(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 800.000 eurotik gora erabiliko du lanik gabe dauden gazte tituludunak I+G+B proiektuetan kontratatzeko ostirala, 2016.eko ekainak 10


Laguntza horiek baliatu ahalko dituzte, Nafarroan kokatutako teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek eta unibertsitateek


emakumea

Laneko diskriminaziorik ez izateko neurriak aplikatzen dituzten enpresek laguntza gehigarriak jasoko dituzte.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak (112. zenbakia, ekainaren 10ekoa) 833.000 euroko laguntza-deialdi bat argitaratu du gaur unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi mailako gradua duten gazteak I+G+B proiektuetako ikerketa nahiz teknologiako langile gisa kontratatzeko; Nafarroan kokatutako teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek egindako proiektuak dira.

Laguntzen helburua kalitatezko enpleguaren sorrera erraztea da, berrikuntza tresna gisa sustatzea Nafarroako enpresa-sareko lehiakortasuna areagotzeko, eta talentu gaztearen garapena nahiz perfekzionamendua bultzatzea Foru Komunitaterako estrategikoak diren sektoreetan ikerketa nahiz espezializazioko jarduerak eginez; esaterako: energia berriztagarriak, nekazaritza-elikagaiak, biomedikuntza, fabrikazio aurreratua (robotika, gauzen Interneta eta sentsorizazioa), eta informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

Deialdiko oinarriek ezartzen dutenez, kontratatzen diren pertsonak 35 urtetik beherako langabeak izango dira, unibertsitateko titulua (doktoretza, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura, gradua, masterra, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa), edo Lanbide Heziketako goi mailako titulua dutenak. Kontratuek 12 hilabete baino gehiago iraungo dute, lanaldi osoan eta kontratatutako pertsonaren titulazioarekin bat datorren lanpostuetan; hala, enpresa edo erakunde bakoitzak gehienez ere 5 kontratutarako laguntzak eskatu ahalko ditu.

Laguntzak kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen portzentaje bat diruz laguntzeko erabiliko dira, Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak barne, honako zenbateko hauekin: 11.000 eta 16.000 euro artean enpresa handietan (gastuaren % 50) eta 15.000 eta 20.000 euro artean (gastuaren % 70) gainerako erakundeetan, kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera. Gainera, 1.000 euroko laguntza gehigarria eskuratu ahalko dute honako hauetarako neurriak hartzen dituzten erakundeek: gizon eta emakumeen arteko edozein lan-diskriminazio saihesteko, bizitza pertsonal, lan-bizitza eta familiarrarekin bateragarri egiteko, edo enpresaren edozein erantzukizun soziala ekiditeko, bai eta beraien plantillan desgaituak dituztenek ere.

Eskaerak derrigorrez telematikoki aurkeztuko dira www.navarra.es webguneko Izapideen Katalogoko laguntzen fitxaren bidez, larunbat honetatik, ekainak 11, 2016ko irailaren 15era arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa