(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bigarren Lan Eskaintza Publiko bat proposatu du aurtengorako, 298 lanpostu guztira ostirala, 2016.eko ekainak 17


Hezkuntzarako otsailean onartutakoari gehituko zitzaion, beste 200 lanposturekin


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrari bigarren Lan Eskaintza Publikoa proposatu dio gaur goizean 2016rako; haren arabera, Administrazio Nukleoa izenekoan 298 lanpostu deitzen dira (Hezkuntza eta Osasun departamentuetakoak kanpoan geratzen dira) Osasunbidean eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

Zehazki, 192 lanpostu aurreikusten dira Osasunbidean, 100 Administrazio Nukleoan eta 6 Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, haiek iragan otsailean onartutako Hezkuntzako 200 lanposturi gehitzen zaizkie, eta haren lehen hautaketa-proba bihar, larunbata, egingo da.

Nafarroako Gobernuaren helburua "enplegu publikoaren aldeko apustua egitea da eta, aldi berean, Foru Administrazioaren behin-behinekotasun tasa pixkanaka murrizten laguntzea", Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont-ek hedabideen aurrean adierazi duenez; Beaumont-ek legealdi honetarako programa-akordioa ere aipatu du, bai eta Kontuen Ganberak egindako gomendioak ere.

Proposamen hori egiteko beste ildo estrategikoetako bat estatuko araudia bera izan da; iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko lanpostuak lehenesten ditu, lehentasunezko zerbitzuak (larrialdietakoak, adibidez), eta talde ahulenei arreta ematea (adingabeak, mendekoak, biktimei emandako arreta…).

Gainera, Gobernuak aurreko LEPetan sartu gabeko lanpostuak aintzat hartu ditu, eta eskaintza ez atomizatzen saiatu da espezialitate asko deituz baina lanpostu gutxirekin. Horrenbestez, oposizioan parte hartu nahi duten pertsonek aukeratzeko lanpostu gehiago dituzte, eta efizientzia handiago lortzen da Administrazioan; izan ere, deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesu bat egin behar da, eta horrek epaimahai bat osatzea dakar (zuzendari nagusiek eta zerbitzuko zuzendariek parte hartzen dute).

Berritze-tasak "estututako" Lan Eskaintza Publikoa

Beaumont kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua aspalditik ari da Lan Eskaintza Publiko hau lantzen, baina ezin izan du orain arte aurkeztu Estatuaren Abokatutzak Suhiltzaileen egungo LEParen aurka jarritako errekurtsoa artxibatu ondoren. "Kontrakoa erantzukizun falta handia izango zen, proposamenak ez zuelako behar besteko segurtasun juridikorik izango", adierazi du Beaumont-ek; "Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak baimendu duen erretiratutako langileen berritze-tasak estututako LEP bat da".

Beaumont kontseilariak ziurtatu du, halaber, Nafarroako Gobernuak LEP hori epe barruan onartuko duela; izan ere, urtean zehar 2016rako berritze-tasak baimendutako lanpostuak eskaini behar dira eta, halakorik gertatzen ez bada, "haiek galtzeko arriskua dago, aurreko Gobernuaren LEParekin eta 2014ko lanpostuekin gertatu den moduan, 2015ean onartu zirenak eta Estatuaren Abokatutzak errekurritutakoak".

Nafarroako Gobernuak Lan Eskaintza Publikoa onartu izana aurretiaz egin beharreko ezinbesteko baldintza bat da dagozkien hautaketa-proben deialdiak egin aurretik. Funtzio Publikoko Mahai Orokorrak kontsulta egin ondoren, gaur goizean egindakoa, Euskarabideak lanpostuen hizkuntz eskakizunari buruzko txosten bat egin behar du, eta Ogasunak, berriz, gastu-konpromisoei buruzko beste bat. LEPa onartu ondoren, Gobernuak hiru urteko epe bat du langileen hautaketa-prozesuak deitzeko.

Lan Eskaintza Publikoa, xehetasun guztiekin

Nafarroako Gobernuak proposatutako 298 lanpostuetatik, 192 Osasunbidekoak dira, 100 Administrazio Nukleokoak eta 6 Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak.

Osasunbideko aurtengo lanpostuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: erizaintzako 90, pediatria eta berariazko alorretako 16, fisioterapiako 16, anestesia eta erreanimazioko 12 eta kirurgia ortopediko eta traumatologiako 10.

Honako lanpostu hauek ere jasotzen dira: emaginak (6), erradiodiagnostikoa (5), kirurgia orokorra eta digestio aparatua (5), psikiatria (5), obstetrizia eta ginekologia (5), Lehen Mailako Arretako medikua (5), medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa (4), oftalmologia (4), psikologo klinikoa (3), kardiologia (2), urologia (2), digestio-aparatua (1) eta dietista-nutrizionista (1).

Proposamen horrek estatuko araudiaren arabera deitu daitezkeen lanpostuen % 100 hartzen ditu barnean hutsik dauden berritze-tasari dagokionez; haren helburua, Osasun Departamentuak aipatzen duen moduan, "Osasunbidean dauden bitartekotasun-tasa handieneko eta lanbide-eskaera handieneko lanbide-kategoriak eta espezialitateak finkatzea da". Gogora ekarri behar da 192 lanpostu horiei 2015ari dagozkion beste batzuk gehituko zaizkiola; beraz, Osasunbideko LEPen 313 lanpostu izango dira.

Bestalde, Administrazio Nukleoko LEParen eskaintzak honako lanpostu hauek hartzen ditu barnean: Foruzaingoa (37), suhiltzaileak (15), Ogasuneko kudeatzaileak (12), Ogasuneko teknikariak (10), psikologoak (8), gizarte-langileak (8), ekonomia-adarreko administrazio publikoko teknikariak (5) eta nekazaritzako ingeniariak (5).

Departamentuei dagokienez, honako hauetakoak dira: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziakoa (52); Ogasuneko eta Finantza Politikakoa (22); Eskubide Sozialetakoa (15); Garapen Ekonomikokoa (5); Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administraziokoa (5) eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetakoa (1).

Larrialdien arretari lotutako lanpostuak (Foruzaingoa eta Suhiltzaileen Zerbitzua) aldi baterako kontratazioarekin ezin dira bete, berariazko araubide bat baitute, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan emandako aurretiazko prestakuntza bat behar dute.

Bestalde, 2016rako Administrazio Nukleoaren LEPek ez du suhiltzaileen kabo lanpostutik izango, nahiz eta Foru Gobernuak deitu nahi dituen dagoen gabeziari konponbide bat emateko; izan ere, barneko sustapenaren antzeko prozedura bat behar dute, gutxieneko antzinatasun bat duten suhiltzaileek eskuratu baititzakete postu horiek.

Azkenik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak albaitaritzako 6 lanpostu proposatzen ditu (osasun publikoko ikuskatzailea), behin-behinekotasuneko tasa murrizteko asmoz.

Mahai Orokorrean jorratutako beste zenbait gai

Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bileran, Beaumont kontseilaria buru zuela, bere garaian Nafarroako Gobernuak onartutako egutegiaren araberako udako estraren hurrengo ordainketa aztertu da ere. Hala, Foru Administrazioko langileek pagaren % 75 jasoko dute, eta haren % 25 ekaineko aparteko ordainsariari dagokio (gainerako % 75 urtarrilean aurreratu zen) eta % 50 aurreratu egin zen abendukoa.

Azkenik, Beaumont kontseilariak Nafarroako Gobernua Administrazioko Negoziatuaren eta Ataleko buruen lanpostuak erregulatzen dituen araudia aldatzeko jarraitutako prozeduraren berri eman du, merezimenduen bidez egin dadin eta ez era diskrezionalean. Lan hori egiteko, Gobernuak sindikatuek, Departamentu guztietako idazkari nagusi teknikoek eta xede horretarako sortutako lantalde batek egindako proposamenak aintzat hartu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa