(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 300.000 euro bideratuko ditu 2016an toki-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko ostirala, 2016.eko ekainak 17


Laguntzak % 100 igo dira 2015arekin alderatuz


Euskarabideak laguntzen deialdi bat abian jarri du 2016an toki-erakundeek euskararen erabilera nahiz presentzia sustatuko duten jarduerak finantzatzeko: 300.000 euro, guztira. Laguntzen zenbatekoa % 100 igo da 2015aren alderatuz, 147.000 euro bideratu baitziren iaz.

Deialdiaren oinarriak gaur, ostirala, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAOren 117. Zenbakia, ekainaren 17koa), eta laguntzak eskatzeko epea irailaren 5ean amaituko da. Laguntzak telematikoki aurkeztuko dira www.navarra.es webguneko Zerbitzuen Katalogoko fitxaren bidez.

Berrikuntza modura, aurten euskarako zerbitzu tekniko berriak sortzeko laguntzak sartu dira, berariazko langileak kontratatuz. Modalitate horretarako 23.000 euro bideratuko dituzte. Bi jarduera-mota finantzatuko dira, gainera:


- Euskara kultur eta gizarteko bizitzan erabiltzeko programak eta proiektuak: literatur lehiaketak, zinema, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, bertsolaritza, euskara ikasteko programak, erakusketak, ikerketen argitalpena eta abesti-emanaldiak; eta euskararen presentzia sustatzeko ekimenak: udaleko aldizkari edo buletinen idatzizko argitalpenak eta kale, bide edo eraikinak errotulatzea. Modalitate horretarako 207.000 euro bideratu dira.

- Euskarako zerbitzu teknikoen sareak egindako proiektuak eta zenbait toki-erakunderen artean elkarrekin egindakoak, euskaraz emandako prestakuntzako tailerrak edo ikastaroak, esaterako. Proiektu horietarako 70.000 euro erabiliko da.

Diru-laguntza horiek eskuratu ahalko dituzte, honako hauek sustatzeko programak onartzen eta garatzen dituzten toki-erakundeek: euskararen erabilera eta presentzia, bai eta udal-esparruan hizkuntza horrekiko sentsibilitate soziala ere. Laguntzaren zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 40 izango da gehienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa