(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Presidenteak Nafarroaren egonkortasuna azpimarratu du, eta eskua luzatu du elkarrizketaren bidez erronkei aurre egiteko asteartea, 2016.eko maiatzak 24


Navarra Capitaleko informazio-gosariko protagonista izan da gaur goizean, Foru Komunitateak XII. mendean dituen aukeren gaineko hitzaldi batean


Lehendakaria Navarra Capitaleko gosarian.

Barkos Lehendakariak Navarra Capitaleko gosarian esku hartu du. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Lehendakariak "Nafarroa eta lurralde honek XXI. mendean dituen aukerak" izeneko hitzaldia eman du gaur goizean, eta bertan, lehenik eta behin, gogora ekarri du foru- eta udal-hauteskundeak egin zirenetik urtebete igaro denean, Nafarroan "errelebu instituzional sakona izan dela, lasaia eta zentzuzkoa", eta Foru Komunitateak duen egonkortasuna azpimarratu du, "gobernagarritasuna erronka konplikatu bihurtu den une batean".

"Egonkortasun horri esker" esan du Lehendakariak, "legealdi honen lehen hilabeteetan bi proiektu estrategiko aurrera atera ahal izan dira: Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta zerga-erreforma". Kontu publikoei dagokienez, lehentasunen aldaketa argi bat adierazten dute. Gainera, aurreratu du, etorkizunean aurrekontu-plangintza tresna berri baten abiaraztearekin indartuko dela, Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa; ekimen aitzindaria da eta, hari esker, aurrekontu-politikak antolatuko dira zenbait urtetako proiekzioen bidez, eta diru-sarreren aurreikuspen-esparruan sartuz.

Kohesio soziala da Uxue Barkosek aipatutako beste alderdi bat, "lehen mailako betebehar bat, eta gainera ikusgaitasunaren nahiz lehiakortasunaren elementu argi bat da. Ziur naiz –esan du Lehendakariak– Nafarroaren garapena eta hazkundea era argiagoan eta sendoagoan gertatuko dela, baldin eta justizia sozialarekin konpromiso irmoa badu".

"Bistan da", dio Lehendakariak, "hersturak ez duela funtzionatu" eta, ildo horretatik, ziur agertu da "susperraldi ekonomiko eraginkor bat izateko, enpleguaren sorreran nabaritu behar dela, kalitatezko enpleguan Nafarroan izango den hazkunde ekonomikoa". Aipatu duenez, enpleguaren errekuperazioan joera positiboa adierazten duten datuak daude.

Nafarroaren helburua "Nafarroaren ikuspegi estrategiko partekatu bat finkatzea da, honako hauetan oinarrituta: bideragarritasun eta lehiakortasun ekonomikoa, kohesio soziala eta lurralde mailakoa, eta gure ingurumenaren zaintza orekatua". Horretarako, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren estrategia eguneratzen, ezartzen ari da, " eta prozesu horretan, balio erantsi handiko jarduerak identifikatzen dira, lurraldearen lehiakortasuna areagotzeko aukera onenak eskaintzen ditu eta baliabide publiko nahiz pribatuak funtsezko lehentasun ekonomikoetan pilatzen dira zenbait arlotan eta enpresa-sektoretan sakabanatu beharrean".

Berrikuntza eta sorkuntzaren aldeko apustua da Nafarroako Lehendakariak nabarmendutako beste puntu bat; hala, gobernuak berrikuntzaren kultura bat garatu nahi du maila guztietan nahiz sektore guztietan zenbait balio sustatzeko: sorkuntza, kuriositatea edo espiritu ekintzailea, adibidez.

Lurralde-kohesioa da ezinbesteko alderdi bat; izan ere, aipatu duenez, "politika estrategikoak diseinatzeko orduan ezinbestekotzat jotzen dugu Nafarroako zonalde bakoitzaren berezitasunak eta egoera ezagutzea".

Gobernua plan estrategiko bat lantzen ari da, eta hark erakunde nafarrek Europar Batasunaren aurrean izan beharreko jokabidea koordinatuko du, hiru helbururekin: Foru Komunitatearen presentzia instituzionala Europako erakundeetan indartzea, sustapen-estrategia hobetzea kanpoaldean eta funts gehiago lortzea –hirukoizteko asmoz– enpresa eta teknologia-zentroetarako. Lehendakaria itsas plataforma multimodala (portu lehor modura gehiago ezagutzen dena) Erriberarako eta Nafarroa guztirako izango den paregabea den aipatu du.

Elkartasunerako ariketa

Inguruko autonomia erkidegoekin izandako elkarrizketa eta lankidetzarako harreman estua ere aipatu du Barkos Lehendakariak. "Lankidetza eta sinergiak inguruan ditugun guztiekin, baina gure berezitasunari uko egin gabe, gure autogobernuari, esan du Lehendakariak; Itun Ekonomikoaz aritu da, eta aipatu du "Europako testuinguruan guztiz sartzen den tresna bat dela, eta elkartasunerako anbizio handiko ariketa dela, baina baita erantzukizunerako ere". Alde horretatik, ziurtatu du Itun Ekonomikoa ez dela pribilejio bat, etengabe eraikitzen ari den elkartasun nahiz erantzukizuneko tresna bat baizik. Gure estatusaren bizkarrezurra Estatuarekiko harremanean", eta esan du Nafarroak "Ituna negoziatzeko premia duela; izan ere, 2010-2014 epearen eguneratze automatikoa oso larria gertatzen ari da foruko diru-kutxetarako".

Azkenik, Barkos Lehendakariak erronkei elkarrizketaren bidez heltzeko, bazterkeriarik gabe, asmoa agertu du, "eskua luzatuz eta edonori entzuteko prest, alor ekonomiko, sozial eta politikoan izan daitezkeen aldeak baztertuz, eta Nafarroak XXI. mendean dituen erronkei era eraikitzailean eta proposamenak eginez lagundu nahi duen edonori entzuteko, hain zuzen".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa