(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan babestutako etxebizitza baten alokairuaren prezioa 2015ekoa baino merkeagoa izango da, % 8 eta % 14 artean osteguna, 2016.eko ekainak 16


Laparra lehendakariordeak Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearekin eta sektoreko enpresa nagusiekin hitzarmen bat sinatu du gaur eguerdian familia nafarrek etxebizitza eskuratzeko aukera hobea izan dezaten


Taldeko argazkia

Laparra lehendakariordea Nafarroako Gobernuko beste ordezkari batzuen eta alokairuko etxebizitza-sektoreko eragile nagusien alboan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak hitzarmen bat sinatu du gaur eguerdian Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearekin eta sektoreko zortzi enpresa nagusirekin familia nafarrek etxebizitza eskuratzeko aukera hobea izan dezaten; beste neurri batzuen artean, babestutako etxebizitza baten alokairuaren prezioa % 8,05 eta % 14,67 artean murriztea aipatu behar da, 2015arekin alderatuz.

Laparra lehendakariordeak sektore horretako eragile nagusiekin lortutako akordioa azpimarratu du etxebizitza sozialeko proiektuen alde egiteko eta sustapen berriak sustatzeko, "alokairuko babestutako etxebizitzaren eskaera sozial garrantzitsuari" erantzungo diotenak. Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteko ordezkariak eta patronalekoak ere adostasun hori nabarmentzeko orduan bat etorri dira; haren bidez, etorkizunean proiektu berriak ahalbidetuko dira.

Nafarroako Jauregian izenpetutako hitzarmenak errentamenduko prezio-sistema berri bat ezartzen du urteko KPIren estatuko aldaketan oinarritutako eguneratze-formula batekin eta prezio ezberdineko bi gunekin, alokairuko etxebizitza-eskaeraren arabera.

Hala, babestutako etxebizitzen errentamenduko kontratu berriei aplikatu beharreko errentaren hasierako gehieneko prezioa Iruñerrian 5,40 euro izango da etxebizitzaren m2 erabilgarri bakoitzeko, 60 euro garaje-azalera guztirako eta 2 euro trasteleku eta gainerako eranskinen m2 erabilgarri bakoitzeko. Nafarroako gainerako udalerrietan, alokairuaren gehieneko prezioa 5,10 euro izango da etxebizitzaren m2 erabilgarri bakoitzeko, eta kopuru berari eusten zaio garaje eta trastelekuetan.

Prezioen jaitsiera horri (aipatutako % 8,05 eta % 14,67 artekoa), beste % 3ko murrizketa bat gehitzen zaio honako honen ondorioz: OHZ (ondasun higiezinen gaineko zerga) maizterrak diren pertsonei ezin zaie aplikatu, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Hitzarmena honako hauek izenpetu dute: Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteak, Juan Las Navas ordezkari izanik; Vitello Norte S.L., Adania Patrimonio S.L., eta Adania Residencia S.L., Mª Josefa Lizarraga ordezkari izanik; Inmobiliaria Osane S.L. eta Errotabidea S.L., Javier Marín ordezkari izanik; Apartamentos Tutelados Leyre S.L. eta Gestión Asistencial S.A., José Luis Osaba ordezkari izanik; eta Building Center S.A.U., Jaume Torrents ordezkari izanik.

Aipagarria da, gogoratu duen moduan, hitzarmenean aurreikusitako jarduerak lege-testu batean islatuko direla, proposatu egingo dena foru-lege gisa Nafarroako Parlamentuak onartu dezan, iradoki daitezkeen ekimen berriak alde batera utzi gabe.

Babesteko araubidea eta alokairua erraztea

Alokairuko etxebizitzen babes-araubideak 15 urte iraungo du tasatutako prezioaren etxebizitzetan, 10 urte adostutako prezioaren etxebizitzetan eta 8 urte erosteko aukera dagoen alokairuko adostutako prezioaren etxebizitzetan. Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, 15, 20 edo 30 urte iraungo du.

Gainera, errentamenduko BOE etxebizitza-parkea handitzeko, higiezin horien sustapenerako diru-laguntzak finkatuko dira, eta haiek handiagoak izango dira babes-araubideko etxebizitzen aldi baterako lotura iraunkorragoa den artean.

Etxebizitza horien alokairurako sarbidea ere hobetu nahi da zenbait jarduera eginez, esaterako: hasiera batean aurreikusi gabeko sustapenetan gizarteratzeko alokairuko etxebizitzen erreserba bat izatea; alokairuko etxebizitzen % 6ko erreserba bat sortzea eskatzaileen erroldan bakarrik inskribatzen diren pertsonentzat; erroldarengatiko puntuazioa kentzea etxebizitza horiek esleitzeko eta etxegabetutako pertsonei lehentasuna ematea; prozedura horretarako errenta-tarteak aldatzea, eta errentamenduko sustapen berrietan eraikin berean elkarrekin izatea, gazte-alokairuko programak, 60 urtetik gorako pertsonentzako edo desgaituentzako alokairuko apartamentuak, bai eta ohiko errentamendurako higiezinak ere.

Etxegabetzeak eta beste neurri batzuk ekiditea

Sinatutako hitzarmenak beste jarduera batzuk aurreikusten ditu alokairuko babestutako etxebizitzen etxegabetzeak ekiditeko, maizterrek jasotako informazio hobetzea beraien eraikineko gastu eta funtzionamenduaren gainean; alokatutako etxebizitza bat erosteko aukera gauzatzen laguntzea; eta babes-epea amaituko den etxebizitzetako babes ofizialeko lotura luzatzea.

Azkenik, Nafarroako Etxebizitza Kontseilua sortuko da, aholku-emailea den organoa, eta bertan Foru Gobernuak sektoreko enpresa eta elkarte nagusiak gonbidatuko ditu alor horretako politika publikoen diseinuan eta berrikuspenean parte har dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa