(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pediatriako ZIUren eta operazio-gelen berrantolaketari esker, adingabeek familiekin denbora gehiago igaroko dute asteazkena, 2016.eko maiatzak 25


Irailetik aurrera, gurasoek ZIUn bisita-ordutegi malgua izango dute eta, ebakuntzen kasuan, haiek egin aurretik adingabeen alboan egon ahalko dira


Transcripción textual del video

Datozen asteotan egingo den Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako kirurgia-aldearen eta ZIUren berrantolaketari esker, irailetik aurrera, ospitaleratutako adingabeek beren senideekin egoteko denbora gehiago izango dute; hala, "Ospitaleratutako Haurren Europako Gutuna"·betearaziko da.

ziu

Pediatriako ZIU berria kokatuko den espazioaren irudia. ( irudia handitu )

Datozen asteotan egingo den Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako kirurgia-aldearen eta ZIUren berrantolaketari esker, irailetik aurrera, ospitaleratutako adingabeek beren senideekin egoteko denbora gehiago izango dute; hala, "Ospitaleratutako Haurren Europako Gutuna"·betearaziko da.

Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek Foru Gobernuari neurriei buruzko informazioa eman dio gaurko bilkuran.

Nafarroako Ospitaleguneko B eraikinean dagoen Zainketa Intentsiboen Unitatearen kasuan (ZIU), lehengo Virgen del Camino ospitalean, helduen ZIUren alboan dagoen espazio libre batera pasako da. Horrek esan nahi du azalera % 50 handituko dela eta, horrenbestez, artatutako haurrak gurasoekin eguneko 24 ordutan egon ahalko direla, gauak barne (gaur egun lau ordu baino ez ziren egoten).

Gainera, ZIU berriak osasun-langileek beren lana egin ahal izateko baldintzak hobetuko ditu: argi naturala izango du, isolamendu akustikoa eta espazio ezagatik orain eskaini ezin ziren zerbitzuak (bainugela). Lekua ez da zabalduko, ordea, eta 4 oherekin jarraituko da.

Zehazki, egungo instalazioek 61,4 m2 dute, eta haren barnean sartzen dira kontrolerako gunea eta osasun-langileentzako komuna, baina ez adingabeentzat. ZIU berriak 96,94 m2 izango du, pazienteentzako komun batekin, eta kontrol unitatetik kanpo geratuko da.

Aipatu den moduan, horri esker, pazientearen ondoan egoteko ordutegiak zabalduko dira. Orain, bisitak 12:00etatik 14:00etara egin ahalko dira eta, arratsaldez, beste bi orduz, ordutegi malguarekin. Okupazio urria badago, aitona-amonak eta anai-arrebak bertan izatea uzten da. Gaixotasun terminalen kasuan, holtz tolesgarri batekin isolatzen da, eta gurasoak haren alboan ahalik eta denbora gehien egon daitezen saiatzen.

ZIU berriak ordutegi malgua eskainiko du 24 ordutan. Ez da denbora-mugarik izango orain arte bezala, eboluzio klinikorako kaltegarria gerta daitekeen ustea dagoen egoeraren batean salbu, eta gauetan adingabeen alboan norbaitek egoteko aukera izango du.


ziu

Lokalen beste ikuspegi bat. ( irudia handitu )

Urtero, Pediatriako ZIUn 140 kasu/urteko artatzen dira batez beste (138, 2015ean), 10 eta 15 egun arteko batez besteko egonaldiarekin. Ebakuntzengatik edo desorekatu egin diren prozesu akutu eta kronikoengatik sartzen dira unitatean (arnasketakoak, onkologikoak).

Ebakuntzetan pazientearen alboan egotea

Kirurgia-aldearen kasuan, haurrei laguntzeko itxarongela bat egokituko da, eta irailetik aurrera ere erabilgarri izango da.

Itxarongela horretan 2 ohe izango dira, eta familiako pertsona bat pazientearen alboan egoten utziko du anestesiaren aurretiko prozeduretan, operazio-gelara eraman aurretik. Aukera hori ezin da baliatu une hauetan, harrera-gela kirurgia-barrutiaren barnean baitago; beraz, mugatutako zirkulazio-espazio bat da, ospitaleko higiene-neurri batzuk bete behar dira nahitaez, eta neurri horiek ezin dituzte bete lan-zirkuitutik kanpo dauden pertsonek.

Neurri horrek urtean Nafarroako Ospitalegunean operatzen diren 2.150 haurri egingo die onura, eta kirurgiako estresa eta paziente nahiz familiaren antsietatea murriztea bilatzen du; horrekin batera, banantzeak bi aldeei eragiten dien trauma murriztea.

Bi berrantolaketa horiekin, ildo horretan azken urteotan familiek egindako hainbat eskaerei erantzuten zaie. "Ospitaleratutako Haurren Europako Gutuna" ere betearazten da, Europako Parlamentuak 1986an onartua (maiatzaren 13ko A2-25/86 Ebazpena), eta azken horren arabera, haurren ondoan gurasoak ahalik eta denbora gehien izateko eskubidea dute ospitalean dauden bitartean (gurasoak edo haien ordezkoak), eta ez ikusle pasibo modura, ospitaleko bizitzako elementu aktibo modura baizik. Eskubide horren egikaritzeak ez dio inolaz ere eragingo pazienteak jaso beharreko tratamenduen aplikazioari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa