(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bigarren Lan Eskaintza Publikoa onartu du urte honetarako, 298 lanpostu guztira asteazkena, 2016.eko ekainak 29


Hezkuntzarako otsailean onartutakoari (200 lanpostu) erantsi zaio


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur, osteguna, egindako bileran urte honetarako bigarren Lan Eskaintza Publikoa onartu du Foru Dekretuaren bidez. Administrazio Nukleorako (Hezkuntzako eta Osasun Departamentuko langileak baztertzen dira), Osasunbiderako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako 298 lanpostu dira.

Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrari ekainaren 17an proposatu zion moduan, LEPek 100 lanpostua izango ditu Administrazio Nukleorako, 192 Osasunbiderako eta 6 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Eskaintza horri otsailean Hezkuntzarako onartutako LEPa gehitu behar zaio (200 lanpostu).

Nafarroako Gobernuak gaur, osteguna, egindako bileran urte honetarako bigarren Lan Eskaintza Publikoa onartu du Foru Dekretuaren bidez. Administrazio Nukleorako (Hezkuntzako eta Osasun Departamentuko langileak baztertzen dira), Osasunbiderako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako 298 lanpostu dira.

Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrari ekainaren 17an proposatu zion moduan, LEPek 100 lanpostua izango ditu Administrazio Nukleorako, 192 Osasunbiderako eta 6 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Eskaintza horri otsailean Hezkuntzarako onartutako LEPa gehitu behar zaio (200 lanpostu).

Aurtengo Osasunbideko lanpostuen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: erizaintzako 90, pediatria eta berariazko alorretako 16, fisioterapiako 16, anestesia eta erreanimazioko 12 eta kirurgia ortopediko eta traumatologiako 10.

Lanpostu hauek ere jasotzen dira: emaginak (6), erradiodiagnostikoa (5), kirurgia orokorra eta digestio aparatua (5), psikiatria (5), obstetrizia eta ginekologia (5), Lehen Mailako Arretako medikua (5), medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa (4), oftalmologia (4), psikologo klinikoa (3), kardiologia (2), urologia (2), digestio-aparatua (1) eta dietista-nutrizionista (1).

Proposamen horrek estatuko araudiaren arabera deitu daitezkeen lanpostuen % 100 hartzen ditu barnean hutsik dauden berritze-tasari dagokionez; haren helburua, Osasun Departamentuak aipatzen duen moduan, "Osasunbidean dauden bitartekotasun-tasa handieneko eta lanbide-eskaera handieneko lanbide-kategoriak eta espezialitateak finkatzea da". Gogora ekarri behar da 192 lanpostu horiei 2015ari dagozkion beste batzuk gehituko zaizkiola; beraz, Osasunbideko LEPen 313 lanpostu izango dira. 

Bestalde, Administrazio Nukleoko LEParen eskaintzak honako lanpostu hauek hartzen ditu barnean: Foruzaingoa (37), suhiltzaileak (15), Ogasuneko kudeatzaileak (12), Ogasuneko teknikariak (10), psikologoak (8), gizarte-langileak (8), ekonomia-adarreko administrazio publikoko teknikariak (5) eta nekazaritzako ingeniariak (5).

Departamentuei dagokienez, honako hauetakoak dira: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziakoa (52); Ogasuneko eta Finantza Politikakoa (22); Eskubide Sozialetakoa (15); Garapen Ekonomikokoa (5); Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administraziokoa (5) eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetakoa (1).

Larrialdien arretari lotutako lanpostuak (Foruzaingoa eta Suhiltzaileen Zerbitzua) aldi baterako kontratazioarekin ezin dira bete, berariazko araubide bat baitute, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan emandako aurretiazko prestakuntza bat behar dute.

Bestalde, 2016rako Administrazio Nukleoaren LEPek ez du suhiltzaileen kabo lanpostutik izango, nahiz eta Foru Gobernuak deitu nahi dituen dagoen gabeziari konponbide bat emateko; izan ere, barneko sustapenaren antzeko prozedura bat behar dute, gutxieneko antzinatasun bat duten suhiltzaileek eskuratu baititzakete postu horiek.

Azkenik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak albaitaritzako 6 lanpostu proposatzen ditu (osasun publikoko ikuskatzailea), behin-behinekotasuneko tasa murrizteko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa