(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ICFko akziodunetatik Burlatako fabrikarako enpresa proiektu bat bilatzeko konpromisoa jaso du astelehena, 2016.eko ekainak 13


Nafarroan abian jarritako berrindustrializazio publiko-pribatuaren lehen esperientzia da, eta enpresa interesdunak bilatzean datza


Industrias Cousin Freres (ICF), joint venture de Faurecia y Lear enpresak, Nafarroako Gobernuarekin egindako negoziaketetan, Burlatako fabrikako berrindustralizazio proiektuak bilatzen espezializatutako enpresa bat kontratatzeko konpromisoa hartu du (konpainiak abenduan itxiko du).

Prospekzioko lana egiteko, multinazionalak Adecco taldeko Lee Hecht Harrison (LHH) nazioarteko aholkularitzako enpresa amerikarra kontratatu du, eta hari Sociedad Desarrollo de Navarra S.A. (Sodena) enpresa publikoak jadanik sustengua ematen dio.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bidez, enplegu bideragarriak eta iraunkorrak sortzen dituzten proiektuak babesteko konpromisoa hartu du ere (indarrean dagoen legeriak uzten duen intentsitate handienarekin); haien bidez, fabrikaren jarraipen industrialarekin segituko da, eta ahalik eta enplegu gehien mantenduko dira.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak lankidetza publiko-pribatu horren emaitzetan erabateko konfiantza du, eta nabarmendu du Nafarroan eredu horrekin berrindustrializazio esperientzia bat martxan jartzen den lehen aldia dela.

Gainera, Nafarroako Gobernua Burlatako Udaleko alkatearekin eta alkateordearekin bildu zen iragan astean, eta haiek beraien prestutasuna azaldu zuten sor daitezkeen inbertitzaileak bertan gera daitezen, lan horretan erraztasunak emateko.

Bilera Madrilen

Nafarroako Gobernuak konpromiso hori maiatzaren 4an lortu zuen Madrilgo ICFko administrazio-kontseiluko ordezkariekin izandako bilera batean; bertan izan ziren, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomikoko zuzendari nagusi Izaskun Goñi, Sodenako langile teknikoak eta Industria Ministerioko zuzendari nagusi Victor Audera (azken horrek bultzatu zuen bilera).

Akordio honek plantillaren legezko ordezkaritzak egindako eskaerei erantzuten die, batzordeak abenduan Nafarroako Gobernuari helarazitakoak.

Gogoratuko denez, 2015eko otsailaren 5ean, Industrias Cousin Freres-ko administrazio-kontseiluak Burlatako fabrikako jarduerari amaiera emango ziola iragarri zuen honako hauen ondorioz: ekoizpen bolumenak behera egin izana, proiektu garrantzitsuak ez berritzea eta Europako merkatuan lehiakortasuna galtzea autoetarako osagaien ekoizpenari dagokionez.

Gizarte-ordezkaritzarekin egindako negoziazio-prozesu luze baten ondoren, eta Foru Gobernuaren bitartekotza-lanarekin, fabrikaren jarduera 2016 amaiera arte luzatzea adostu zen, eta pixkanakako irteerak egitea birkokatze, aurre-erretiro eta sustatutako bajen bidez. Enpresak itxiera-datari eusten dio, maiatzeko bileran baieztatu zuenez.

Inbertsiorako aukera bakarra

ICFk Lee Hecht Harrison-i (LHH) enkargatu dio Burlatako fabrikako berrindustrializazio-aukerak ebaluatzea eta bertako instalazioetan kokatu daitezkeen balizko inbertsio-proiektuak identifikatzea. Kanpoko inbertitzaile bat aurkitzea da helburua eta, hala, ahalik eta enplegu-bolumen handienari eustea. Sodenak babesa emateko eta jarraipena egiteko lanak burutuko ditu.

ICFk azpimarratu duenez, Iruña inguruan beraien jarduera zabaltzeko edo kokatzeko interesa duten enpresek (zabalkunde-fasean daudenak) erabiltzeko egoera bikainean dauden instalazioak erabilgarri dituzte, eta kokapen paregabe batean. Burlatako industrialdean estrategikoki kokatuta dago, Iruñeko ingurabideko (PA-30) errondarako sarbide zuzena du, Landabengo poligonotik 9 kilometrora bakarrik.

Aktiboak lagatzeko baldintzak lehiakorrak dira, eta banaka negoziatuko dira sortutako enpleguaren bolumen nahiz ezaugarrien arabera.

Fabrika automobilgintza-sektorerako osagai metalikoen fabrikazioan espezializatuta dago. Lan-arriskuen prebentzioko araudia betetzen du, eta ISO 14001, ISO TS16949 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak ditu. Gaur egun, kualifikazio handiko 85 bat langile ditu. Industriako nabea 10.000 metro koadroko partzela baten gainean dago, haietatik 7.000 eraikitako azalerarenak.

Instalazioetan interesatutako enpresak Sodenarekin (Amaya Manrique, amanrique@sodena.com) edo Lee Hecht Harrison-ekin (Marcos Huergo, Marcos.Huergo@lhhspain.es) harremanetan jar daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa