(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sanferminetan ere Lehen Mailako Arreta sarea erabiltzea gomendatzen du astelehena, 2016.eko ekainak 27


Iruña eta Iruñerriko osasun zentroek 08:00etatik 15:20 arte zabalduko dituzte ateak lanegunetan eta San Martin Doktorea zentroa 24 ordutan irekita izango da


Dominguez kontseilaria izan da Sanferminetako osasun-dispositibo berezirako koordinazio-bileraren buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Iruñeko eta Iruñerriko herritarrei gomendatu die, Sanferminetan osasun arretaren beharra izanez gero, beraien osasun-zentrora joan daitezela 08:00etatik 15:20 arte zabalik izango baitira, eta ordutegi horretatik kanpo ospitalez kanpoko larrialdi puntuak erabil ditzatela; ahal den neurrian, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietara ez joatea eskatzen da, bertako jarduera kasu larrietan oinarritu nahi baita, haiek artatzera.

Osasun kontseilari Fernando Dominguez izan da gaur goizean Sanferminetako dispositibo bereziko kideek egindako bileraren buru. Bertan izan dira, Osasun Departamentuko arduradunez gain (NOZ-O eta Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzaileak, Ospitaletako Larrialdi zerbitzuetako arduradunak, Ospitalez kanpoko Larrialdiak, Lehen Mailako Arreta eta zezen-plazako arreta medikua, besteak beste), Barneko Zuzendaritza Nagusiko, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiko, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun Arloko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariak.

Lehen Mailako Arreta sareari dagokionez, Iruña eta Iruñerriko osasun-zentroek (Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Sarriguren, Atarrabia eta Zizur Nagusia) egunero irekiko dute, 08:00etatik 15:20 arte, ostegunean, hilak 7, eta asteburuan izan ezik (9 eta 10); egun horietan itxita egongo dira.

Egunotan behar diren ohiko osasun-arretak herritar bakoitzaren ohiko osasun-zentroan eskatu beharko dira.

Ospitalez kanpoko larrialdietarako arreta

Osasun-zentroen irekiera-ordutegitik kanpo, larrialdiak Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak artatu beharko ditu ondorengo zentroetan:

- Egunero, 15:00etatik 20:00ak arte, Ermitagaña eta Arrotxapeako osasun-zentroetan (Iruñean biak) eta Burlatan. Uztailak 7, 9 eta 10ean, zentro horiek 08:00etatik 20:00ak arte irekiko dituzte ateak.

- Egunero 24 ordutan, festa-egun guztietan, San Martin Doktorea anbulatorioan (San Fermin kalea, 29), eta urtebete gehiagoz, erreferentziako zentro bihurtuko da haien esparruan dauden helduen osasun-larrialdiak artatzeko. Zentro honetako larrialdiko pediatria-arreta lanegunetan 15:00etatik 20:00etara egingo, eta jaiegunetan 08:00etatik 20:00etara.

Zentro horretan, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak laguntza-puntu bati eutsiko dio normalean, eta jaietan indartu egingo da mediku, erizain eta administrari banarekin, asteazkenetik, hilak 6, 08:00etatik ostiralera arte, uztailak 15, 08:00ak arte etenik gabe zabalik izan dadin.

Iruñeko eta Iruñerriko osasun-garraio sareari dagokionez, indartu egingo da. Normalean, bizi-euskarri aurreratuko 3 anbulantzia (SVA), oinarrizko bizi-euskarriko beste lau (SVB) eta medikalizatutako helikoptero bat daude, baina jaietan indartu egingo da SVBko 2 anbulantziarekin eta laguntzeko beste ibilgailu batzuekin; asteburu guztian, berriz, SVBko beste bi anbulantzia gehiago izango dira.

Entzierroetarako dispositibo berezia

Entzierroetako zaurituak artatzeko dispositibo berezia honako hauek osatuko dute: hesian bertan dauden osasun-arretako 9 postuk, medikuekin, erizainekin eta sorosleekin, eta sorosleak dituzten laguntzeko beste 8 puntuk. Entzierroan 848,6 metro korritzen dira, eta 53 metro bakoitzeko ia sorospen-puntu bat izango da. Arreta-dispositibo guztia 112-SOS Navarra Zentroak koordinatuko du.

Postu horiek jarriko dira. Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza Departamentuaren egoitza), Nafarroako museoko eskaileretan, Santiagoko plazan (udaletxearen atzealdea), San Saturninoko eskaileretan, udaletxean (2), Merkaderes kalean (2), Xabierko jaitsieran (2), Espoz eta Minako zeharbidean, Ahumadako Dukean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteetan ("Telefonica" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway- en (iparraldeko kailejoian).

Gainera, medikalizatutako 16 anbulantzia izango ditu osasun-garraioko dispositiboak entzierroaren ibilbidean, haietako bi Gazteluko plazan egongo dira laguntza modura 112-SOS Navarra zentrotik bideratzeko osasun-garraio gehiagoren beharra dagoen ibilbideko puntura bidaltzeko.

Laguntza-dispositibo horretan arreta emateko izango dira, gutxienez: 9 mediku, 9 erizain, garraioko 21 teknikari, 47sorosle, komunikazioko 9 langile eta postuko 8 koordinatzaile. Ibilbideko arreta Gurutze Gorri (78), DYA (30), eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideko osasun-baliabide eta -langileek emango dute. Bertatik bertarako osasun-arreta emango dute, eta zaurituak anbulantzian eramango dituzte Nafarroako Ospitalegunera egokituko zaien sektoretik; hala, denbora errealean SOS Navarrako 112 Koordinazio Zentroari informazioa emango die artatutako pertsonen zauri eta lesioen gainean.

SOS Navarrako 112 Koordinazio Zentroa arduratuko da osasun-laguntza antolatzeaz, eta zaurituak osasun-zentroetara bideratzeaz, zauritu larrienak izan daitezen lehenak Nafarroako Ospitalegunera lehenak iristen, edo 112-SOS Navarrak erabakitzen duen zentrora. Horregatik, eta iaz finkatu zen moduan, hesietan bertan artatutako zauritu arinak larrienak ospitaleratu ondoren eramango dira ospitaletara.

Txupinazoan emango den arreta

Uztailaren 6an, Txupinazoa dela eta, lehen laguntzak emateko lau postu jarriko dira Zapateria 40ko udal-eraikineko etxabeetan, Santo Domingoko aldapan (Hezkuntza Departamentuaren alboan), San Saturninoko atarian eta Gazteluko plazan (Karlos III.). Gurutze Gorriarekin, DYArekin eta Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetzan jarritako postu horietan kolpe, kristalek eragindako ebaki eta beste patologia txiki batzuen ondoriozko osasun-beharrak artatuko dira; izan ere, halako asko gertatzen dira jaiak hasteko ekitaldi horretan sortutako jende-uholdearen ondorioz.

Dispositibo hori 1 medikuk, 3 erizainek, sorosleek, SVAko anbulantzia batek, SVBko 5 anbulantziak eta laguntzeko beste 2 ibilgailuk osatzen dute.

Vázquez de Mella eta Sarasate pasealekua, hilak 6, 7, 8, 9 eta 10

Horren guztiaren osagarri, uztailak 6, 7, 8, 9 eta 10ean, Vazquez de Mella ikastetxean Lehen Arretako Unitate bat prestatuko da. jaietako patologia arinak artatzeko.

Bertan, lehen arreta bat egingo da eta, hala badagokio, larritasun handiagoko pazienteak San Martin Doktorea edo Nafarroako Ospitalegunera bideratuko dira. Puntu horretan uztailaren 6ko 10:00etatik hilaren 10eko, igandea, 20:00ak arte emango du arreta etenik gabe Gurutze Gorriak.

Gainera, egun horietan bertan, Sarasate pasealekuan (Diputazioa), lehen sorospeneko postu bat jarriko du DYAk, 20:00etatik 05:00ak arte.

Entzierroko zaurituen gaineko informazioa

Osasun Departamentuak prentsa-areto bat prestatu du, eta bertatik egunero entzierroko zaurituei buruzko informazio emango da, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdien eraikinean izango dena, eta bertara eramango dira zaurituak.

Kazetariek entzierroa prentsa-aretoan ikusi ahalko dute, hala nahi izanez gero; Gainera, egunero bi unetan informazioa emango da: lehenengo aldiz, 08:20an, eta orduan goiz horretan izandako zaurituen lehen aurrerapena emango da; eta 08:40an prentsaurreko bat emango da egun horretako zaurituei buruzko informazio guztia ematen saiatzeko.

Prentsa-aretoa Osasun arloan San Fermin jaietan izan daitezkeen informazio guztiak emateko esparru egokia izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa