(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak enpresa eta ikerketa-zentroen I+Grako laguntzen deialdia egingo du asteartean, 20 milioi guztira osteguna, 2016.eko maiatzak 26


Ayerdi lehendakariordeak eskualdearen lehiakortasunerako berrikuntzak eta kalitatezko enpleguak duten garrantzia azpimarratu du, Departamentuak alor horretan emandako diru-laguntzei buruzko jardunaldi batzuen irekieran


pertsonak laborategian.

Pertsonak laborategi batean lan egiten.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak datorren asteartean, maiatzak 31,I+G enpresa, teknologia-zentro eta ikerketa-erakundeetan sustatzeko laguntzak argitaratzea aurreikusi du; 20 milioi euro, guztira.

Enpresak buru diren I+Gerako deialdian, 2015arekiko alde nagusia I+G proiektuen iraupena gehienez bi urtera zabaltzen dela da. Horrenbestez, babes publikoak inplikatutako eragileen egikaritze nahiz finantzaketako beharrei hobeto erantzungo die. Arrazoi hori dela eta, gastu-konpromisoa urte anitzekoa izango da: 12 milioi 2016-2018 epean, EGEF Europako funtsak % 50ean kofinantzatuta.

Bi deialdien bidez ere sustatuko da enpresen eta ezagutza edo teknologiako zentroen arteko lankidetza, ezagutzaren transferentzia errazteko eta hura enpresa-helburuekin lerrokatzeko.

Gainera, berdintasun-neurriek puntuatuko dute (emakumeen presentzia ikerketa-taldeetan), Gobernuaren akordioen arabera eta I+G arloan izandako genero-tartea ikusirik. Zenbait azterketek diote sektore pribatuan emakumeak lan-indarraren % 30 baino ez direla.

Funts pribatuen mugikortasuna suspertzeko tresna modura eta finantzaketa-esparru egonkor bat izateko (estrategiak planifikatzeko aukera eta finantzaketa publikoari egokitzeko aukera), laguntzak beste erakunde publiko-pribatu batzuek emandakoekin bateragarriak izango dira (CDTI, adibidez).

Gainera, I+Gko proiektuen esparruan lortutako emaitzen zabalkundeari garrantzi handia emango zaio, Nafarroako gizarteak ere diru-laguntzen amaiera hauteman dezan.

Enpresako I+Gko laguntzei dagokienez, ETE izatea era positiboan kontuan hartuko da (laguntza handiagoko intentsitatea eta puntuazioa lankidetzako proiektuetan parte hartzeagatik); hala, enpleguari nahiz garapen ekonomikoari egindako ekarpena aitortuko da eta ikusita ekimen berritzaileak abian jartzeko zer zailtasun dauden. Ayerdi lehendakariordeak azpimarratu du enpresa horiek erabakitzeko gunea Nafarroan dutela.

"Globalizazioaren testuinguruan, berrikuntza da eskualdearen lehiakortasunerako giltzarria, eta baita kalitatezko enplegua ere aurrera egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Guztiok dugun erronka: Nafarroako berrikuntza hobetzea, " adierazi du Ayerdi lehendakariordeak CEINen egindako jardunaldi baten irekiera-ekitaldian; Departamentuak antolatu du ekitaldi hori enpresa eta ikerketako 150 eragile baino gehiagoren aurrean, alor horretarako Gobernuak prestatutako zortzi laguntzak aurkezte aldera; xede horretarako, 36 milioi eurotik gora banatuko du.

Bi deialdietan (enpresak eta erakundeak) sektore estrategikoetako ekimen berritzaileen kokapena baloratzen jarraitzen da, beste edozein ekimen berritzaile kaltetu gabe: energia berriztagarriak (energia gordetzea ere eta zero emisioko ibilgailuak), nekazaritzako elikagaiak, biomedikuntza (baita medikuntza aurreratua eta ekipamendua ere), fabrikazio aurreratua (robotika, gauzen Interneta, sentsorizazioa...) eta IKTak (zeharkakoa).

Enpresen I+G proiektuetarako laguntzak

Enpresako I+G babesteko deialdiaren oinarri arautzaileen barnean babes-modalitate berri bat sartuko da, ezagutzaren transferentzia, unibertsitateek parte hartzen duten proiektuetarako; izan ere, Espainiako enpresa berritzaileen % 9,5 soilik aritu ziren erakunde horiekin elkarlanean berrikuntza arloan, 2011-2013 epean (ETEak apenas). Lankidetza-proiektuek % 15eko laguntza gehigarria jasoko dute bakarkako enpresa batek egindakoekin alderatuz.

Ikerketa-erakundeek sustatutako I+Grako deialdian (8 milioi eurokoa), babesteko bi modalitate berri sartu dira: ikerketako bi zentro edo erakunde gehiagoren arteko lankidetza-proiektuak eta "proiektu traktoreak", eta bertan enpresa-erakunde "traktoreak" ere sartzen dira, ondorengo helburuarekin: ikerketa hori industria-ahalmen handiko lerroetara bideratzeko eta merkatura iristeko, eta ezagutzaren transferentzia errazteko.

Gainerako deialdiak

Departamentuak I+G babesteko zortzi laguntza-lerro prestatu ditu, eta haietara aurrez aipatutako printzipio nahiz estrategiak zabaltzen ari dira (enpresa eta zentroen arteko lankidetza eta ezagutzaren transferentzia, ETEetako berrikuntza sustatzea...).

Aipatutako bi horiez gain (enpresak eta erakundeak eta ikerketa-zentroak), Bonu Teknologikoen deialdia ere du (argitaratu dena jadanik), eta hura eskatzeko epea urriaren 3an amaituko da (300.000 euro).

Datozen asteotan argitaratuko dira ere: SIC Bonuak (sareko lanerako 250.000 euro I+G+Bko estatuko nahiz nazioarteko programei aurkeztutako proposamenen kantitate eta kalitatea areagotzeko): ManuNET (Gobernuak 500.000 eurorekin berreskuratzen du nazioarteko lankidetzako I+Gko proiektuetarako, ETEen presentzia izanik 2017an eta 2018an); eta langile teknologikoak kontratatzea, milioi bat eurorekin titulatutako pertsona gazteak sartzeko, I+G+B proiektuak egite aldera enpresa, teknologia-zentro, ikerketa, erakunde eta unibertsitateetan.

36,3 milioi

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 12 milioi bideratuko du 2016-2019 epean laguntza-lerro berri baterako I+G proiektu estrategikoak egiteko, eskualdean eragin handiagokoak direnak eta denboran(3 urte) nahiz diru aldetik irismen handiagokoak.

Urte anitzeko izaerarekin ere, doktoretzako programen iraupenari erantzuteko, Departamentuak 2,2 milioi euro erabiliko du 2019ra arte industriako ikertzaileen prestakuntzan laguntzeko.

Zortzi laguntzetatik, lauk (I+G, proiektu estrategikoak, ikerketa-zentroak, industriako doktoretzak) urte anitzeko finantzaketa dute, proiektuen garapenari babes handiagoa emateko. Foru Gobernuak guztira 26,7 milioi emango du lau ekitaldietarako. Gainerako laguntzak gehitzen badira, 35,2 milioi dira, guztira (zortzi deialdi).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa