(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cervantesek eta Shakespearek Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko programa inspiratuko dute haien heriotzaren 400. urteurrenean
asteartea, 2016.eko ekainak 21


Antzerki Klasikoaren Jaialdiak OT4OS KLA2IKO2 (Beste klasiko batzuk) atala hain ohikoak ez diren proposamen eszenikoetara bideratu du


Programaren kartela. ( irudia handitu )

Gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko hamazazpigarren edizioa; oraingo honetan, William Shakespeare eta Miguel de Cervantesen heriotzaren 400. urteurrenarekin egokitzen da, eta haiek aurtengo udarako programatutako muntaien zati bat inspiratuko dute, uztailaren 22tik abuztuaren 4ra.

La consejera de Cultura, Deporte y Juventud, Ana Herrera, ha presentado el programa junto al director general de Cultura, Fernando Pérez, y el alcalde de Olite, Andoni Lacarra.

La Cava (392 lagunentzako lekua) izango da asteburuetako emanaldien agertokia, urteko muntaia aipagarrienen eta berritzaileen gunea, eta azken hilabeteetan Estatuan estreinatu direnak. Erriberriko jauregiko areto batzuk ere erabiliko dira, Los Arcosen aretoa edo Armen Patioa, adibidez, formatu ertaineko obretarako.

Karlos III. a plaza eta Teobaldosen plaza kaleko emanaldietarako erabiliko dira, eta egoitza artistikoko masterclass eta proiektua ikastetxe publikoan egingo dira. Jaialdiak 350.000 euroko aurrekontua du aurten.

Cervantes eta Shakespeareren urteurrena

El Quijotek inspiratzen du TDiferencia konpainiaren lanak, eta azen horrek Los chismes del Quijote y su amigote obra taularatuko du. Gainera, Compañía Nacional de Teatro Clásicok eta Ron Lalá-k Cervantina aurkeztuko dute, "Cervantesen testuei buruzko bertsio eta dibertsioen" proposamen bat. Teatro del Finikitok Don Quijote eskainiko du, obra horren episodio gogoangarrienekin. Eta El Quijote en la patera da Teatro Clásico de Sevillaren proposamena (familientzat).


Bestalde, Shakespeare presente izango da ondorengo obretan: Macbeth ya somos el olvido que seremos; Micro Shakespeare; Mucho ruido y pocas nueces; Ricardo III; edo Trabajos de amor perdidos.

Obra horiekin batera, jaialdiak, British Council eta Shakespeare’s Theatre-ren laguntzarekin, The Complete Walk programatu du, Londresen estreinatutako proiektu bat, eta egile ingelesaren ondarea errepasatzen du bere obren istorioak kokatzen diren agertoki beretan filmatutako 37 film laburren bidez. Haien artean, Erriberriko Errege Jauregian filmatutako Love’s Labours Lost (Galdutako amodiozko lanak) ikusi ahalko da.

Aurtengo edizioan, emakumezko aktore bikainak izango dira jaialdian, Concha Velasco esaterako; Reina Juanari bizitza emango dio Ernesto Caballeroren testuarekin eta Gerardo Veraren zuzendaritzapean; Nuria Gonzalez ere izango da Las harpías en Madrid komediaren protagonista izanik. Programatutako beste obretako bat Ana Zamora zuzendariaren El triunfo del amor da, Juan del Enzinaren testu eta musiketan oinarrituta; eta Oymyakon, Jose Andres Lopez-en dramaturgia eta zuzendaritzarekin.

Antzerki klasikoaren proposamen garaikideak

Antzerki Klasikoaren Jaialdiak OT4OS KLA2IKO2 (Beste klasiko batzuk) atala ohikoenak ez diren proposamen eszenikoetara bideratzen du. Ikuspegi berritzaile, apurtzaile eta ausartak aurkezteko testu klasikoak erreferentziatzat dituzten konpainiak. Oraingoan, hiru proposamen programatu dira La Cavan eta beste bat jauregian.

Atal honetan Nafarroako Antzerki Eskolaren aholkularitza jaso da, eta azken horrek La Cavan aurkeztuko diren hiru obrak hautatu ditu: Alauda Teatroren Macbeth, ya somos el olvido que seremos; Viviseccionados konpainiaren Oymyakon; eta antzerki-ikerketako TNT Centro Internacional-en Restos/Fedra.

Nafarroako konpainiekin konpromisoa

Jaialdia Nafarroako konpainiei lotzen zaie, eta haiei begira prestatu da ondorengo programazioa:

- Jaialdiak apustu berezia egin du hizkuntz eszeniko berrien, sormenaren eta ikerketaren alde, egoitza-laborategi proiektuarekin adibidez; lehen aldiz ireki da edizio honetan, eta proiektu artistiko baterako da. 6.000 euro ditu, eta jaialdietan hautatutako konpainiak lan-egonaldi bat egingo du Erriberrin.

- Hurbileneko antzerki-taldeek ere Yayo Caceresek uztailaren 23an eta 24an emango dituen tailerretan ere parte hartu ahalko dute. Aktoreen jarduna diziplina anitzeko ikuspegi batetik jorratuko da, eta haren barnean eduki oso zabalak sartuko dira, erritmoa, musika, interpretazioa eta kirola interpretazio-lanean, esaterako. Masterclass horrek Kultura Departamentuak duela edizio batzuk hasitako bidea indartzen du, aktoreen prestakuntzaren alde eginez tailer eta masterclass-en bitartez.

- Azkenik, Nafarroako antzerki-taldeek Jaialdiko Mikroantzerkiaren atalean parte hartuko dute, eta sei konpainia nafarrek parte hartuko dute bertan: Producciones Maestras (No es tan feo… visto de cerca), Victor Iriarte eta Laura Laiglesia (Planto del soldado 1º), Miguel Munárriz (www.principe.virtual), Átikus Teatro (Rinconete y Cortadilla), TDiferencia (Off Elia. La clásica comedia) eta Hoidek Producciones (Juicio al mercader).


Familiaretzako antzerkia eta kale-antzerkia

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia jende guztiarentzat da. Arrazoi hori dela eta, asteburuan ere antzerki-ikuskizunak programatu ditu doan jauregiko plazetan eta arma patioan, familiei begira.

Sevillako Teatro Clasico-ren Don Quijote en la Patera uztailaren 24an egingo da La Cavan, eta haurrek agertoki horretan beraientzako obra bat ikusteko aukera izango dute.

Antzerki inklusiboa

Iaz dagoeneko, jaialdia jende guztiari zabaldutako programa bat eskaintzeko asmoz lan egiten hasi zen: alde horretatik, La Cavako bi obra nagusi begizta magnetiko batekin eskaini ziren eta azpitituluekin ikusteko eta entzuteko arazoak zituzten pertsonentzat.

Oraingoan, beste bi obra emango dira La Cavan ezaugarri horiekin: "Ricardo III" uztailaren 29an eta "Trabajos de amor perdidos" abuztuaren 6an.

Gainera, familientzako obretako batean, "Los chismes del Quijote y su amigote" (uztailak 22, doan) keinu-hizkuntzako interprete baten laguntza izango da.

Sarreren salmenta

Sarrerak sarean salduko dira, www.culturanavarra.es eta www.baluarte.com webguneetan bihar, hilak 22, hasi eta ekainaren 30era arte, eta sarrera bakoitzeko 0.95 euroko komisioa kobratuko da.


Zuzeneko salmenta ere izango da Baluarteko leihatilan, ekainaren 30etik uztailaren 5era ohiko ordutegian, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera. Uztailaren 19tik aurrera eta abuztuaren 6ra arte, salmenta hori Baluarteko atondoan egingo da 11:00etatik 14:00etara astelehenetik larunbatera.

Eta uztailaren 19tik eta jaialdiak iraun bitartean Erriberriko Ardoaren museoan ere leihatila bat jarriko da.

Sarreren prezioak aldatu egiten dira funtzioen arabera, baina baita ekainaren 30a baino lehen edo ondoren erosten badira ere eta sarean edo leihatilan erosita. Gazte txartela duten titularrek deskontu garrantzitsuak izango dituzte. Prezioak ondorengo estekan kontsulta daitezke.

Jaialdiak La Cavako asteburuetako 6 obretarako abonu oso bat jendearen esku jarri du ere (familiarra ez da sartzen) eta OT40S KLA2IKOS zikloko 3 obratarako; beste abonu bat La Cavako asteburuetako saioetarako bakarrik, eta beste bat, OT40S KLA2IKOS zikloko hiru saiotarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa