(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Planak jardute horren aurkako batzordeko zazpi kideren ekarpenak jasotzen ditu astelehena, 2016.eko ekainak 27


Nafarroako Gobernuak uztailaren 20ra arte zabalduko du herritarren iradokizunak aurkezteko epea Gobernu Irekiko webgunearen bidez


2016-2019ko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Planari buruzko zirriborroak  (ekainaren 7an aurkeztu zitzaion berriki sortutako iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokatzeko batzordeari) hura osatzen duten zazpi erakunderen ekarpenak jaso ditu: Espainiako Aholkulari Fiskalen Elkartea (AEDAF), ATACC Navarra, ELA, LAB, Podemos, PSN eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Herritarrek iradokizunak aurkezteko epea uztailaren 20ra arte zabaldu da Gobernu Irekiko webgunearen bidez.

Batzordekideek helarazitako lehen eskaerek zerga-bilketan egiten dute azpimarra eta, haien artean, Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunea ordaintzeko kanal modura sustatzea ageri da, eta horretarako, kreditu-txartelen bidezko ordainketa txertatu beharko da (TVP birtuala).

Gainera, Planak Ogasuneko hartzekodunei premiamenduzko bidetik berandutzako interesak aplikatzea jaso du, Kontuen Ganberak gomendatutakoarekin bat etorriz. Gaur egun, Ogasunak zordunei zenbatekoak eskatuz gero, ez du interesik aplikatzen haiek ordainketa egiteko denbora asko igarotzen bada.

Bestalde, zergen kontrol handiagorako eta iruzurraren aurkako egituraren efizientzia handiago baterako, Ogasunak azterketa bat egingo du jardute horren aurka borrokatzeko berariazko eta zeharkako unitate berrien sorrera aztertze aldera. Hainbat aukera pentsatzen ari dira, esaterako, Polizia Fiskalak sortzea edo iruzurraren aurkako zuzendaritza bat Administrazioko gorputzen gaineko eskumenak izango zituztenak.

Beste eragile edo erakunde batzuekin izan beharreko lankidetza-esparruan, Planak Europar Batasuneko beste herrialde eta eskualde batzuetako zerga-administrazioekin lankidetza areagotzea jasotzen du, ECOFINen dagoeneko hasitako partaidetza aktiboaren bidez eta programa batzuen bidez (Hercules III.a, adibidez).

Modulu-sistema pixkanaka murriztea

Gainera, Iruzur Fiskalaren aurkako Plan honen esparruan, moduluen araberako zerga-sistema murriztea jorratuko da; horrenbestez, PFEZen kalkulu objektiboko araubidean zergak ordaintzen dituztenak eta BEZaren araubide sinplifikatuak ordaintzen dituztenak Araubide Orokorra pasatuko dira. Horretarako, moduluen araubidearen jarraipenaren gainean azterketa bat egingo da.

Ogasunaren eta inguruko beste batzuen esperientziak egiaztatzen dutenez, pixkanaka murriztu egin behar den araubide bat da. "Izapideak sinplifikatzeko abantaila argia eskaintzen badu ere, zerga-sistema orokorraren akats bat da", zehazten da Planean.

Nolanahi ere, Planak neurri aringarriak finkatzeko beharra aurreratzen du hura baliatzen duten pertsonen zergen likidazioa errazteko. BEZaren araubide sinplifikatuan, Nafarroak Estatuan aplikatzen denaren antzeko sistema bat aplikatzera behartuta dago.

Salaketen konfidentzialtasuna

Bestalde, iruzurraren aurkako borrokan, herritarren salaketei konfidentzialtasun handiagoa emango zaie, izan daitezkeen salatzaileen sustapenari kalterik eragin gabe.

Bestalde, Planak zehazten du ere, zerga-administrazioen artean zerga-kuotak egozteko kontrol handiago batera aurrera egiteko beharra

Adibidez, administrazio batean baino gehiagotan itzultzeko eskaerak aurkezteko kasuen egungo kontrola zorroztu nahi da edo irabazien deslokalizazioa transferentzia-prezioak manipulatzeagatik. Ildo horretan, transferentzia-prezioen dokumentazio bereziaren exijentzia areagotuko da, datu ekonomiko eta fiskal garrantzitsuak sartuz, herrialdez herrialde, taldeko erakundeei buruzko informazioa duten talde multinazionalen ezagutza orokorra edukitze aldera.

Jendeari arreta emateko esparruan, zerga-kontsultak ere sustatu nahi dira; Zerga Ogasuneko emaitzen, jardueraren eta helburuen informazioan gardentasun handiagoa izateko pausoak ematea; Zerga Ogasunerako "Jardunbide egokien kode" bat prestatu eta argitaratzea zerga-obligaziodunekin duten harremanetan.

Lehia desleiala

Planak taldeen irizpenak jaso ditu ere eta, hala, iruzurra enpresek edo iruzurra egiten duten eragileek egindako "lehia desleiala" dela zabaldu da, ideia hori indartu da.

"Enpresa batek bere zerga-betebeharrak betetzen ez baditu, litekeena da beraien zergak betetzen dituzten beste enpresa lehiakide batzuek bainio kostu txikiagoak lortzea, legez kanpokoa eta injustua den abantaila bat erdietsiko dute, eta jardute hori sozialki gaitzetsi egin beharko zen", zehazten du dokumentuak.

Iruzurraren aurka Borrokatzeko Plana

Iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko batzordean (gaur goizean bildu da Nafarroako Jauregian), Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batera, honako hauetako ordezkariak izan dira: Foru Parlamentua (Geroa bai, EH Bildu, Podemos eta PSN), sindikatuak (UGT, CCOO, ELA eta LAB) eta erakunde sozioekonomikoak: CEN, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñeko Abokatuen Elkargoa, Espainiako Zerga Aholkularien Elkartea eta ATTAC Navarra elkartea (justizia ekonomiko orokorra bilatzen duen mugimendu independente bat).

Gogoratuko denez, 2016-2019ko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Plan berria Gobernuak partaidetza publikoko prozesuak amaitu bezain laster onartuko du. Planak era horretako jarduteak hautemateko eta prebenitzeko ekintzak areagotuko ditu. 200 neurritik gora jasotzen ditu, eta bide horretan 590 milioi biltzea aurreikusten du legealdi honetan. Zenbateko hori % 5eko igoera da indarrean dagoen egungo dokumentuan jasotakoarekin alderatuz (2014-2017); azken horretan, 560 milioiko inpaktua duen 257 neurri jasotzen dira.

Gobernuak plangintza hori hiru arrazoiengatik aldatzen du: hura sustengatzen duten Gobernu berriak eta indar politikoek iruzur fiskalari aurre egiteko jarduerak sendotzeko duten interesagatik, hura eguneratzeko exijentziagatik eta programa-akordioan jasota dagoena, eta legealdiaren iraupenari ahalik eta gehien egokitzeko dagoen interesagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa