(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako informazio kartografikoaren 160.000 artxibo baino gehiago Internetetik doan deskarga daitezke astelehena, 2016.eko ekainak 20


Nafarroako Gobernuak bere funtsak enpresen eta partikularren esku jartzen ditu Creative Commons lizentziaren bitartez


Iruñeko MDE mapa

Informazio kartografikoa eta geografikoa zortzi talde handitan egituratu da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur egun duen informazio kartografiko guztia (160.000 artxibotik gora), sarera igo da enpresek, profesionalek eta ikerketa-zentroek doan deskarga dezaten. Zerbitzu berria ftp.cartografia.navarra.es helbidean eskuratu daiteke, eta orain arte Kartografiako webgunearen bidez eskaintzen zen material garrantzitsua nabarmen zabaltzen du.


Deskargatzeko zerbitzua 700 informazio-gida baino gehiagorekin jaio da, 244 karpetatan banatuta. Ortoargazkiak (adibidez, udalerri batek 1929tik gaur arte izan duen bilakaera), mapa topografikoak (lursail baten deskribapena) edo Lidar teknologiarekin egindako lursailaren errepresentazioa (MDE) topa daitezke bertan, eta azken horrek lurraldearen informazio zehatza ematen du 3D formatuan.

Gainera, Nafarroako Gobernuak FTPren bidez telefono adimentsuetarako berariazko mapak deskargatzeko aukera ematen du. Datu geografiko nagusiak gailu mugikorretan kontsultatzen uzten duten artxiboak dira. Deskarga daitezke deskonektatuta ikusteko (offline, daturik eta wifi-rik gabe), edo Internetera konektatuz (on line).

FTP (File Transfer Protocol) zerbitzu berri honekin, bere sorrerak inbertsio handiak eskatzen dituen informazio baten datu-irekitzean eta berrerabileran (geografikoa eta kartografikoa) aurrerapausoak ematen ditu Nafarroako Gobernuak. Kalitatezko datu ofizial eta zorrotzak ahalik eta gehien erraztean, Departamentuak herritarrek eta enpresek zerbitzuak sor ditzaten laguntzen du, eta haien bidez, beharrei erantzun eta jarduera sortuko dute berdintasun-baldintzetan eta berehala: unibertsitateko lanak, partikularren eta enpresen obrak, aplikazioen sorrera…

FTPko artxibo guztiek Creative Commons-Aitorpena (CC-by3.0) lizentzia dute (iturria aipatzea beharrezkoa da), eta baita Open Data Nafarra eta SITNA ekimenek ere. Izan ere, FTPk SITNA Geoatarian IDENAren bidez (idena-navarra.es/Portal/Descargar)eta Open Data Navarraren bidez (www.gobiernoabierto.navarra.es/es/open-data) egin daitezkeen informazio geografikoko deskargak osatzen ditu.

 
Nafarroako Gobernuko Kartografiako FTP hori Foru Komunitateko informazio geografikoa batzeko prozesuaren lehen urratsa da (departamentuek emandako datuekin, aireko argazkiekin…), Kartoteka eta Fototeka bat sortzeko asmoz; 255/2015 Foru Dekretuan jarritako helburua da, eta Foru Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen du.


Zer topa daiteke?

Zehazki, informazio 8 talde handitan egituratu da:

- Hainbat eskalatan egindako kartografia topografikoa, zaharrena jatorrizko paperezko formatutik eskaneatuta, ondoren CAD formatuetan, eta berriena, SIG formatuetan.

- Honako hauei buruzko gaikako kartografia: Nafarroako errepideak, geologia, SIUN hirigintzako informazioa eta ingurumena.

- Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde guztiko edo zati bateko ortoargazkia, honako urte hauetakoak: 1929, 1957, 1982, 1998-2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2014, 1:5.000, 1:10.000 eta 1:25.000 eskaletan eginak.

- Herrilanen Zuzendaritza Nagusiko eta beste batzuetako artxiboko eskaneatutako ortoargazkimapak, 1979 eta 2033 artean eginak.

- Lidar: 2011-2012 hegaldietako datuak, EPSG:25830ean eta altuera elipsoidaletan sailkatu gabe, puntu erdikoa metro koadroko.

- MDE edo Igotzeen Eredu Digitalak (MDE), 2011-2012 urteetan (1 puntuko Lidarrarekin egina metro koadroko) eta 2014an egindakoak (2011-2012 urteetakoak fotogrametria bidez eguneratua 2014an). Data horietako bakoitzetik Lursailaren Eredu Digitala dago (MDT) eta Azaleren Eredu Digitala (MDS)

- MDT: 2 x 2 lauki-sareko eredu bat da, EPSG:25830ean sailkatuta eta altuera ortometrikoekin, eta lursaila biluzik irudikatzen du (zuhaitzik, eraikinik, zubirik eta abarrik gabe).

- MDS: 2 x 2 lauki-sareko eredu bat da, EPSG:25830ean sailkatuta eta altuera ortometrikoekin, eta lursaila haren gainean maindire bat jarriko balitz bezala irudikatzen du, lursailean dauden elementu natural eta artifizialei egokituz.

- Smartphone-tarako mapak: gailu mugikorretan datu geografiko nagusiak ikusteko artxiboak, deskonektatuta (offline) edo Interneterako konexioarekin (online). Formatuek gehien erabiltzen diren bi programetarako balio dute (Oruxmaps eta TwoNav).

- Geodesia, Nafarroako Sare Geodesikoko mapekin eta hura osatzen duten ertzen aipamenekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Kartografiako FPT adibideak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa