(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Klusterrak sustatzeko laguntza berriak eskatzeko epea irailaren 1era arte ireki da astelehena, 2016.eko ekainak 20


Nafarroako Gobernuak 225.000 euro bideratuko du enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateen arteko lankidetza-dinamikak sortzeko eskualdeko lehiakortasuna handitzeko bide gisa


Astelehen honetako (ekainak 20) Nafarroako Aldizkari Ofizialak Garapen Ekonomikorako Departamentuak abian jarritako laguntzen lerro berria argitaratu du honako xede honekin: enpresa, teknologia-zentro eta prestakuntza-zentro publiko edo pribatuen arteko lankidetza finkatu eta sustatzea eskualdeko lehiakortasuna nahiz berrikuntza handitzeko bide gisa. 255.000 euro bideratuko dira, eta aurkezteko epea irailaren 1ean amaituko da.

Kluster, aurrekluster eta enpresen lankidetzako proiektuetako gastuetarako diru-laguntza lau onuradun-motari zuzenduta dago: jadanik sortutako klusterrei, osatze fasean dauden beste batzuei, lankidetza proiektuak abian jartzen ari direnei eta, azkenik, Foru Komunitatetik at kokatutako klusterrekin bat egiteko beharra duten enpresei.

"Klusterra sortzeko" A lerroak azaroaren 15a baino lehen erakunde berri laguntzaileak osatzeko jarduerak diruz lagunduko ditu (plan estrategikoak, dinamizazioa eta osaera). 16.000 euro emango da gehienez eskaera bakoitzeko.

Klusterra funtzionatzeko B lerroak kudeaketa-egitura babestuko du (bazkideak bereganatzea, lan-mahaiak, taldeko kudeaketa, ordezkaritza, proiektuak hautematea), plan estrategikoak eguneratzea, marketin eta komunikazioko ekintzak eta aholkularitza nahiz prestakuntzako zerbitzuak. 40.000 euroko diru-laguntza emango da gehienez eskaera bakoitzeko.

C lerroa enpresen ahalmen berritzailea eta lehiakortasuna indartzeko da lankidetzako proiektuak sustatuz, eta honako hauen alde egiteko: bazkideen arteko lankidetza (produktuen edo zerbitzuen dibertsifikazioa, I+G+B), klusterrerako zerbitzu estrategikoak, enpresako spin-off sortzea… 40.000 euro da gehieneko diru-laguntza.

Azkenik, D lerroak, Nafarroakoak ez diren klusterretara egindako atxikitzearekin lotuta, produktu eta merkatuen lehiakortasun, berrikuntza edota dibertsifikazioa hobetzen laguntzen duten erakundeekin bat egitea erraztu nahi du. Nafarroako Gobernuak kuota diruz lagunduko du, gehienez 1.000 eurorekin.

Lerro bakoitzeko laguntza bat eskatu ahalko da soilik. Deialdian lerro bakoitzean diruz lagundu daitezkeen gastu-motak eta -mugak zehazten dira, eta baita laguntzen intentsitatea ere, proiektuaren finkatze nahiz motaren arabera dagoena. Klusterraren sorreraren lehen faseetan intentsitatea handiagoa da.

RIS3

Ebaluazioa banaka egingo da, eta babes finantzarioa ekimenek Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak (RIS3-Navarra) lehenetsitako arlo ekonomikoetan duten kokapenaren araberakoa izango da, hiru ardatzen baitan batzen direnak: osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia.

Proposamenen balorazioan Sodena sozietate publikoarekin batera Gobernuak Nafarroako Gobernuko klusterren politikan duen egokitzapena kontuan hartuko du, eta egoera hori oinarrietan zehaztuko da; haren barnean sartzen dira ondorengo faktoreak: berritzeko eta nazioartekotzeko gaitasuna, azpiegitura eta zerbitzu partekatuak sortzea, epe ertainerako errentagarritasuna, autofinantzaketa, inportazioen ordez Nafarroan eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak sustatzeko politika, eskualdez gaindiko sareetan parte hartzea, prestakuntzaren aldeko apustua…

Beste gai gatzuk ere baloratuko dira, adibidez: klusterren ordezkaritza (kideak, enplegua, fakturazioa…), unibertsitate edo teknologia-zentroetako kudeaketan dagoen partaidetza eta hazkundearen ahala.

Merkatuko hutsuneak betetzea

Espezializazio adimentsuaren Europako estrategiaren barnean "klusterrak" sortzeko eta indartzeko babesa ematea dago merkatuko hutsune batzuen ondorioak arintzeko bide gisa (tamaina eta koordinazioko arazoak), eta enpresei beraien artean harremanak izateko aukera ematea ezagutza eta berrikuntzako fluxuak ezartzeko, eta behar besteko masa kritikoa lortzeko jarduera berritzaileak egite aldera; hala, haien lehiakortasuna eta nazioartekotzea hobetu ahalko dira.

Klustertzat jotzen da gune geografiko batean enpresak eta ikerketa eta prestakuntzako zentro publiko edo pribatuak nahasten direnean, laguntza-trukerako prozesuetan aktiboki parte hartzen dutenak, eta izaera berritzailea duten baterako proiektuak egikaritzetik sortutako abantaila nahiz irabaziak lortzeko asmoa dutenak, merkatu objektiboko merkatu edo segmentu baten inguruan, edo erreferentziazko adar edo sektore zientifiko baten inguruan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa