(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasunerako arretak 2.000 lanpostu sortuko ditu Nafarroan datozen urteotan asteazkena, 2016.eko ekainak 22


Hala adierazi du Laparra lehendakariordeak hitzaldi batean, eta sektore soziosanitarioaren etorkizuneko erronkak zerrendatu ditu bertan


Mendekotasuna duen pertsona

Mendekotasuna duen pertsona.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak kalkulatu duenez, mendekotasunerako arreta-sektoreak 2.000 lanpostu sortuko ditu Nafarroan datozen urteotan biztanleriaren zahartzea dela-eta, batez ere 85 urte baino gehiagoko pertsonen kopuruak gora egin duelako.

Hala adierazi du Laparra lehendakariordeak gaur, asteazkena, emakumeek laguntza sanitario eta sozialean duten laneratzearen gainean antolatutako nazioarteko kongresu batean. Nafarroako ekonomia sozialeko enpresen elkarteak (ANEL) antolatu du kongresu hori, Iruñean.

Eskubide Sozialetako Departamentuak emandako datuen arabera, mendekotasunerako arreta-sektoreko enplegu-kopuru handiena arreta soziosanitarioko laguntzaileek osatzen dute. Gaur egun, kolektibo hori erakunde edo zentroetan lan egiten duten 3.085 pertsonak osatzen dute, eta beste 588k beren funtzioak etxez etxeko arretan betetzen dute.

Haietatik, % 78 inguruk egiaztatutako kualifikazioa dute. Tasa hori % 100era igotzea da, Laparraren aburuz, sektore honek datozen urteotan aurre egin beharreko beste erronketako bat.

Gainera, gogora ekarri behar da alor horretan ere lan egiten dutela modu osagarrian, medikuntza, erizaintza, gizarte-langile, psikologia, fisioterapia, terapia okupazional eta beste esparru batzuetako zenbait profesionalek ere.

Profesionalizazioaren aldeko apustua eta beste erronka batzuk

Bestalde, Laparra lehendakariordeak ere agerian utzi du Nafarroako Gobernuaren asmoa dela gero eta pertsona gehiagok aukeratu ditzatela mendekotasunerako arreta profesionalizatutako zerbitzuak, eta ez zaintzaile lanak egiten dituzten senideentzako laguntzak.

Horrenbestez, ziurtatu duenez, enplegu gehiago sortuko da, eta mendekotasuna duten pertsonek jasotako arretaren profesionaltasuna hobetuko da. Alde horretatik, zerbitzu profesionalen eskaera horri erantzungo dieten ekimen sozialeko enpresak eta kooperatibak sustatzeko nahia agertu du, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei lana emango dietenak edo gizarte-bazterkeria egoeran daudenei.

Laparra lehendakariordeak azaldutako etorkizuneko beste erronketako batzuk dira: langile horien lan-baldintzak hobetzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean kotizatuko duten lanpostuak sortuz, eta langabezia-prestazioa jasotzeko eskubide izan dezatela; Etxez etxeko Arreta Zerbitzua malgutzea eta eraginkorragoa eta efizienteagoa izatea erabiltzaileen benetako beharrak betez; eta mendekotasunerako arreta-zerbitzuen finantzaketa egonkorreko nahiz iraunkorreko sistema bat bermatzea, errentaren araberako tarifa publikoekin eta, aldi berean, Estatuak finantzaketa handituko da; izan ere, Laparra lehendakariordeak esan duenez, gaur egun finantzaketa horrek gaur egun legeak ezarritako gutxienekoak baino ez ditu estaltzen, Nafarroarako "benetako kostutik oso urrun" geratuz.

Mendeko 13.615 pertsona daude Nafarroan

Hil honen hasieran, Nafarroak aitortutako 13.615 mendeko pertsona zituen. Haietatik, 5.130 pertsonek mendekotasun moderatua dute; 5.211k, larria eta 3.274k, mendekotasun handia.

Pertsona horien % 76k prestazio bat dute. Gehienek (6.319 pertsona), familia inguruko zainketarako laguntza ekonomikoa dute. Beste 3.661 pertsona adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen arretan espezializatutako zentroetan bizi dira, eta 406ri eguneko zentroetan ematen zaie arreta.

Gainera, 4.298 pertsonak baliatu zuten iaz Etxe etxeko Arreta Zerbitzua, nahiz eta zifra horren barnean ere aitortutako mendekotasunik ez duten adineko pertsonak sartu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa