(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak toki-erakundeei 790.000 euroko diru-laguntza emango die 140 gazte kontratatzeko asteazkena, 2016.eko ekainak 15


Ekimen honekin, Nafar Lansareak pertsona horiei gutxienez hiru hilabeteko lan-esperientzia eman nahi die gero lan-merkatuan sartzeko aukera errazagoa izan dezaten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkeneko bileran, diru-laguntzen deialdi bat izapidetzea erabaki du (790.000 euro), Foru Komunitateko toki-erakundeek gazteak hiru hilabeterako gutxienez kontrata ditzaten; laguntza horiekin, gutxienez 140 gazteri mesede egitea espero da.

Personas jóvenes

Gazteak.

Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkeneko bileran, diru-laguntzen deialdi bat izapidetzeko erabakia hartu du (790.000 euro), Foru Komunitateko toki-erakundeek gazteak hiru hilabeterako gutxienez kontrata ditzaten; laguntza horiekin, gutxienez 140 gazteri mesede egitea espero da.

Foru Gobernuaren kezka nagusietako bat gazteen langabezia-tasa murriztea da, Ana Ollo kontseilari-eledunak aitortu duenez. Gogora ekarri behar da, BAIren azken datuen arabera, Nafarroako langabeen % 13,5 gazteak direla.

Ana Ollok erantsi duenez, "gazteak lan-merkatuan sartzeko zailtasun nagusia lan-aukera falta da". Arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuak honako hau sustatu nahi du: Foru Komunitateko toki-erakundeek gazteak kontrata ditzatela. Hala, pertsona horiek, 30 urtetik beherakoek, lan-esperientzia bat biziko dute, etorkizunean lan-merkaturatze errazagoa izan dezaten.

Ana Ollo ha añadido que "la principal dificultad de las personas jóvenes para acceder al empleo es la falta de oportunidades laborales". Por este motivo, el Gobierno de Navarra pretende incentivar la contratación de jóvenes por parte de las entidades locales de la Comunidad Foral. Así, estas personas, menores de 30 años en todo caso, adquirirán una experiencia laboral que facilitará su futura incorporación al mercado de trabajo.

Nafar Lansarearen laguntza-deialdi horren oinarriek (hurrengo hilabetearen hasieran argitaratuko dira), honako hauen kontratazioa lehenetsiko dituzte, diru-laguntza handiagoa jasoz: gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak, desgaitasunak dituztenak edo emakume gazteak. Toki-erakundeek zehazten dituzten lehentasunetarako erabiliko dira eta Nafar Lansareak kontuan hartuko du kontratazioa hiru hilabetez gutxienez egingo dela, diru-laguntzen programa honen xede dena. Arrazoi hori dela eta, laguntzak banakako ebaluazio-prozeduraren arabera emango dira, eta ez lehiaketa bidez.

Iaz, 105 toki-erakundek izenpetu zituzten kontratuak, sei hilabeteko iraupena zutenak gutxienez, eta 236 gazte zeuden inskribatuta Gazteen Berme Sisteman Nafarroako Gobernuaren antzeko laguntzen bidez. Kontratatutako pertsona horien % 70ek langile funtzioak bete zituzten, eta gainerako % 30ak kualifikazio handiagokoak. Zehazki, % 12 D eta C maila modura kontratatu ziren (lanpostu horiek betetzeko lanbide-kualifikazio zehatz bat eskatzen da) eta % 4,3 B maila modura (unibertsitate-titulua eskatzen da lanpostu horietarako)

Langabeen % 13,5 gazteak dira

Aipatu den moduan, Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren arabera, Nafarroako langabeen % 13,5 gazteak dira. Haien profilari dagokionez, emakumeak gizonak baino gehiago dira (% 51,5 eta % 48,5, hurrenez hurren), eta adin-tarteari dagokionez, 20 eta 29 artekoak dira, ikasketa-maila txikiarekin; izan ere, % 66,84k Bigarren Hezkuntza ez du amaitu. Pertsona horien gehiengoa enplegu-agentzietan gutxienez sei hilabetez inskribatuta dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa