(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeek bigarren seihilekoan emango diren 38 ikastaroetan izena eman dezakete jadanik

osteguna, 2016.eko ekainak 9


650 plaza baino gehiagorekin, 26 ikastaro oinarrizko konpetentziakoak dira eta beste 12 hainbat espezialitate profesionaletakoak


Prestakuntza

Prestakuntza ikastaro bat.

Nafar Lansareak gaur, osteguna, ekainak 9, 38 ikastarotan izena emateko epea zabaldu du. 650 plaza baino gehiago eskaini dituzte, eta bigarren seihilekoan hasiko dira. Haietatik, 28 oinarrizko konpetentziakoak dira, Helduen Hezkuntza Iraunkorraren bidez emango dituzte, eta beste 12ak, espezialitate profesionaletako langabeentzat, batez ere.

Hezkuntza Departamentuak emango ditu ikastaro guztiak, eta izena www.formaccion.info prestakuntzako plataformaren www.empleo.navarra.es atariaren bidez egin daiteke, eta, aurrez aurre Nafar Lansarearen agentzietan. Toki horietan kontsulta daiteke ekintza horiei buruzko informazio guztia, eta baita non emango diren ere.

Ikastaro gehienak Iruñean eta Iruñerrian emango dira, nahiz eta Lizarra, Lodosa, Doneztebe, Tafalla eta Tutera inguruetan ere aurreikusita dauden. Haietako batek ere ez du plazen erreserbarik Gazteen Berme sisteman izena emandako pertsonentzat.

Ikastaro horiekin, Nafar Lansarearen helburua lan-merkatuaren beharrei egokitutako prestakuntza ematea da, bai eta lanbide-jarduerarako eta enplegu bat izateko gaitasuna ematea ere.

Oinarrizko konpetentzien ikastaroak

Oinarrizko konpetentzien ikastaroak 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagirien prestakuntzan sartzeko interesa duten pertsonentzat dira, eta eskatutako titulazio edo akreditaziorik ez dutenak.

Derrigorrezko konpetentziak matematika eta gaztelania dira. Nolanahi ere, gomendagarritzat jotako beste batzuk ere emango dira, gaitasun teknologikoa, zientziakoa eta digitala, adibidez.

Gogora ekarri behar da, profesionaltasun ziurtagiri bat dokumentu bat dela, eta haren bidez, langile bat Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotzen den lanbide-kualifikazio batean akreditatzen dela.

Bestalde, bereziki langabeentzako diren 12 ikastaroetan honako gai hauek jorratuko dira: administrazioa eta kudeaketa, elektrizitatea eta elektronika, ostalaritza eta turismoa, instalazioa eta mantentze-lanak,eta fabrikazio mekanikoa, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa