(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txikizkako saltokien lehiakortasuna hobetzeko laguntzen deialdia egin da, 670.000 euro guztira asteazkena, 2016.eko ekainak 8


Eskaera-epea irailaren 6an amaituko da


Arropa-denda.

Establezimendu bakoitzak egin beharreko gutxieneko inbertsioa 15.000 eta 150.000 euro artean dago, enpresaren tamainaren arabera.

Irailaren 6ra arte epea zabalik izango da txikizkako merkataritza-enpresek ekipamenduak nahiz azpiegiturak hobetzeko inbertsioak egiteko laguntzak eska ditzaten. 670.000 eurorekin, diru-laguntzek merkatuko eskaerei etengabe egokitzeko prozesuak babesten dituzte eta, horrenbestez, sektoreko lehiakortasuna eta enplegua.

Deialdia iragan astelehenean, ekainak 6, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta www.navarra.es atariko fitxaren bidez izapidetu daiteke. Zehazki, laguntzak txikizkako merkataritzan aritzen diren mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetarako dira. Bi urte edo gehiagoko antzinatasuna eskatzen da merkataritza-establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko proiektuetan inbertitzeko laguntzak eskuratzeko (620.000 euro); eta urtebete gutxienez berariazko proiektuetan inbertitzeko (50.000 euro).

Merkataritzako establezimendu bakoitzari eskatu daitekeen gutxieneko inbertsioa (BEZa kanpo) enpresaren tamainaren araberakoa da: mikroenpresak, 15.000; txikiak, 40.000; eta ertainak, 150.000.

Berrikuntza modura, baremazio-irizpideei erantsi zaie, establezimendua Kontsumoko Arbitraje Batzordearen barnean eta merkatarien elkarte baten barnean izatea, bai eta ondorengo kalitate-sistema ezarrita izatea ere: UNE 175001 Araua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa