(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helduei euskara irakasteko laguntzen deialdia onartu da, 297.000 euro guztira asteartea, 2016.eko ekainak 7


Eskaera-epea ekainaren 22an amaituko da


Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak helduei euskara irakasteko 2016ko urtarriletik irailera bitarteko diru-laguntzen deialdia onartu du. Xede horretarako 297.000 euroko partida izango da aurrekontuetan. Diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea, eskatutako dokumentazioarekin batera, ekainaren 22an amaituko da.

Deialdi horretan, Foru Komunitatean kokatuta eta helduei euskara erakusteko ikastaroak antolatzen dituzten erakunde juridikoek parte hartu dezakete, euskaltegiek edo gau-eskolek adibidez.

Diru-laguntza modalitate honen xede diren ikastaroak honako hauek dira: aurrez aurreko ohikoak eta astean gutxienez lau eskola-ordurekin, eta ehun ordukoa ikasturte guztian (aurrez aurreko ikastaro trinkoak 60 ordukoak izango dira gutxienez); barnetegi modura, 70 ordukoa ikastaro bakoitzeko, eta haietatik 60 gutxienez eskola-orduak izango dira; 120 lan-ordu gutxienez jasotzen dituen ikastaroak, telematikoki emandakoak, eta haietatik 15 mintzapraktikakoak izango dira (6 orduko lan telematikoa eta astean mintzapraktika bat), eta berariazko euskalduntzeko ikastaroak askotariko ikasleentzat.

Prozedura Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuak bideratuko du, eta batzordeak egindako ebaluazioaren arabera, ebazpen-proposamena egingo du. Balorazioaren Batzorde Teknikoa eskaerak ebaluatzeaz arduratuko da, eta honako hauek osatuko dute: Euskarabideko Hizkuntz Baliabideen Zerbitzuko pertsona titularrak, bera izango da buru; Prestakuntza eta Akreditazioen Atalburuak eta laguntzen deialdiaren teknikari arduradunak, idazkari-lanak egingo dituena. Haren irizpena loteslea izango da. Diru-laguntzak Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu uztailaren 22a baino lehen, eta uztailaren 29a baino lehen jakinaraziko dira. Hilabeteko epea igarotzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaerak ezetsi egiten direla esan nahiko du.

Euskarabideko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, ikasturte osorako onartutako eskaerak kontuan hartuz, ikastaro guztirako ikastetxe bakoitzerako onartutako ordu-kopurua ebatziko da; diru-laguntza modulua ikaslea orduko finkatuko da, bai eta ikastaro guztian erakunde onuradunari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa