(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Estatuari irrati-maiztasunen espektroa zabaltzeko eskatuko dio EITB Nafarroan ikus-entzun ahal dadin asteazkena, 2016.eko ekainak 8


Autonomia erkidegoko estaldura duen bigarren multiplex digital bat eskatuz gauzatuko da hori, edo Foru Komunitateari emandako autonomia erkidegoko multiplex digitalean 6 kanal gehiago jarriz


Transcripción textual del video

Autonomia erkidegoko estaldura duen bigarren multiplex digital bat eskatuz gauzatuko da hori, edo Foru Komunitateari emandako autonomia erkidegoko multiplex digitalean 6 kanal gehiago jarriz

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Estatuari irrati-maiztasunen espektroa zabaltzeko eskatuko dio EITB Foru Komunitatean ikus-entzun ahal dadin. Hori gauzatuko da autonomia erkidegoko estaldura duen bigarren multiplex digital bat eskatuz edo Nafarroari emandako autonomia erkidegoko multiplex digitalean 6 kanal gehiago jarriz. Aipatu behar da lurralde nafarrak ez duela irrati-maiztasunen espektroan inolako asetasun-egoerarik.

Ikus-entzunezko Komunikazioaren 7/2010 Foru Orokorrak ezartzen duenaren arabera, ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa eman ahalko da (baldin eta hitzarmen bidez hala erabakitzen badute eta elkarrekikotasuna badago), autonomia erkidego baten eta mugakide den beste baten arteko lurreko uhin hertziarren bidez eta antzekotasun linguistiko eta kulturalak badituzte.

Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak harreman berezia dute, eta harreman horren bereizgarri da elkarrekin dituzten antzekotasun historikoak, kulturalak, linguistikoak, turistikoak eta soziokulturalak; horrez gain, lankidetzarako tradizio luze bat partekatzen dute, eta egoera horrek izaera kultural eta linguistikoko erakundeen sorreran eta garapenean parte hartzera eraman dute, bai eta hainbat arlotan akordio sektorialak izenpetzera ere.

Alde horretatik, gogora ekarri behar da bi autonomia erkidegoek maiatzaren 10ean Lankidetzarako Protokolo Orokorra izenpetu zutela, eta hark 2009an sinatutakoan jasotako aurreikuspenak garatzen eta aldatzen dituela. Haren bidez, bi gobernuek, ikus-entzunezko komunikazioaren arloan, beharrezko kudeaketak egiteko konpromisoa hartzen dute EITBren saioak Nafarroan zabaldu ahal daitezen.

Abian jartze hori praktikan ez da gauzatu Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalaren egungo diseinuan sartutako irrati-maiztasunen espektroaren erabileraren mugen bitartez, 805/2014 Errege Dekretuak arautua.

Zehazki, Nafarroak autonomia mailako multiplex bat du, hura definizio estandarreko (SD) lau programek eta tokiko bost mulplex-ek okupatzen dute dagoeneko, eta haietatik bi bakarrik daude okupatuta, Tafallako mugaketakoa (-SD- programa batekin) eta Iruñeko mugaketakoa (estaldura handienekoa biztanle-kopuruari dagokionez, -SD- hiru programarekin). Multiplex-etan dauden operadore guztiak ekimen pribatukoak eta lehiaketa bidezko lizentzia-adjudikaziodunak dira. Egoera horrek ezinezkoa bihurtzen du ia EITBren zerbitzuak Nafarroa guztian zabaltzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa