(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur-ek 41 kultura emanaldi antolatu ditu Nafarroako 39 udalerri eta paisaia eta natura intereseko gunetan
astelehena, 2016.eko ekainak 13


Aurten Kultur abuztuko programa izan beharrean uda guztira zabalduko da


Programako kartela. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiko programak, ekainaren 17tik irailaren 10era musika, dantza eta arteko 41 emanaldi prestatu ditu. Ostegun, ostiral eta larunbat guztietan egingo dira Nafarroako 39 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak programa hori 300.000 eurorekin finantzatzen du.

Kultur-en aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia bere iraupena izango da; hala, abuztuko programa izateari utzi eta uda guztian zehar zabalduko da, ekainaren 17tik irailaren 19era zehazki.

Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perez Gomez; Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Dori Lopez Jurio; erakusketen komisario Alex Baures eta The Good Time Rollers musika-taldeko Iñaki Rodriguez izan dira gaur Kulturako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen duen programa honen aurkezpenean.

Aurreko urteetan gertatu den moduan musika da programako protagonista, folk, jazz, blues, pop, rock eta abesbatzako doinuekin. Nolanahi ere, programaren barnean sartzen dira ere dantza-saioak (garaikidea, flamenkoa eta folklorikoa) eta arte garaikidekoak ere, ikuslea obran partaide izan dadin. Hala, Agoitzen, abuztuaren 4tik 31ra, bisitariek Pep Carrio marrazkilariaren obra amaituko dute, kolorea emanez; Bertizko jaurerrian, uztailaren 20tik irailaren 4ra, Maite Ortegak eta Mikel R. Nieto-k herritarrak sormen-prozesuan inplikatuko dituzte; eta Corellan, Alvaro Gil eta Natacha Sansoz uztailaren 1etik 31ra izango dira, ehungintzako arteko lanak eta performance-koak erakutsiz eta partekatuz.

Ikuskizun guztiak doan izango dira Travelling’ brothers Big Band taldearena izan ezik; Europako blues munduan ikusmin handiena sortu duen taldeetako bat da, eta Tuterako Gaztambide antzokian programari amaiera emango dio irailaren 10ean, larunbata. Uztailaren 7an, osteguna, Zugarramurdin egingo den Izarrak folk musika-taldearen kontzertua entzuteko, 4 euro ordaindu beharko da kobazuloetara sartzeagatik.

Azken edizioetan gertatu den moduan, ikus-entzuleek jardunaldia toki bakoitzean egingo den turismo-jarduera osagarri batekin osatu ahalko dute, programaren karira bereziki antolatu dena. Alde horretatik, bisita gidatuak antolatu dira gazteluetan, kobazulo eta errotetan, zaldi-irteerak, ardo-dastatzeak, beste dastatze batzuk, mendi-ibiliak eta ibaien behera egindako jaitsierak.

Kultur-ek aurten ere Nafarroako paisaia- edo ondare-toki eder eta adierazgarrienetan emanaldiak antolatuko ditu, eta hala jendeak ikuskizunak leku paregabetan ikus-entzun ahalko ditu: Orreagako kolejiata; Otsagabiako plaza, Zugarramurdiko kobazuloak, Irantzu, Leire edo La Olivako monasterioak, Orgiko basoa, Martzilla, Zangoza, Uxue, Garesko gazteluak edo Donamariako Torre Jauregia. Nolanahi ere, emanaldi gehiago antolatu dira udalerriko beste toki batzuetan, plazetan, elizetan, kultur etxeetan edo frontoietan, adibidez.

Aurtengo edizioan, programak bere egoitzak areagotu ditu, oreka geografiko bati eusten saiatu da; horrenbestez, Nafarroako zonalde guztietan antzeko jarduera-kopurua izaten ahalegindu da. Zehazki, haiek egingo diren udalerriak dira: Altsasu, Agoitz, Arguedas, Artaxoa, Bera, Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Fitero, Izaba, Xabier, Leitza, Lekunberri, Lizaso, Lodosa, Los Arcos, Martzilla, Mendigorria, La Oliva, Irantzu eta Leireko monstarioak, Otsagabia, Olazti, Erriberri, Orbaitzeta, Orreaga, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Uxue, Viana eta Zugarramurdi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa