(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak enpresa nafarrei babesa eskaintzen die Erresuma Batua EBtik irteteak sor dezakeen kezka ikusita ostirala, 2016.eko ekainak 24


Bruselako Ordezkaritzak interesdunei informazioa emango die, eta une honetatik aurrera egingo diren negoziazioak hurbiletik jarraituko ditu


Facturas

Fakturak eta euroak.

Nafarroako Gobernuak gaur adierazi du enpresa esportatzaile nafarrei beren babesa emateko prest daudela, Bruselako Ordezkaritzaren bidez, Erresuma Batuko erreferendumaren emaitzak sortutako kezka ikusita; erreferendum horretan, Europar Batasunetik irtetea erabaki du (Brexit).

Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzak egoera horrek kalte ditzakeen enpresa edo erakunde nafar guztiei informazio zehatza emango die, eta herrialde horretako etorkizunaren gainean une honetatik aurrera egindako negoziazioak hurbiletik jarraituko ditu, barne merkatuan eta Batasunaren egiturazko programetan duten eraginari buruzko guztian, batez ere.

Erresuma Batuak Nafarroa guztiko esportazioen % 7 jasotzen du. Guztira, 280 enpresa nafarrek herrialde horretara urtean 621 milioi euroko batez besteko balioa duten produktuak esportatzen dituzte, eta erreferendumaren emaitzarekin, zalantza handiko epe bat zabaltzen da EB eta herrialde honen arteko merkataritza-harremanei dagokienez.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritza hainbat eskualderekin bildu da azken asteotan, britainiarrak haietako batzuk, Brexit-ak eskualdeko politikan sor ditzakeen ondorioak aztertzeko; kontuan hartu behar da Erresuma Batuak Europar Batasuneko aurrekontuan 11.000 euro jartzen dituela urtero, laugarren handiena bertako estatu kide guztiak aintzat hartuta. Europako eskualdeak adierazpen bat prestatzen ari dira, eta haren atzetik Eskualdeen Batzordearen barnean ekintza zehatzak egingo dira eskualdeko politika sendo eta berritu baten alde; hala, behar besteko finantzaketari eta lankidetzari eutsiko zaio EBko politikaren funtsezko giltzarri modura. Adierazpen hori irailaren 28an sinatuko da Bruselan.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak erreferendumaren emaitzaren gainean errespetu osoa adierazi du, nahiz eta uste duen "Europar Batasun guztirako emaitza txarra dela". Batasunaren Tratatuak hemendik aurrera bi urteko epea ezartzen du gehienez estatu kideek irteerako baldintzak negoziatu ditzaten, "baina bistan da Erresuma Batuko, Europako eta munduko gainerako tokietako herritarrengan eragin handia izango duela", gaineratu du Gobernuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa