(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 1.550.000 euroko zorra du ostirala, 2016.eko ekainak 3


Astelehenean jakinaraziko dira Orkestra barnean hartuko duen Baluarte fundazioko kudeatzailetza berrirako lehiaketako oinarriak


Transcripción textual del video

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 1.550.000 euro inguruko zorra du. Zorra zenbatekoa den bideragarritasun-plana egin eta Orkestraren egoera ekonomiko-finantzarioa aztertu ondoren jakin da, kontuan hartuz Baluarte fundazioan sartuko dela Pablo Sarasate fundazioa desegiten denean.

Pablo Sarasate fundazioa desegitea eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte fundazioan sartzea Nafarroako Gobernuak apirilaren 6an hartutako erabakiz proposatu zen. Horren ondoren, Pablo Sarasate fundazioak haren desegitea aho batez onartu zuen eta Orkestra Baluarte fundazioaren barnean sartzea begi onez ikusi; xede horretarako, likidazio-batzorde bat eratu zen.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 1.550.000 euro inguruko zorra du. Zorra zenbatekoa den bideragarritasun-plana egin eta Orkestraren egoera ekonomiko-finantzarioa aztertu ondoren jakin da, kontuan hartuz Baluarte fundazioan sartuko dela Pablo Sarasate fundazioa desegiten denean.

Pablo Sarasate fundazioa desegitea eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte fundazioan sartzea Nafarroako Gobernuak apirilaren 6an hartutako erabakiz proposatu zen. Horren ondoren, Pablo Sarasate fundazioak haren desegitea aho batez onartu zuen eta Orkestra Baluarte fundazioaren barnean sartzea begi onez ikusi; xede horretarako, likidazio-batzorde bat eratu zen.

Orkestrak abuztuaren 31n, Pablo Sarasate fundazioa desegiten denean, 1.550.000 euroko zorra izango du; azken urteotan sortutakoa da, eta funtsean honako era honetan banatzen da: hornitzaileei ordaindu gabeko fakturak, langileei hainbat kontzepturengatik atzerapenak ordaintzea, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dagoen zorra.

Egiturazko zor horri Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren funtzionamenduko gastuak estaltzeko beharra gehitu behar zaio urteko azken lauhilekoan. 2016ko Aurrekontu Orokorretan Pablo Sarasate fundaziorako bideratutako partida 3.655.000 izan zen eta, harrezkero, Orkestraren benetako egoera ekonomikoa zein den jakiteko lan egin da. Likidazio-batzordeak emandako azken datuei esker, jakin izan da Baluarte fundazioari 1.200.000 euro eman beharko zaizkiola Orkestraren ohiko gastuetarako 2016ko azken lauhilekoan, eta gastu horiek Kulturako Zuzendaritza Nagusiko aurrekontuen kargu geratuko direla.

Gainera, Baluarte fundazioak 600.000 euro inguruko banku-mailegu bat eskatzea proposatzen da, gainera, integrazioak eragindako berehalako ordainketei aurre egiteko. Gainerako zorra 2017 eta 2019 artean banatzen da, eta aurretiazko bideragarritasun-planak haren sufragioa aurreikusten du. Likidazio-batzordeak hainbat hartzekodunarekin lanean dihardu, sufragio hori planifikatzeko.

Baluarteko kudeatzaile berria eta Orkestraren egoitza egonkorra

Pablo Sarasate fundazioa desegitearekin batera, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte fundazioan sartuko dela kontuan hartuta, Fundazioaren zuzendari kudeatzailearen lehiaketarako prozesua abian da, irailaren 1ean hasiko dena lanean. Datorren astelehenean lehiaketa horretako oinarriak argitaratuko dira.

Prozesu horretan Kulturako Zuzendaritza Nagusiko eta NICDOko arduradunek parte hartuko dute, toki eta estatu mailako kultura nahiz orkestra munduei lotutako pertsonek eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko enpresa-batzordeak.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak iragarri du, halaber Nafarroako Orkestra Sinfonikorako egoitza egonkor bat izateko asmoa duela, beste musika-entitate batzuekin partekatu ahal izango dena (Iruñeko Orfeoiarekin, adibidez), bi entitateek sinergiak sortu ahal ditzaten. Baieztatu duenez, Iruñeko Udalarekin elkarlanean ari dira bi entitateen baldintza teknikoak batuko dituen eraikin bat topatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa