batekin batera. Kartela bat egindako udalerrien esku jarriko da, hainbat euskarritan zabaldu dezaten: jaietako egitarauak, egutegiak… 2015ean 11 udalek eta kontzejuk egiten zuten bat kanpainarekin (2014an baino % 22,7k gehiagok), eta Nafarroako biztanlerian % 84,65eko eragina izan zuen emakumeengan, eta % 83 gizonezkoengan.

Aurten, gainera, ostalaritzako establezimenduen inplikazioa izango da gune horietan mezu hori ikusgai izan dadin. Horretarako, 2.000 eranskailu argitaratu dira kanpainaren irudiarekin nahiz mezuarekin: "Ezetza beti da ezetz, jaietan errespetuz bizi gara". Material hori establezimenduen artean banatuko da ostalaritzako elkarteen bitartez, eta kide ez diren establezimenduen eskura ere jarriko dira.

Ana Ollok nahiz Mertxe Leranozek azpimarratu dutenez, genero-indarkeria desoreka sozialaren sintoma bat da; beraz, gai horretan aurrera egitea ezinbestekoa da era horretako jokabideak desagertzeko.

Hedabideetan zabaltzea

Gainera, hedabideetan zabaltzeko kanpaina bat prestatu da, jai nahiz aisialdiaren ingurunean emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko mezua sendotu eta babesteko, eta jaiekin gozatzeko gizon eta emakumeen arteko berdintasun-baldintzetan.

Zehazki, informazio-mezuak landu eta hedabideetan nahiz Nafarroako Gobernuko atarian zabaltzea aurreikusten da, 

Halaber, erakunde, elkarte eta herritarren artean esku gorriaren ikurra zabalduko da, eta 600 paparreko banatuko dira irudi horrekin.

Emakumeen aurkako indarkeriaren informazio-tratamendua

Jardunaldian zehar, hedabideek eragile sozializatzaile, transmisioko eragile eta gizarteko balioak aldatzeko eragile modura duten zeregina azpimarratu da, eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko albisteak tratatzeko duten erantzukizuna: zorroztasunez jorratu behar da, sentsibilizazioa eta gaitzespen soziala sustatuz, eta biktimak nahiz haien ingurunea babestuz.

Hala, kanpaina aurkeztu ondoren, genero-ikuspegiko albisteen komunikazioan aditua den June Fernandez Casetek prestakuntza-saio bat izan du 30 kazetarirekin, arlo horretako informazio-ereduari buruzko gogoetarako espazioak zabaltzeko asmoz.

June Fernandezek informazio-arloan genero-desberdintasuna adierazten duten zenbait datu eskaini ditu: Espainian, albisteen % 26k bakarrik dute emakumeak protagonista, eta ia erdiak (% 46) genero-estereotipoak islatzen dute, neurri batean hedabideek zailtasunak dituztelako informazioak lantzeko adituak topatzeko. Aditu modura agertzen diren pertsonen % 91 gizonak direla esan du, kezkati agertu da datu horrekin, gizonek "azaltzen baitute errealitatea"; hala, emakumeen zeregina herritarren iritzira edo norberaren kontakizunera mugatzen da.

Hizlariak behin eta berriz errepikatzen den beste eztabaida bat aipatu du, indarkeria matxistaren gaineko informazioaren lorpena, baina horrek arrisku handi bat du: emakumeak biktima modura bakarrik ikustea. Hala, ez da komenigarria, baldin eta xehetasun gordinetan geratzen bada, edo salaketa faltsuak azpimarratzen badira, eta horri buelta eman beharko zitzaion arrazoiei buruzko informazioa sartuz, ondorio penalekin. gaitzespen sozialeko adierazpenekin, irtenbideekin, egoera testuinguruan sartzen duten adituekin…

June Fernandezek aipatu duenez, zorionez aurrerapausoak eman dira, hiztegiaren erabileran, adibidez: "Etxeko indarkeria" edo "pasio-hilketa" gero eta gutxiago erabiltzen diren terminoak dira, baina oraindik adostasuna falta da informatzeko moduei dagokienez; hala, gomendio modura esaten da kazetariak beraiek izan beharko zutela elkarrekin kode etikoa egingo eragileak, eta hark emakumeen aurkako indarkeriari buruzko albisteen zabalkundea zuzenduko du.

Agerraldia informazio horiek lantzeko proposamen batzuekin amaitu du, erreferentziazko pertsona espezializatuetarako jotzea beti, adibidez; adituak diren iturrien direktorio bat lantzea; sexistak ez diren irudi-banku bat izatea; baliabide publikoen eta elkarteen baliabideen gaineko informazioa ematea; polemika zehatzak baliatzea indarkeria matxistari eta berdintasunari buruz sentsibilizatzeko; emakumeak jaietan ikusaraztea, baina ez daitezen soilik indarkeriaren gaineko albisteetan bakarrik protagonistak izan; eta ikuspegi positiboak bilatzea, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa