(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta EAEk uztaileko bigarren hamabostaldian EITB Nafarroan ikus-entzun ahal izateko hitzarmen bat sinatuko dute ostirala, 2016.eko uztailak 1


Nasertic enpresa publikoa eta EITB irtenbide tekniko egokiena zehaztuko duen azterketa amaitzen ari dira


Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak uztaileko bigarren hamabostaldian lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko dute EITBren zerbitzu guztiak (Euskal Irrati telebista) Nafarroan ikus-entzun ahal daitezen, TDT eta kable bidezko telebista nahiz irratia (FM eta transmisio digitala). Dokumentua bi gobernuek aste honetan bertan onartu dute.

Hitzarmenak ETB Nafarroa guztian ikusten utziko zuen irtenbide teknikoak jasotzen ditu, egungo multiplex autonomikoaren bidez, etorkizuneko bigarren multiplex baten bidez edo toki-eremuko TDT multiplex bidez, edo beste edozein aukera baliatuz, indarrean dagoen estatuko legeriak Foru Komunitateari emandako kanalen arabera edo ondoren onar daitezkeen etorkizuneko plan teknikoen arabera. Alderdi tekniko horiek Nasertic enpresa publikoa (Navarra de Servicios y Tecnología) eta EITB erakunde publikoa amaitzen ari diren memoria tekniko batean adieraziko dira.

Hitzarmenak, gainera, ondorengoa adierazten du: EITBk Nafarroako errealitate politiko, sozial eta instituzionala, ikurrak eta identitatea errespetatuko dituela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta bertako lurralde historikoetako errealitatetik bereizita aurkeztuko eta ordezkatuko dela EITBko profesionalek idatzitako informazioetan eta haien aurkezpenetan. Halaber, sentsibilitate politiko eta ideologiko guztiak sartuko eta errespetatuko dira, iritzi publiko anitza osatzen laguntzeko xedearekin.

Horrenbestez, Nafarroako Parlamentuak eta udal askok Foru Gobernuari behin eta berriz egindako eskaerei erantzun zaie, hau da, ETB TDT bidez ikusteko aukera izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa