(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tenperatura altuek Nafarroa alertan jarri dute basoetan suteak pizteko dagoen arrisku handiagatik asteazkena, 2016.eko ekainak 22


Gobernuak arreta handia eskatu du, eta gogora ekarri du hilaren 15etik aurrera udan suaren erabilpenari buruzko murrizketak indarrean daudela landa-eremuan


Helikopteroa

Helikoptero bat basoan sortutako sute bat itzaltzeko lanetan.

Nafarroako Gobernuak herritarrei eta bereziki nekazariei eskatu die bilketa-lanak hasten diren une hauetan arreta handiz joka dezatela datozen egunotan basoetan suteak pizteko dagoen arrisku oso handiagatik; izan ere, tenperatu altuak aurreikusi dira, lurrak oso lehor daude, eta bihar, osteguna bereziki Kantauri isurialdean, Pirinioaldean eta Errege Bardeetan arrisku hori muturrekoa izango da.

Gainera, gogoratu behar da ekainaren 15ean udan nekazaritza nahiz basoko lurretan sua erabiltzeari buruz aurreikusitako murrizketak indarrean sartu zirela, suteak ekiditeko prebentziozko neurri gisa.

Beste debeku batzuen artean, zonaldean aisialdirako sua piztea galarazten da (barbakoak), eta ezta hori egiteko prestatuta dauden lekuetan ere; geografia-eremu horretako basoko pistetan errekuntzako motordun ibilgailuekin zirkulatzea galarazten da, eta sasiak, basoko hondakinak erretzea edo lehorreko nekazaritza-lurretan erretzea.

Nekazarientzako gomendioak

Arreta handitzeko gomendioa garai honetan beraien laborantzen bilketa-lanak egiten dituzten nekazarientzat da, data hauetan piztutako sute gehienak lan horiekin baitute zerikusia.

Kolektibo horri eragiten dien gomendio garrantzitsuenen artean, Nafarroako Gobernuak ondorengoa gomendatzen du: fardoak egiteko makinak eta uzta-makinek bi sulfatagailu edo kantinplora eraman ditzatela urez beteta gutxienez (15 litroko tanga batekin) hasierako neurri gisa erabiltzeko suteren bat sortzen bada ere.

Makinak edo haren errodadurak gehiegi berotu ez daitezen ere eskatzen du, eta baita elektrizitate estatikoa ez pilatzea ere lurreko deskargagailuekin. Gainera, oraingo tenperatura altuko egunetan, jarduera murrizteko edo eteteko eskatzen du 13:00ak eta 17:00ak artean, isolaziorako denbora-tarte handiena da; tarte horretan pizten dira sute gehien, estatistikei erreparatzen badiegu.

Desnibeleko lurretan belarra mozteko lanetan, mozteko pintza pixka bat altzatzea gomendatzen da biltzeko makinak bira ematen duenean 13:00ak eta 17:00ak artean; hala, lurra eta izan daitezkeen harriak ez dira ukituko. Gainera, patinaren behealdea nylonezko edo beste material metaliko bateko plantxekin estaltzea komeni da.

Gobernuak pertsona horiei makinen mantentze-lanetan arreta handiagoz aritzea gomendatzen die ere. Hau da, gas-kolektorea eta lastoa egunero batzen den uzta-makinaren beste puntu batzuk garbi ditzatela. Halaber, ihes-hodiaren irteera berrikusi behar da txinparta-eragileak behar bezala funtziona dezan.

Ahal den guztietan, egokia da jadanik bildutako guneen, bildu gabekoen eta baso-lurren arteko etenak ziurtatzea. Horretarako, garrantzitsua da eremu horien inguruan sail-tarte bat disko-goldeekin landatzea laborantzaren ondoren.

Azkenik, nekazariek telefono mugikor bat eraman dezaten gomendatzen da, eta berehala dei dezatela larrialdien telefonora (112-SOS Navarra) suteren bat izanez gero.

Herritarrentzako gomendioak

Egunotan landa-eremuetan dabiltzan edo bertan bizi diren pertsonei dagokienez, Nafarroako Gobernuak ere arreta handiz ibiltzea eskatzen die suterik piztu ez dadin.

Zehazki, azpimarratu du zigarrokinak, pospoloak edo arriskuko beste objekturen bat ez direla bota behar landa-eremuan. Ezin dira ere hondakinak utzi xede horretarako bideratutako guneetan.

Baso-inguruneetan zirkulatu behar duten pertsonei dagokienez, Nafarroako Gobernuak gogorarazi die ingurua ongi ezagutzea komeni dela, eta motordun ibilgailuekin zirkulatzea ekidin behar dutela hori egitea baimenduta dauden tokietatik beharrezkoak ez badira; izan ere, ihes-hodiak sasi lehorrak ukitzean suteren bat sor daiteke.

Mendi ibiliak egiten dituztenei ere zirkuituetatik ez ateratzeko aholkatzen die, eta ibilgailuak prestatutako aparkalekuetan utzi ditzatela edo larre edo sasirik ez dagoen guneetan.

Suteren bat ikusiz gero, beharrezkoa da abisua lehenbailehen ematea 112-SOS Navarrari, non dagoen adieraziz eta bide egokienak esanez sua itzaltzeko taldeak bertan errazago sar daitezen

Azkenik, herritarren bat sute batetik hurbil badago, Nafarroako Gobernuak albotatik eta behealdeetatik urruntzeko gomendatzen dio, argigune batera joan dadila edo zuhaitz eta sastrakarik gabeko gune garbi batera, eta haizearen noranzkoaren aurka joan dadila beti.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa