(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontratuen sinadura digitala egiten hasi da tableta biometrikoekin, joan-etorririk ez egiteko asteazkena, 2016.eko ekainak 1


Proba pilotu bat egiten ari dira, eta urritik aurrera Nafarroa guztira zabalduko da


Hezkuntza Departamentuko langileen kontratuak (irakasleak diren eta ez direnen kontratuak) paperik gabeko sinadura digitalaren zirkuitu batean sartuko dira; hala, langileek ez dute Iruñera joan beharrik izango. Duela zenbait egunetatik proba pilotu bat egiten ari dira, eta urritik aurrera ia Nafarroa guztira zabalduko da.

Gaur egun proba pilotu bat egiten ari dira hilabetez, ekainaren 18ra arte, eta sortutako kontratu guztiak hiru egoitzetan sinatzen dira, Tuterako Benjamin eta Navarra Villoslada Bigarren Hezkuntzako Institutuetan eta Hezkuntza Departamentuko egoitzan. Esperientzia pilotu horren emaitzen arabera, beharrezkoak diren zuzenketak eta hobekuntzak egingo dira, eta Departamentuko langileen kontratu guztiak Nafarroa guztian banatutako egoitzetan sinatuko dira, digitalki.

Sinadura digitala martxan jartzearen abantaila nagusiak honako hauek dira: papera desagertzea (une honetan kontratuaren hiru ale inprimatzen dira), urtean 4.000 euro aurreztuko da, eta langileei beraien kontratua lantokietatik hurbil dauden egoitzetan sinatzeko aukera ematea, edo zentroan bertan ere; hala, joan-etorriak saihestu eta hari lotutako kosturik ez da izango (gasolina edo bidesariak, adibidez).

Abantaila sozialei dagokienez, Hezkuntzak ondorengoak azpimarratzen ditu: kontratuak zentroetan sinatzean ez dira eskola-orduak galtzen, horrek ikasleei eta dagozkien guardiak bete behar dituzten irakasleei eragiten dien onurarekin; kudeaketa modernoagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa, jadanik ez baita beharrezkoa izango kontratuak inprimatzea eta paperean artxibatzea, eta langileak bere kontratua digitalki gorde ahalko du eta ez du joan-etorri baten arriskua bere gain hartuko; Erriberako zentroetarako 200 kilometroko bidea da batez beste, kontratua sinatzeko.

Hezkuntzak, horrenbestez, Osasun Departamentuak duela hilabete batzuk hasitako ahaleginarekin bat egiten du. Azken Departamentu horrek Hezkuntzari piloturako tabletak utzi dizkio erosi diren 25ak iritsi artean. Prozesu guztian Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren laguntza teknikoa jaso da.

Urritik aurrera, sinadura modu orokor batean zabaldu ondoren, honako toki hauetakoak izango dira sinadura horretarako erreferentziazko zentroak edo egoitzak: Iruña, Tutera, Corella, Martzilla, Lizarra, Lodosa, San Adrian, Altsasu, Bera, Lekaroz, Tafalla, Zangoza, Berriozar, Burlata eta Zizur Nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa