(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ratioa 25era itzuli du datorren ikasturterako irakasle-kopurua gehituz asteazkena, 2016.eko ekainak 15


Gobernuak 84,3 milioiko urte anitzeko gastua onartu du 3.000 irakasle kontratatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran irakasleak kontratatzeko urte anitzeko gastua baimendu du 2016-2017 ikasturterako; 84,3 milioi euro dira, eta 66 kontratu gehitzea jasotzen du Haur eta Lehen Hezkuntzan taldeko ikasleen ratioa 25 ikaslera itzultzeko. Onartutako erabakiaren arabera, Irakaskuntza Ertainetako 3.000 irakasle kontratatu ahalko dira, beharrezkoak direnak Bigarren Hezkuntzako Institutuetarako, Hizkuntza Ofizialen Eskoletarako, Arte Eskoletarako, Dantzaren Berariazko Eskolarako eta Hezkuntza Departamentuko mendeko beste postu eta programa batzuetarako; guztira, 2.045 lanaldi oso beteko dituzte.

Egoitza

Hezkuntza Departamentuko egoitzako patioa.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran irakasleak kontratatzeko urte anitzeko gastua baimendu du 2016-2017 ikasturterako; 84,3 milioi euro dira, eta 66 kontratu gehitzea jasotzen du Haur eta Lehen Hezkuntzan taldeko ikasleen ratioa 25 ikaslera itzultzeko. Onartutako erabakiaren arabera, Irakaskuntza Ertainetako 3.000 irakasle kontratatu ahalko dira, beharrezkoak direnak Bigarren Hezkuntzako Institutuetarako, Hizkuntza Ofizialen Eskoletarako, Arte Eskoletarako, Dantzaren Berariazko Eskolarako eta Hezkuntza Departamentuko mendeko beste postu eta programa batzuetarako; guztira, 2.045 lanaldi oso beteko dituzte.

2016/2017 ikasturterako irakasleak eta langile laguntzaileak kontratatzeko 84.391.490 euro gastatuko da, 21 milioi baino zerbait gehiago 2016ko aurrekontuaren kargura eta 42,5 milioi 2017koaren kargura, eta irakasleei, zaintzaileei eta fisioterapeutei eragiten die. Hezkuntza Departamentuak aipatu duenez, 2016/2017 ikasturterako kontratazioaren kostua 63.818.780,73 euro izango da ordainsarien kontzeptuan eta 20.572.710,25 euro gizarte-segurantzaren kontzeptuan. Ikasturtearen hasiera dela-eta datuak aldatu daitezkeela ikusirik, Departamentuak Gobernuari kontratazio-baimena orokorra izan dadin eskatu dio, baina beti baimendutako aurrekontu-mugen barnean.

Taldeko ratioak 25 ikaslera itzultzeari dagokionez (26 eta 27koak ziren lehen), arrazoi horrengatiko lerroen bikoiztasunak 63 talde gehitzea ekarri dute, hau da, arrazoi horrengatik 66 irakasle gehiago kontratatuko dira. Irakasle-kopuru hori kontratatzeko 2.430.000 euro inguru gastatuko da 2016/2017 ikasturterako, eta irakasleei, zaintzaileei eta fisioterapeutei dagokie.

Kontratu horiekin betetzen diren 2.045 lanaldi oso horietan 3.000 kontratu izango dira. Aipagarria da, alde batetik, hutsuneetan kontratu partzialak daudela, eta bestetik, ikasturtea hasteko beharrezkoak diren ordezkapeneko kontratu guztiak daudela (eszedentziak, buruzagitzak, bajak, amatasun-lizentziak, enplegu-banaketa, lanaldia murriztea…).

Irakasleen eta Irakaskuntza Ertainetako irakasle-kidegoen aldi baterako langileei lanpostuek esleitzea 2016ko ekainaren azken asterako iragarrita dago, eskola-ikasturtean lanpostuak behar bezala beteta daudela bermatuta gera dadin.

Bestalde, kontserbatorioko eta dantza-eskolako irakasleei plazak esleitzeko ekitaldi publikoak abuztuko bigarren hamabostaldian egingo dira, espezialitate horietako plantillak zehaztuta daudenean, eta irakasleenak abuztuaren amaieran egingo dira ere, deitutako oposizioa ebatzi ondoren.

Zaintzaileen kontratuen esleipena ekain amaieran egingo da ziur asko, zentro berean jarrai dezaketen kontratazioei dagokienez, eta gainerakoak, abuztuko bigarren hamabostaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa