(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendoza kontseilariak ikasle nafarren “talentua eta lana” azpimarratu ditu asteartea, 2016.eko ekainak 14

DBH eta Batxilergoko sariak banatu ditu Nafarroako Jauregian, eta baita hainbat diziplinatako beste sari batzuk ere

Transcripción textual del video

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak DBH eta Batxilergoko Aparteko Sariak banatu ditu gaur eguerdian Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean; horrekin batera, Florencio Ansoleaga saria banatu du, Ortografiaren Lehiaketa Hispanoamerikarrarena, eta honako Olinpiada hauei dagozkiena: Biologia, Kimika, Matematika, Fisika, Geografia, Filosofia, Sormenezko Marrazketa, Marrazketa Teknikoa, Historia, Erlijioa, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza.

Bere agerraldian, Nafarroan pertsona guztiek hezkuntzarako sarbidea bermatuta dutela gogorazi ondoren "ikastetxe publikoen sarean nahiz pribatuan, eta gure autonomia erkidegoko bi hizkuntzetan", Mendoza kontseilariak ondorengoa azpimarratu du: "Beste behin ere ikusi dela Nafarroan ematen diren hezkuntza-eredu guztietan emaitzak bikainak direla". "Nafarroako Gobernuak –esan du– gure ikasleen talentua eta lana saritu nahi ditu, eta gaur hemen zaudetenok etengabe hobekuntzaren eta ezagutzaren balioa inork baino hobeto ordezkatzen duzue"; ezaugarri horiek gizarterako ateak irekiko dizkiete, "eta bide horretatik jarraituz Nafarroarako emari aparta izango zarete, gizarte baten aberastasuna hura osatzen duten pertsonengan oinarritzen baita, eta pertsonen aberastasuna, ezagutzetan".

Hezkuntzako sari-banaketa

Sarituen taldeko argazkia, Mendoza kontseilariarekin. ( irudia handitu )

DBHko Aparteko Sariaren irabazleak ondorengoak izan dira: Rebeca Aldaz Martínez, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIkoa (lehen saria); Adrián Monreal Rodríguez, Atarrabiako Pedro de Atarrabia BHIkoa (bigarren saria), eta Almudena Manzanal González de Lara, Zizur Nagusiko Miravalles-El Redín ikastetxekoa (hirugarren saria).

Batxilergokoa, berriz, honako hauek jaso dute: Santiago Arana Ballestar-ek, Iruñeko Navarro Villoslada BHIkoa (lehen saria); Paula Ibarrola Gutiérrezek, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa (bigarren saria); Pablo Zorrilla Echeverríak, Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxekoa (hirugarren saria), eta Amaia Goñi Ardanazek, San Fermín ikastolakoa (laugarren saria).

Florencio Ansoleaga sariak izaera historikoa du, diploma bakoitza bi euroko txanpon batekin apaintzen da eta sariaren sortzailearen ondarea irudikatzen du; haren bidez, espediente akademiko onenak saritzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren Graduko ikasketetan eta Iruñeko Plaza de la Cruz BHIn. Hala,cEstibaliz Iturralde Salvadorrek jaso du saria NUPeko Haur Hezkuntzako Maisu-maistren graduan; Elisa González Francok NUPeko Lehen Hezkuntzako maisu-maistren graduan eta Violeta Ukar Aranak, Iruñeko Plaza de la Cruz BHIkoak.

Ortografiaren Lehiaketa Hispanoamerikarraren irabazlea Iruñeko Monjardin lizeoko Javier Jimenez Gonzalo izan da.

Biologiako Olinpiadako sariduna Iruñeko Monjardin lizeoko Alberto Pezonaga Torres izan da.

Tuterako Benjamin de Tudela BHIko Jesus Sanchez Cornagok jaso du Kimikako Olinpiadako saria.

Matematiketakoa, berriz, David Cía Luvecce-k eskuratu du, Iruñeko Calasanz ikastetxekoa.

Fisikako Olinpiadan, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko David Alvarez Rosak irabazi du.

Geografiako Olinpiada Manuel Martin Salak irabazi du, Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.

Iruñeko Monjardin lizeoko Alberto Pezonaga Torresek Filosofiako Olinpiada irabazi du Saiakerako mailan, eta Irati Valencia Laguardiak (Martzillako Marques de Villena BHI) argazki filosofikoaren mailan.

Sormenezko Marrazketako Olinpiada Maria Monllor Callau-k irabazi du (Iruñeko Plaza de la Cruz BHI), eta Marrazketa Teknikokoa, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko Daniel Sanz Zulet-ek.

Iruñeko Basoko BHIko Alejandro Basilio Galván Pérez-Ilzarbe izan da garaile Historiako Olinpiadan.

Erlijiokoan, Tuterako Valle del Ebro BHIko Cristina Garcia Labargak irabazi du.

Azkenik, Barañaingo Alaitz BHIko Karmele Gurbindo Gilek Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Olinpiadako lehen saria erdietsi du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa