(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak gizarte-larrialdiko laguntzen deialdia egingo du ostegun honetan 2 milioiko aurrekontuarekin asteazkena, 2016.eko ekainak 1


Helburua da etxebizitzako, ur eta energia hornidurako, eta nutrizio nahiz osasuneko oinarrizko beharrak asetzeko ordainketak erraztea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak bihar, osteguna, ekainak 2, toki-erakundeetarako diru-laguntzen deialdia egingo du, haiek udalerrian erroldatutako pertsonei eta familiei gizarte-larrialdiko laguntzak eman ahal diezazkieten.

familia

Laguntzen helburua, beste kontzeptu batzuen artean, eguneroko elikadura bermatzea da.

Nafarroako Gobernuak bihar, osteguna, ekainak 2, toki-erakundeetarako diru-laguntzen deialdia egingo du, haiek udalerrian erroldatutako pertsonei eta familiei gizarte-larrialdiko laguntzak eman ahal diezazkieten.

2 milioi euro erabiliko dira kontzeptu horretan. Hari esker, pertsona edo familia-unitate onuradunek urtean gehienez 3.000 euro jaso ahalko dute premiaz eta berehala beraien etxebizitzako, ur eta energia hornidurako, eta nutrizio nahiz osasuneko oinarrizko beharrak asetzeko ordainketak egiteko (laguntzak zortzi egunetan jasotzen dira, batez beste).

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Foru Gobernuari deialdiaren irizpide nagusien berri eman dio gaurko bileran; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako titularrak diren 45 toki-erakundeetarako dira (udalak eta mankomunitateak).

Laguntza horiek iragan urrian ezarri zituen estreinakoz Nafarroako Gobernuak, pobreziaren gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko aparteko neurrien barnean. Lehenengo deialdi horretatik 9.604 pertsona baliatu ziren, eta kopuru horren heren bat (3.709) adingabeak ziren.

Berrikuntza nagusiak

2015arekin alderatuz, berrikuntza nagusi modura deialdiak diru-sarreren beste muga bat ezartzen du familia-unitate bakoitzerako kide-kopuruaren arabera, familia guztientzako zenbateko beraren ordez. Gainera, diruz lagundu daitezkeen kontzeptu modura sartzen dira: ur hotzaren hornidura (estolderia, zabor-biltzea...) eta gizarteratzea erraztuko duten jarduera sozio-sanitarioak. Ura eta energiaren oinarrizko horniduretarako zenbatekoa 600etik 800era handitzen da ere.

Azkenik, nutrizio eta osasunaren atalean bereizitako urteko gehieneko zenbateko bat ezartzen da familia-unitateko kide-kopuruaren arabera, 1.220 euro gehienez 4 pertsona edo gehiagoko familientzat. Eta 800 euro muga jartzen da ere, hezkuntzako eta gizarteratze-laneratzeko laguntzetan

Gainera, kudeaketa hobetzeko asmoz, familia-unitatearen definizioa zehaztu da, gizarteko bazterkeriako errentaren antzekoa izango dena, pertsona onuradunen baldintzak hobeto identifikatzen dira, eta diru-laguntzen helburua zehatzago definitzen dira.

Larrialdiko laguntzak eskuratzeko baldintzak

Toki-erakundeek eskainitako laguntza-programek honako baldintzak hauek bilduko dituzten egoiliarren beharrak beteko dituzte: 18 urtetik gorakoak izatea, erreferentziazko bere gizarte-zerbitzuko oinarrizko zonaldeko udalerrietako batean erroldatuta izatea, berariazko gastuen ordainketa zailtzen duen egoera izatea (aparteko izaera), beharrezkoak direnak gizarteko bazterkeria-egoerak ekidin edo arintzeko, eta familia-unitateak hilean ondorengo eskalak baino baliabide ekonomiko txikiagoak izatea:

Kide-kopurua     Gehieneko diru-sarrerak, hilean

1                   1.310,40

2                   1.572,48

3                   1.703,52

4                   1.834,56

5 edo gehiago                1.956,60

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek dira:

- Etxebizitza.

Urtean 2.000 euro gehienez familia-unitate bakoitzeko honako hauek ordaintzeko: etxebizitzaren alokairua, hipotekako kuota, partekatutako etxebizitzako gela edo beste ostatu-mota bat (pentsioa, hotela…). Gainera, alokairuko etxebizitza berriaren kontratua diruz lagunduko da, hasieran aparteko gastua eskatzen duenean.

- Oinarrizko hornidurak.

Ur hotzaren banaketaren eta beste zerbitzu batzuen gastuak (estolderia, zabor-bilketa...), eta elektrizitate, gas, berogailu eta ur bero zentral eta beste erregai batzuen gastuak (sutako egurra, ikatza, berogailurako gasolioak...). Bi kontzeptuengatik guztira 800 euro emango dira familia-unitate bakoitzeko.

- Nutrizioa eta osasuna.

Diruz lagunduko dira eguneroko elikadurako gastuak, bai eta norberaren higienea eta etxekoa ere: 500 euro pertsona batentzat eta 1.220 lau edo gehiagorentzat.

Atal honen barnean sartzen dira ere, osasun-izaerako lekualdatze edo egonaldiak, eta osasun-publikoaren sistemak estali gabeko farmazia-gastuak, 500 euro gehienez pertsona bakoitzeko.

Onuradunek, gainera, gehienez 500 euro eskuratu ahalko dute beharrezkoak diren elementuak erosteko funtzionamendu pertsonal integratu baterako, zentzumenezkoak barne (entzumena eta ikusmena).

Azkenik, berrikuntza modura, beste jarduera sozio-sanitario batzuk diruz lagunduko dira, eta haiei esker, gizarteko bazterkeria-egoerak ekidingo dira eta prozesu integratzaileak erraztuko (500 euro pertsona bakoitzeko).

9.000 onuradun baino gehiago 2015ean

Aipatu den moduan, laguntza horien lehenengo deialdi bat iazko urrian deitu zen, eta 3.240 familia-unitateko 9.064 pertsona baliatu ziren deialdi horretaz (3.079 adingabe). Diru-laguntzen aurrekontu orokorra 1,6 milioi euro izan zen, eta handik 1,5 Gobernuak jarri zuen; gainerakoa, toki-erakundeek.

Gastu handiena, 960.136 euro (% 57) etxebizitzari edo oinarrizko horniduren ordainketari lotutako beharretara bideratu zen, energiara bereziki. Bestalde, nutrizio eta osasun gastuetara % 26, hezkuntza eta gizarteratze-laneratzera % 5,7 eta funtsezko beste behar batzuk estaltzera, % 11,4.

Bere garaian egindako inkestaren arabera, toki-erakundeen % 93k deialdia modu positiboan baloratzen dute, eta tresna baliozkotzat eta positibotzat jotzen dute gizarteko bazterkeriako egoeren aurka borrokatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa