Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Salatzaileen artetik, 69 adingabeak ziren
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari buruzko jarraipen-batzordeak egindako bileraren irudi bat.
(
irudia handitu
)
2015ean 1.010 salaketa erregistratu ziren guztira emakumeen aurkako indarkeriagatik, hau da, % 5 jaitsi da 2014arekin alderatuz; urte horretan 1.060 izan ziren, erakunde arteko akordioaren jarraipen-batzordeak berriki onartutako urteko txostenetik ondorioztatu daitekeenez emakumeen aurkako indarkeriaren artatzean eta prebentzioan koordinazio eraginkorra egin ahal izateko.
Adin-tarteari erreparatuz, biktima gehienak (% 16,33) 35 eta 39 arteko tartean daude eta, kasu guztiak aintzat hartuta, 69, 17 urtetik beherakoak dira. Gehienek, % 63, indarkeria fisikoa eta psikikoa pairatu zuten ezkontide, lagun edo bikotekidearen aldetik (kasuen % 51), edo bikote ohiaren aldetik (% 34). Sexu-indarkeria kopuru guztiaren % 6,9 izan da (69 salaketa). Geografia-esparruari begiratuta, berriz, salaketen % 67 Iruñean eta Iruñerrian bizi diren emakumeek jarri dituzte, eta jaioterriari dagokionez, % 62,5 espainiarrak dira.
Biktimak diren emakumeak artatzea
Txostenak jasotzen duenez, 112 emakume eta 138 adingabe artatu dira hiru harrera-tokietan: 97 emakume eta 102 adingabe Larrialdi Zentroan; 8 emakume eta 21 adingabe harrera-etxeetan; eta 7 emakume eta 15 adingabe egoitza-etxebizitzetan. Larrialdi Zentroan artatutakoen profila honako hau da: 31 eta 45 urte arteko emakumea, atzerritarra, lehen mailako ikasketekin eta langabezian.
Etxebizitza eskuratzeko aukerari dagokionez, 2015ean, genero-indarkeriaren biktimak izandako emakumeentzat 65 etxebizitza esleitu ziren errentamenduan, 2014an baino 11 gehiago. Gainera, 605 emakumek lan-kontratu bat lortu zuten, hau da, % 47,43 igo da aurreko urtearekin alderatuz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen