(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak Ultzama-Arakil bisitatu du, Nafarroako baso-jarduera handieneko guneetako bat asteartea, 2016.eko ekainak 14


Mugapeak Departamentuaren arloko bulego bat eta basozaintzako beste bat ditu


Elizalde kontseilariak Irurtzunera egindako bisita

Elizalde kontseilariak Irurtzunera egindako bisita. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak Ultzama-Arakileko baso-mugapea bisitatu dute gaur goizean, Foru Komunitateko ipar-ekialdean. 85.641 hektarea ditu azalera horrek, haietatik 54.616 basokoak dira eta 34.179, Natura Sareari dagozkio. Nafarroako basoko dentsitate eta jarduera handieneko mugapeetako bat da, haritz eta pagoen baso asko dago bertan, eta jarduera horretan tokiko erakundeek inplikazio-maila handia dute.

Irurtzunen kontseilariak Departamentuaren arloko bulegoa bisitatu du; Departamentuaren mende dauden sei langilek egiten dute lan bertan, lau administrarik eta bi albaitari teknikarik, bai eta INTIAko teknikari batek eta GANASA empresa publikoko langile batek ere. Mugapeak, gainera, basozaintzako bulego bat du, bertan hamabi basozainek lan egiten dute, haietatik hiru kontratuak dira, eta lur orotako zortzi ibilgailu ditu.

Departamentuaren arloko bulegoaren funtzioak herritarrari informazioa ematea da, agiriak erregistratzea, askotariko administrazio izapideak egitea, edo Abeltzaintza Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea.

Basozaintzako bulegoari dagokionez, habitatekin zerikusia duten mugapean egindako lanen artean bertako faunaren kontrola eta jarraipena azpimarratu behar da, espezieak kontserbatzeko errolda, lagin eta babes-jarduerekin, honako espezie hauenak, bereziki: baso-igel jauzkaria eta pizidoak, espezie exotiko inbaditzaileak, bisoi amerikarra bereziki, edo espazioak kontrolatzea, Aralarko mendilerroa, esaterako.

Ehiza eta arrantzari dagokionez, basurdearen ehiza eta arrain-populazioaren jarraipena nabarmendu behar dira, amuarrainarena bereziki. Ingurumeneko kalitateari dagokionez, Departamentuak Ultzaman minda-planen jarraipenean egindako lana azpimarratu du, linea elektrikoek egindako kalteen txostenak, edo araztegi edo ubideen obren jarraipena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa