(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kanpoan dauden Nafarren Eguna ospatuko da larunbat honetan Lekunberrin asteartea, 2016.eko maiatzak 31


Udalerriz aldatzen da urtero, eta Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak batzeko balio du


Transcripción textual del video

Lekunberrin ospatuko da larunbat honetan, ekainak 4, Kanpoan dauden Nafarren XXVIII. Eguna. Ospakizun honetan, urtero Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak biltzen dira.

Taldeko argazkia

Natalia Azcona, Ana Ollo kontseilaria eta Salvador Torres, prentsaurrekoaren aurretik. ( irudia handitu )

Lekunberrin ospatuko da larunbat honetan, ekainak 4, Kanpoan dauden Nafarren XXVIII. Eguna. Ospakizun honetan, urtero Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak biltzen dira.

Hala iragarri du gaur goizeko prentsaurrekoan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok; harekin batera izan dira ere, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Salvador Torres (Nafarroako Gobernuarekin batera antolatzaile izan den erakundea), eta Lekunberriko alkate Natalia Azcona.

Ollok azaldu duenez, topaketa honetan Espainiako geografia guztian zehar sakabanatutako Nafarroako hamahiru etxeetako ordezkariak izatea espero da (Kantabria, Burgos, Bilbo, Barakaldo, Arrasate, Gasteiz, Logroño, Zaragoza, Valladolid, Madril, Bartzelona, Valentzia eta Sevilla). Haientzat guztientzat ospakizun asko antolatu dira; hala, ostiralean, hilak 3, Plazaolako geltokirako bisitarekin eta azalpen-bideo bat proiektatuz hasiko dira ekitaldiak; jarraian, Lekunberriko kaleetatik eta inguruko baserrietatik ibilbide bat egingo da, topaketa aurkeztuko da udaletxean eta Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak udalerriari omenaldi bat eskainiko dio.


Kartela

Lekunberrin ospatuko da larunbat honetan Kanpoan dauden Nafarren Eguna. ( irudia handitu )

Larunbatean, hilak 4, goizean bertaratutako guztiei ongietorria egingo zaie udalerriko plazan herriko txistularien doinuekin, eta haren ondoren udaletxean agintarien harrera egingo da; segizioan, San Juango elizaraino joango dira kanpai-hots artean, eta eliza horretan bertan meza izango da udalerriko abesbatzaren parte hartzearekin.

Ongietorria emateko agurra eta "txupinazo" bat jaurtiko da udaletxeko balkoitik, txistorra eta sagardoa dastatuko dira trikitilarien doinu artean, herri-kiroletako erakustaldi bat egingo da udaletxeko plazan, eta 14:30ean, bazkari herrikoia, frontoian.

Gainera, goizean zehar Astizko kobazuloak bisitatuko dira, eta 11:00ak eta 14:00ak artean, ordu erdiko bisita gidatuak Lekunberriko turismo-puntu interesgarrienak eta adierazgarrienak bisitatzeko. Arratsaldez, Orkestra Gizonarekin dantzaldia izango da eta zonaldeko dantza-ikuskizun bat. Bi ekitaldi horiekin amaituko dira egun horretako ospakizunak.

28 edizio

Kanpoan dauden Nafarren Eguna 1989tik ospatzen da; beraz, larunbateko topaketarekin 28. edizioa beteko du. Udalerriz aldatzen da urtero, eta orain arte Foru Komunitatetik at bizi diren nafarrak honako toki hauetan bildu dira: Corella (bi aldiz), Lizarra, Erriberri, Zangoza, Tutera, Iruña, Elizondo, Viana, Irunberri, Azkoien, Erronkari, Tafalla, Lodosa, Agoitz, Los Arcos, Otsagabia, Milagro, Auritz, Fitero, Arguedas, Artaxoa, Funes, Ultzama, Mendabia, Izaba eta Andosilla.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa