(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak hizkuntzek gizartea aberasteko ondare gisa betetzen duten eginkizuna azpimarratu du osteguna, 2016.eko maiatzak 26


Hizkuntz Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren jardunaldi batean parte hartu du Iruñean


Barkos Lehendakaria bertaratuko guztien aurrean hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek hizkuntzek gizartea aberasteko ondare gisa betetzen duten eginkizuna azpimarratu du, bai eta eskualde nahiz erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia ere eskualdeetako hizkuntzak babesteko.

Hala adierazi du Hizkuntz Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko kideei eskainitako harreran. Sare hori egunotan batzartuta dago Bilbon, eta gaur arratsaldean saio bat antolatu da Iruñean Euskarabideak euskara Nafarroan sustatzeko dituen politiken berri eman dezan, hedabideei eta IKTei arreta berezia eskainiz.

Uxue Barkosek esan du, gainera, hizkuntzak "funtsezko tresnak direla pertsonak elkar ulertu daitezen" eta "gure askotariko historiaren ikurrak nahiz testigantzak dira". Alde horretatik, nabarmendu du Nafarroako Gobernuak euskarari "merezi duen babesa ematearen aldeko apustua egiten duela, Foru Komunitatean dugun hizkuntz aberastasunaren adibide argia baita"; aipatu du, halaber, Sare Europarraren barnean izatea "aukera paregabea dela euskara Europako gainerako eskualdeetako hizkuntzekin lotzeko, hizkuntz aniztasunak duen garrantziaren gainean kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko egiten duen lanaren" foro gisa.

Ekitaldian parte hartu dute ere, Sareko zuzendari exekutibo Meirion Prys Jones-ek, Patxi Baztarrika lehendakariak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik.

Euskararen erabilera sustatzea

Aurrez, Mikel Arregik Hizkuntz Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko kideei Foru Gobernua garatzen ari den neurri-sorta aurkeztuko die; neurri horiekin, euskararen erabilera sustatu nahi da eta Nafarroako biztanleen hizkuntz eskubideak bermatu eta, horretarako, 4,2 milioi euro ditu, hau da, aurreko urteekin alderatuz, ia milioi bat gehiago.

Neurriak bi jarduera-esparrutan aplikatuko dira, bereziki:

Politika publikoen esparruan, honako helburu hau du: nahi duenak administrazioarekin euskaraz komunikatzeko aukera izatea, eta Administrazioak sortutako informazioa pixkanaka euskaraz eta gaztelaniaz ematea; horretarako, langile publiko elebidunei prestakuntza teknikoa eskainiko zaie herritarrei arreta emateko; langileak euskaraz trebatuko dira (hala egitea nahi dutenek); eta hutsik dauden hizkuntz eskakizuneko postuak eskaintza publiko bidez betetzea.

Arlo sozialean, funtsezkotzat jotzen da helduen alfabetizazioa eta euskalduntzea, eta euskararen erabilera hedabideetan sustatzea.

Hizkuntz aniztasuna sustatzeko Sare Europarra

Hizkuntz Aniztasunerako Sare Europarra (NPLD, ingeleseko siglak) hizkuntz konstituzionalek, eskualdekoek edo estatu txikikoek osatutako sare bat da; haren helburua eleaniztasun inklusiboa sustatzea da eta garapenerako nahiz aurrera egiteko aukerak ematea. Europa eta estatu mailako hizkuntz ofizialak batzen ditu (suediera eta irlandera, adibidez), eskualde mailan ofizialtasuna partekatuta duten hizkuntzak (galesa, euskara, katalana edo galiziera), eta babes maila gutxiagoko hizkuntzak (bretoiera, korsikera edo okzitaniera, besteak beste).

2007an sortua, eskubide osoko 14 kide ditu, gehienak eskualdeko gobernuak, eskualdeetako erakunde publikoak edo estatuko gobernuak eta elkartekoak diren 23 kide; haien artean daude, Europako hainbat herrialdetako unibertsitateak eta eskualdeetako hizkuntzako edo eremu urriko hizkuntzak sustatzen lan egiten duten elkarteak.

NPLDk Europar Batasuneko estamentu guztiekin lan handia egiten du, eta Europar Batasunarekin elkarlanean aritzen da eremu urriko hizkuntzak babesteko eta haien erabilera soziala zabaltzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa