(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak banakako kontagailuak jartzea gomendatzen du berokuntza eta ur beroko instalazio zentralizatuetan astelehena, 2016.eko ekainak 6


Nafarroako 60.000 etxebizitzari eragiten dien neurri hori ez da nahitaezkoa oraindik, baina derrigorrezkoa izango da Espainian aurrezte energetikoko Europako zuzentarau bat ezarri bezain laster 


Eraztunaren araberako banaketa.

Eraztunaren araberako banaketa. ( irudia handitu )

Energia alorrean eskuduna den Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak "oso gomendagarria" irizten du instalazio zentralizatuak dituzten bizilagunen etxebizitza-blokeetan berokuntza eta ur bero sanitarioko kontsumoen banakako kontagailuak jartzea.

Europako zuzentarau batean jasotako neurri horrek Nafarroako 60.000 etxebizitzari eragiten die, 1960, 1970 eta 1980ko hamarraldietan eraikitako blokeetan kokatuta daudenak. Arau orokor modura, gaur egun berokuntza eta ur beroko zerbitzuengatiko ordainketa etxe bakoitzeko azalerari lotuta dago.

Aurrezteko Europako arauak aldaketa hori egiteko ezarritako epea 2016ko abenduaren 31n amaituko da, baina Espainian ez da oraindik araudia ezarri, nahiz eta Errege Dekretuaren proiektu bat badagoen.

Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak bizilagunen komunitateei eskatu die beraien instalazioen egokitzapena aurreratu dezatela, honako hau egiaztatu baita: aldaketarekin, etxeetan gastuaren kontzientzia handiagoa dagoela, eta kontsumo hori kontrolatzen dela gutxiago ordaintzeko. Komunitate guztirako aurreztea % 10 eta % 20 artean dago. Hau da, urtean 120 eta 200 euro artean aurreztuko da urtean berogailuan 800 euro gastatzen duen etxe batean, Departamentuak emandako datuen arabera.

Ordainketa etxe bakoitzean benetan kontsumitutako energiari lotzeaz gain, Departamentuak gomendatzen du ere tenperatura erregulatzeko edo kontrolatzeko sistemak ezartzea; horrenbestez, etxe bakoitzak bere eskaera eta kontsumoa beraien beharretara egokitu ahalko ditu.

Aldaketa horiek egiteko edo haiek baloratzeko interesa duten bizilagunen komunitateei, Departamentuak gomendatzen die beraien finkak administratzen dituzten entitateekin harremanetan jar daitezela edo instalazioen enpresa instalatzaileekin eta mantentzaileekin.

Eraztun edo zutabearen araberako banaketa

Aldaketa auzo-komunitateetan eta partikularren artean sortzen ari den kezka ikusirik, honako elkarte hauek informazio-agiri labur bat argitaratu dute: Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Iturgintza, Berokuntza, Klimatizazio, Gas, Sute Prebentzio eta antzekoen enpresa-elkartea (ANAFONCA), Espainiako Berokuntzako Kostu Banatzaileen Elkartea (AERCAA) eta Nafarroako Finken Administratzaileen Elkargoa.


Banaketa bertikala

Banaketa bertikala. ( irudia handitu )

Bertan, aurreikusitako araudi-aldaketa zehazten da, haren onurak, komunitateko instalazio-motak eta araudi berriari egokitzeko aukerak, berokuntza-motaren arabera. Izapideei buruzko informazioa ematen du ere, eta zenbait gomendio eskaintzen.

Zehazki, agirian azaltzen denez, banakako kontagailuak jartzeko garaian, eraikinean jarritako banaketa-sistema kontuan hartu behar da, galdara-gelatik etxebizitzetaraino.

Eraztunaren araberako banaketa duten eraikinetan (erabiltzaile bakoitzak bere barne-banaketa du), energia-kontagailu bakar bat jartzea nahikoa da. Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak azpimarratu duenez, eragiketa hori egitea gomendatzen da "beti, ekonomikoki errentagarriena eta teknikoki bideragarriena baita".

Zutabeen araberako banaketan (bertikalean egindako banaketa, etxebizitzetan posizio bera duten gelak zeharkatuz), beharrezkoa da erradiadore bakoitzean banagailua, balbula termostatikoa eta ur-irteera kontrolatzeko balbula jartzea Neurriaren errentagarritasun ekonomikoa aztertzea gomendatzen da eta, argia bada, ezartzea Espainiako araua onartzeko zain egon gabe.

Neurri horiek instalazioaren funtzionamenduan aldaketa bat ekarriko dutenez, kasu askotan komeni da edo beharrezkoa da galdara-gelan edo berokuntza zentraleko beste alde batzuetan jardutea, behar bezala dabilela ziurtatzeko eta ahalik eta aurrezte handiena lortze aldera.

Berokuntzako instalazio zentralizatuaren aldaketa oro instalazio eta mantenimendu termikoko langile kualifikatuek egin behar dute, Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak gaitutakoak direnak.

Ingurumen-onurak eta onura ekonomikoak

Energia berriztagarriena kontsumitzen ez dena da, eta eraginkortasun energetikoa areagotzeak ingurumen-onura eta onura ekonomiko garrantzitsuak ditu. Xede horrekin, 2012/27/UE Zuzentarauak ekintza batzuk finkatzen ditu 2020an lehen mailako energia-kontsumoan % 20 aurreztu dadin, bai eta erabiltzaile bakoitzaren berokuntza-energiaren eta ur bero sanitarioaren (ACS) gastua zenbatzeko derrigortasuna ere; hala, norberak kontsumitzen duenaren maila proportzionalean ordainduko litzateke.

Neurri hori ez da oraindik derrigorrezkoa Espainian; izan ere, gure herrialdetan zer bete behar den zehatz-mehatz dioen Espainiako arau bat argitaratzea beharrezkoa da. Oraindik noiz izango den zehazki jakin ez arren, arau hori argitaratu egingo da, Europako Zuzentarauak hala adierazten baitu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa