(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

76 enpresa saritu dira bazterkeriako egoeran dauden pertsonen kontratazioan eta prestakuntzan laguntza emateagatik ostirala, 2016.eko ekainak 3


Gobernuko eta Iruñeko Udaleko Gizarteratze eta Laneratzeko taldeek 1.600 pertsonari eman zien arreta iaz


Laparra lehendakariordea eta Edurne Eguino, omendutako enpresekin. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok 76 enpresa eta erakunde saritu dituzte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen kontratazioan nahiz prestakuntzan laguntzeagatik, Nafarroako Gobernuko eta toki erakunde horretako gizarteratzeko eta lan-munduratzeko taldeen bitartez (EISOL).

Baliabide horiek Nafarroa guztiko edo auzoko unitateetako (Iruñeko kasuan) oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak artatzen dituzte. Haiekin ibilbide pertsonalizatuak egiten dituzte, eta haien barnean jasotzen dira: prestakuntza-ekintzak (lan-gaitasuneko ikastaroak eta lan aurreko gaitasun-tailerrak), jarraipeneko elkarrizketak, laguntza, lan-bitartekotza eta kontratazioen jarraipena.

Lan horretan beharrezkoa da enpresa-sareak inplikatu eta laguntzea, prestakuntza-ekintzen diseinuan (merkatuko beharrei egokituta izan daitezen) nahiz praktika profesionalak eta haien ondorengo kontratazioak lortzeko orduan.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da gaur eguerdian, eta bertan honako hauek parte hartu dute ere: Foru Gobernuko gizarteratzeko eta lan-munduratzeko ekipoen ordezkaritzako Jesus Garcia, eta Iruñeko Udaleko ekipoen ordezkari Sagrario Subiran. Gainera, beraien esperientzia kontatzeko esku hartu dute Lizarrako Izarra taberna-jatetxeko kudeatzaile Roberto Comasek eta AMEDNAko kudeatzaile Susana Labianok.

1.612 pertsona artatu ziren iaz

1.612 pertsona artatu zituzten iaz Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko Gizarteratzeko eta Lan-munduratzeko ekipoek (EISOL). Oinarrizko gizarte-zerbitzuei babesa ematen espezializatutako baliabideak dira. Nafarroako Gobernuaren mendekoen kasuan, gizarte-zerbitzuetako sei eremuri ematen die estaldura (Iruñerria, Tutera, Lizarra, Ipar-ekialdea eta Ipar-mendebaldea); Iruñeko Udalekoek, berriz, Nafarroako hiriburuari ematen diote arreta.

Gobernuko taldeek 776 pertsona artatu zituzten, eta haiei guztiei ibilbide pertsonalizatuak egin zizkieten. Haietatik, 148k lanerako prestakuntzako ekintzetan parte hartu zuten, 1.218 ordu guztira. Lan aurreko prestakuntzako 57 tailer egin ziren eta enplegurako 37 babes-talde. Gainera, 37 kontratazio erdietsi ziren enpresekin lan-bitartekotzako zereginak bete ondoren.

Bestalde, iaz, Iruñeko Udaleko taldeek 836 pertsona artatu zituzten. Haietatik, 93k ikastaroetan parte hartu zuten (53 konpetentziako prestakuntzan erakunde eta enpresekin lankidetzan, eta prestakuntza soziopertsonaleko 40 pertsona).

Gainera, 179 lan-munduratzen egin dira, eta haietatik 109 enpresekin egindako lan-bitartekotzaren bidez izan dira, 42 egindako prestakuntza-ekintzen bidez eta gainerakoak, 28, udalaren beraren Babestutako Enplegu Sozialeko Programaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa