(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

13 hautagaitza aurkeztu dira Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza-postua betetzeko ostirala, 2016.eko maiatzak 27


Balorazio Batzordeak ekainaren 16an eta 17an egingo ditu proiektuak ebaluatzeko eta elkarrizketetarako faseak


Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren barnealdea.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 13 eskaera jaso ditu, Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza-postua hornitzeko egindako deialdi publikoari erantzunez, proposamenak jasotzeko epea iragan ostiralean amaitu ondoren.

Ostiral honetan, maiatzak 27, hautaketa-prozesua hasiko da administrazio-dokumentazioaren irekiera- eta azterketa-fasearekin, eta haren atzetik etorriko da hautagaien merezimenduen balorazioa. Zehazki, Balorazio Batzordeak ekainaren 16 eta 17an egingo ditu proiektuak ebaluatzeko eta elkarrizketetarako faseak.

Prozesuaren amaieran, lortutako puntuazioaren araberako hautagaien zerrenda bat finkatuko da, eta Balorazio Batzordeak puntuazio handieneko hautagaia aukeratuko du.

Ebaluazio-batzordea Patronatua osatzen duten kideek eta alor horretan adituak diren kanpoko beste bi pertsonek osatzen dute; hala, honako era honetan eratuta geratuko da:

Kulturako zuzendari nagusi eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroko Patronatuaren lehendakari Fernando Pérez Gómez, eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Ekintza Zerbitzuko zuzendari eta Patronatuko idazkari Dori López Jurío.

Patronatuko kideek ere osatzen dute: Hezkuntza Departamentuko Irakaskuntza Artistikoen Atalburu Ángel Mario Ardanaz Iriarte; Huarteko alkate Alfredo J. Arruiz Sotes; Txaro Fontalba Romero artista; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendariorde Adelaida González Díez; Nafarroako Kultura Kontseiluko kide Xabier Idoate Iribarren; Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Museoen Zerbitzuko zuzendari Susana Irigaray Soto eta Iruñeko Arte Eskolako zuzendariorde Javier Torrens Alzu.

Eta aditu modura parte hartzen dute: Madrilgo La Casa Encendidako Erakusteketen Saileko arduradun eta UCMko Artearen Historia III Saileko irakasle elkartu Tania Pardok, eta Valentziako Bombas Gens arte-zentro berriko zuzendari Nuria Enguitak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa