(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoak 60. urteurrena ospatuko du ekainerako prestatu duen kultur ekintzen programa batekin astelehena, 2016.eko ekainak 6


Iruñeko Udalaren laguntzarekin, Descalzos kaleko museoko fatxadan, bost artista nafarren esku utzi den horma-irudi kolektibo bat egitea programatu da


Museoak zenbait ekintza antolatu ditu museoa kalera ateratzeko asmoz.

2016ko ekainaren 24an Nafarroako museoa ireki zenetik hirurogei urte beteko dira. Arrazoi hori dela eta, zentroak zenbait ospakizun antolatu ditu museoa kalera ateratzeko asmoz. Izan ere, bisitariak bere bisita zentroaren kanpoaldean hasi ahalko du, Descalzos kalerako alboko fatxadari so eginez; bertan, horma-irudi artistiko bat egingo da bildumekin beraiekin solas eginez.

Hala, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, bost artista nafarren esku utzi da Descalzos kaleko fatxadan horma-irudi bat egitea. Ekainaren 9tik 11ra egingo dute Eneko Azpiroz, Carlos Cenoz "Dino", Jabier Landa "Corte", Xabier Latasa eta Javi Roldán "Pin" hiriko artistek.

Gainera, ostiralean, ekainak 24, Nafarroako museoak bere ateak doan irekiko ditu, bisita gidatuak antolatuko ditu eta irekiera-ordutegia luzatuko du. Eta gaueko 11etan, hiriko argiak itzaltzen ari direnean, Patxi Araujo artista nafarraren Inside/Out of the Museum, (Museoaren barnealdea / kanpoaldea) proiektua hasiko da. Denbora errealean egindako esku-hartze akustiko-bisual bat da, eta museoko fatxada errenazentista euskarri modura erabiliko du; mapping eta areagotutako errealitatearen teknikak baliatuz, eguneroko espazioa argi- eta soinu-ikuskizun bihurtuko du.

Horma aukera arkitektokniko dinamiko eta aldagarrien katalogo bihurtuko du, fatxadako elementuak erreferentziatzat hartuko ditu, eta bertan museoko bildumako piezak integratuko dira eta ustekabeko beste elementu batzuetakoak. Ikuskizunean zuzeneko musika entzungo da, Nafarroako musika-ondarea eransteko asmoarekin. Hutsun txalapartarien taldea izango da, Ensemble Uqbarnagh taldearen kultur anitzeko soinua eta Santiago Ortak eraikitako organo digitala.

Sareko bildumak eta Historiaurreko Aretoaren berrirekiera

Ekainean, Nafarroako museoak pauso garrantzitsua emango du sareko bere bildumen zabalkundean. Nafarroako Gobernuak Kultura Ministerioarekin 2011n sinatutako hitzarmenaren arabera, DOMUS kudeaketa museografikoaren aplikazio informatikoa eta informazioaren trukea elkarrekin ustiatzeko arloan, eta harrezkero egindako barneko lanaren ondoren, Nafarroako museoko bilduma iraunkorreko Erdi Aroko funtsak CER.ES plataforman jadanik kontsulta daitezke. 118 pieza dira, eta haiei gainerakoak erantsiko zaizkie, 2017ko martxoan Nafarroako museoko erakusketa iraunkorra sarean eskuratu ahal dadin.

Ekainean, gainera, hainbeste itxaroten den Historiaurreko Aretoa berrirekiko da, eta bertan, piezekin batera jasotzen den informazio guztia gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da. Aretoan beste pieza bat ikus daiteke, gainera: Turbilgo Estatua/Estela monumentala; zizelarekin hareharrian landutako tipologia Iberiarreko pieza aipagarria da, Burdin Aroko gerlari baten irudia idealizatzeko eta betikotzeko.

Aldi baterako erakusketak

Bestalde, asteazkenean, ekainak 8, 4.1 aretoan, Angel Garrazaren Cuadrado negro sobre tierra roja de obraren aldi baterako mikroerakusketa inauguratuko da, urriaren 2ra artea luzatuko dena. 1987an datatuta, eskultore nafarrak zeramikak ikuspegi narratzaile batetik eskaintzen zuen aukeren gainean ikertutako epean kokatzen du, bere ibilbide artistikoan funtsekotzat jotzen duen une bat.

Ostegunean, ekainak 23, Arte y Paisaje. Maquetas de escultura pública en Navarra ekoizpen propioko aldi baterako erakusketan 21 obraren bozetoak ikusi ahalko dira (haietako bat, paperezkoa), Nafarroako lurraldeko bide-azpiegiturak markatzen dituztenak. Bertizko Jaurerriko aparkalekuan Nafarroako museoak etengabe erakusten duen atari zabaleko eskultura-bilduma bat osatzen duten zazpi piezen maketak azpimarratu behar dira. Erakusketa irailaren 25era arte zabalik izango da.

Nafarroako museoko funtsen artean, atari zabalean jarritako eskulturen 20 maketa daude. Bertizkoaz gain, Nafarroako errepideetan kokatutako beste eskultura batzuk daude, Herri Lanen Zuzendari Nagusiaren eskumena, eta Nafarroako museoa harekin elkarlanean aritu da zenbait urtetan hautaketa egiteko. Azken horiek kulturako % 1aren kargura egin dira.

17 egileak honako hauek dira: Nicolás Alba, Patxi Aldunate, José Ramón Anda, Bóregan (Jesús Pérez Marín), José Javier Caballero Orio, Carlos Ciriza, Juan Diego Miguel, José Antonio Eslava Urra, Mikel Okiñena Etxeberría, Marijose Recalde Iglesias, Iñaki Ruiz de Eguino, Dora Salazar Romo, Faustino Gil Aizkorbe, Manuel Clemente Ochoa, Leopoldo Ferrán, Francisco Javier Muro Sanz de Galdeano, Xabier Santxotena.

Erakusketa honen asmoa, Nafarrako museoak 60 urte betetzen dituela-eta kalera ateratzeko erakutsitako nahia azpimarratzen du, museoek pasaiarekiko duten erantzukizuna agerian uztea da, eta beraien ezagutza eta gaitasun propioak erakutsiz lagundu dezakete, eta haren kudeaketa nahiz mantentze egokiaren protagonista aktiboak izanik. Museoen helburu nagusia kultur ondarea zaintzea da, bertako horman barnean egon ala ez. Gai hori ICOMek 2016ko Museoaren Nazioarteko Egunerako hautatutako gaiarekin bat dator erabat, hau da, "Museo eta Paisaia Kulturalak".

Nafarroako museoak nazioarteko arreta-dei hau baliatu nahi du gordetzen duen miniaturazko arte-obra horiek guztiak erakusteko, atari zabaleko eskulturen argazkiekin batera. Zentroak, aldi berean, ekintza osagarriak antolatuko ditu eta, haien bidez, eskultura horiek Nafarroan zehar topatzen lagunduko dute.

Errefuxiatuaren Nazioarteko Eguna eta Top Five-rako bisitak

Errefuxiatuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta ekainaren 20an, Nafarroako museoak Emilio Sánchez Cayuela Gutxiren Exodo pintura nabarmenduko du, 4.3 aretoan dagoena.

Azkenik, ekainaren azken astean unibertsitateko ikasleek museoko erakusketa egonkorreko Top Fiveera bisita gidatuak egingo dituzte. 2016ko berrikuntza gaztelaniaz eta euskaraz egingo direla da, eta baita arratsaldeko ordutegian ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa