(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta EAEk beraien arteko lankidetza sendotu dute Babes Zibilaren eta Segurtasun Publikoaren arloan osteguna, 2016.eko ekainak 30


Bi autonomia erkidegoek akordio bat izenpetu dute eta, haren bidez, lankidetzarako oinarriak finkatu dira polizia-alorrean eta larrialdien, babes zibilaren, trafikoaren eta bide segurtasunaren artatze nahiz koordinazioan


Sinadura

Beaumont (eskuinean) eta Beltran de Heredia (ezkerrean) kontseilariak lankidetza-protokoloa izenpetzen. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont-ek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Heredia Arronizek bi Gobernuetako Departamentuen arteko protokolo bat izenpetu dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Protokolo horren helburua lankidetzarako oinarriak finkatzea da polizia-alorrean eta larrialdien, babes zibilaren, trafikoaren eta bide segurtasunaren artatze nahiz koordinazioan.

Protokoloaren azken helburua segurtasun-arloko zerbitzu publikoa hobetzea eta perfekzionatzea da, zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia handituz. Xede hori lortzeko, sinatzaileek Babes Zibileko eta Segurtasun Publikoko arloan lankidetzarako ekintzak sustatzeko nahiz garatzeko konpromisoa hartu dute.

Poliziari dagokionez, Foruzaingoak eta Ertzaintzak beharrezkoa den elkarrekiko aholkularitza sustatuko dute balorazio estrategikoak trukatuz eta jarduera-esparruetan beharrezkotzat jotzen dituzten laguntzarekin, esaterako: informazioa trukatzea, polizia-prozedurak eta -operazioak, antolatutako sare kriminalen aurkako prebentzioa eta borroka, terrorismoa, delinkuentzia arrunta edo genero-indarkeria.

Gainera, elementu naturalen ondorioz (elurra edo euriteak) zirkulazioa eteteagatik egindako jarduerak ere jasotzen dira bi autonomia erkidegoei eragin diezaieketenak, edo bide-segurtasunari lotutako gaiak (garraio astunean izandako murrizketak datengatik nahiz garraio bereziak izateagatik), edo tamaina handiko hondamendi eta ezbeharrek, kirol-probek, pertsonen bilaketak eta erreskateak eragindako jarduerak.

Azkenik, beste esparru batzuk ere sartzen dira, adibidez: dokumentazio espezializatua, irakasle eta espezialistak trukatzea, ekipamendu polizialak eta teknologia berriak, polizia zientifikoa edo ingurumen-arloko delituak.

Larrialdiak eta babes zibila

Protokoloan bi autonomia erkidegoetako larrialdi eta babes zibileko agintari arduradunen arteko lankidetza ere jasotzen da, ekintza komunak egiteko mugakide diren lurraldeetako herritarrentzako arreta hobetze aldera, eta elkarri laguntzeko sistemak ezartzeko larrialdiei berehalako arreta eman ahal izatearren, laguntza horren kudeatze-izapideak sinplifikatuz.

Informazio eta komunikazio komunen teknologia garatzea ere aurreikusten da, honako helburu honekin: informazio-trukea sinplifikatzea eta koordinazioa hobetzea; esperientzien trukea sustatzea eta prestakuntzako jarduerak elkarrekin egitea bi Administrazioetako profesionalentzat; babes zibil, erreskate eta salbamenduko arloan elkarrekin ariketak nahiz simulazioak egitea, eta dagokion Administrazioko lurralde-esparrutik kanpo emandako zerbitzuen jarraipena ahalbidetuko duten mekanismoak garatzea.

Trafikoa eta bide segurtasuna

Halaber, lankidetza-protokoloak ezartzen duenez, bi autonomia erkidegoetako trafikoko nahiz bide-segurtasuneko agintari arduradunek trafiko-kudeaketa eta bide-segurtasuna hobetzeko ekintzetan lagunduko dute: bi autonomia erkidegoen arteko komunikazioa antolatzen duen errepide-sarean, trafikoa kudeatzeko zentroen arteko informazio-trukean, eta jarduera-protokoloak lantzeko orduan, bereziki neguko bidezaintza ziurtatzeko edo urtaroari lotutako arrazoiengatik, kirol-probengatik, intzidentziengatik edo aparteko beste egoera batzuengatik trafikoari eragiten dioten kasuetan.

Gainera, gaur goizean berretsitako akordioak lankidetzarako zeharkako beste esparru batzuk jasotzen ditu, esaterako: bi autonomia erkidegoekin mugakide diren guneekin partekatzen diren segurtasun publikoko arazoak aztertzea; koordinazio administratiboa bi autonomia erkidegoetako lurralde-eremu guztiari eragiten dioten segurtasun publikoko politikak ezartzeko orduan, nahi ez diren muga-efektuak zuzentzeko asmoz segurtasun publikoko sistemaren funtzionamenduan eta herritarrei emandako zerbitzuak optimizatzea; metodologiari eta planei buruzko esperientziak trukatzea; eta jarduera-eremu horretakoak diren gaiei buruzko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa