(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2015ean 6.111 euro gastatu zuen biztanle bakoitzeko, aurreko urtean baino % 2,9 gehiago osteguna, 2016.eko ekainak 30


3.913 milioi gastatu zuen guztira, eta zati handiena osasunean eta hezkuntzan inbertitu zen


Ogasuneko eraikina.

Foru Gobernuak atzo, asteazkena, egindako bileran 2015. urteari dagozkion Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua onartu zuen, eta ekitaldi hori amaitu zen batez beste 6.111 euro gastatuz biztanle bakoitzeko, 2014an baino % 2,9 gehiago. 3.913 milioi gastatu zuen guztira, eta zati handiena osasunean eta hezkuntzan inbertitu zen.

Kopuru horretatik, 1.496 euro pertsonako, osasun-laguntzak asebetetzeko erabili ziren; Estatuari ordaintzeko, Hitzarmen Ekonomikoa betearaziz (956 euro), Hezkuntzarako (906 euro), gizarte-zerbitzuetarako (401), toki-erakundeekin sinatutako hitzarmenetarako (369 euro), azpiegituretarako (211) eta I+G+Brako (81 euro).

Gorago esan den moduan, zenbaki absolutuetan foruko diru-kutxek 3.913 milioi euro gastatu zuten. Ahalegin handiena eremu sozialean egin zen (1.828 milioi), eta kopuru horretatik osasunean 959,8 milioi inbertitu ziren (% 24,5), hezkuntzan 582 milioi (% 14,78) eta politika sozialetan 286,3 milioi (% 7,3).

Likidatutako eskubideak, 3.856 milioi euro, diru-sarreren finkatutako aurrekontuaren % 97,3 bete dela esan nahi du.

Foru Komunitateak duen zor guztiari dagokionez, 2015eko abenduaren 31n 3.323 milioi izan ziren, 2014an, berriz, 3.197 milioi, hau da, % 3,9 hazi da. Hala, biztanle bakoitzeko zorra 5.187 milioi izan zen.

Diruzaintzako geldikinak 238 milioi euroko saldo negatiboa izan du; 2014an, berriz, 113 milioikoa izan zen.

Zerga-bilketa

Zerga-bilketa zuzenaren bidez 1.467 milioi euro jaso ziren, hau da, aurreko ekitaldian baino 39,7 milioi gehiago. Alde batetik, errentaren gaineko zerga zuzenek (PFEZ eta Sozietateak) bilakaera positiboa izan zuten, eta aurreko urtean baino 16,8 milioi gehiago jaso zuten (11,1 milioi eta 5,7 milioi, hurrenez hurren). Bestalde, kapitalaren gaineko zergek (Ondarea eta Oinordetzak) likidatutako eskubideak 1,1 miliotan igo zituzten aurreko urtearekin alderatuz. Gainera, zerga berri bat aplikatu zen, loterietako sariei dagokiena, eta haren gainean 18,88 milioi euroko eskubideak sortu ziren.

Bestalde, zeharkako zergek sortutako zenbatekoa 1.641,9 milioi euro izan da guztira, hau da, aurreko ekitaldian baino 55,48 milioi gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa