(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainean langabeen kopurua 40.000tik behera geratu da lehenengoz zazpi urtean astelehena, 2016.eko uztailak 4


Langabezia adin-talde guztietan jaitsi egin da, 25 urtetik beherakoen artean bereziki, % 9,5 maiatzarekin alderatuz


Bi emakume, lanean

Bi emakume, lanean.

39.658 langabe zeuden ekain amaieran Nafar Lansarean erregistratuta, hau da, 40.000ko langa horretatik jaitsi da lehen aldiz zazpi urtean.

Hala, maiatzarekin alderatuz, eta ekaina normalean langabezia-zifra txikiak ematen dituen urtaroa dela kontuan hartuta, iragan hilean 1.517 langabe gutxiago izan da (-% 3,7), hots, 41.175 ziren maiatzean eta 39.658ra jaitsi da ekain amaieran.

Datu horiek duela urtebetekoekin alderatzen badira, langabezia-jaitsiera termino absolutuetan nahiz erlatiboetan nabarmendu egin da. Azken 12 hilabeteotan, 3.253 pertsona gutxiago erregistratu da Nafar Lansarean (42.911 zeuden 2015eko ekainean). Ehunekoei begira, aurreko urteetako hilabete berarekin alderatuz, jaitsiera krisia hasi zenetik handienetarikoa izan da, urte arteko aldaketa % 7,6 izan baita.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak datu horiek "oso positiboki" baloratu ditu, urte arteko jaitsiera bereziki "azken hilabeteotako joera berresten baitu, aurreko urteen sortutako langabezia-igoera eteten duelako. Bereziki aipagarria da 40.000 langaberen langa horretatik jaitsi izana, zifra horrek zer-nolako ukitu psikologikoa duen ikusita", erantsi du lehendakariordeak. Miguel Laparrak emakumeen langabeziaren urte arteko jaitsiera ere azpimarratu du, "krisia hasi zenetik handiena", eta 25 urtetik beherakoen langabe-kopurua, "2008. urtetik izandako txikiena".

Laparra lehendakariordeak Gizarte Segurantzan afiliatutakoen datuak ere nabarmendu ditu, "oso positiboak, krisi ekonomikoa hasi zenetik ekainik onena izan baita". Hala, afiliazio-kopurua handitu egin da (790 gehiago) maiatzarekin eta 2015eko ekainarekin alderatuz (7.366 gehiago).

Finean, Laparra lehendakariordearen iritziz, "datuak oso positiboak dira langabeziaren hileroko eta urteko jaitsiera berretsi baita, gazteen artean bereziki, eta kontratazio-kopurua ere igo egin da, mugagabeena bereziki". "Hala ere, aurrera egiten jarraitu behar da, alde batetik, langabezia-zifrak murrizten jarraitzeko, horretarako enplegurako politika aktiboen aldeko apustua eginez eta, bestetik, enpleguaren ikuspegitik, kalitate handiagoko lanpostuak sortzeko, kontratazio mugagabeari lotutakoak normalean", esan du Miguel Laparrak.

Kontratazioa

Kontratazioari dagokionez, 2016ko ekainean 31.796 kontratu erregistratu dira Nafar Lansarean (lantokia Foru Komunitatean dutenak), hau da, aurreko hilean baino 1.163 gehiago, eta % 3,8ko igoera (hilean). Urteko datuei erreparatuz, kontratu-kopurua % 2 jaitsi da 2015eko ekainarekin alderatuz, hots, 637 kontratu gutxiago, nahiz eta azpimarratu behar den jaitsiera hori aldi baterako kontratuetan gertatu dela, prekarietate-handiago bati lotutako kontratuak izan ohi direnak sarritan.

Tipologiari begiratuz, kontratu mugagabeak % 7,1 hazi dira 2016ko maiatzaren aldean (109 kontratu gehiago). Halaber, aipatu behar da mugagabeetan urte arteko aldaketa % 13,6 izan dela (198 kontratu gehiago) 2015eko ekainarekin alderatuz. Kontratu mugagabeen garrantzia % 5,2 da orain, duela urtebetekoa baino zerbait handiagoa; orduan, kontratazio mugagabearen garrantzia % 4,5 zen.

Datuak, xehatuta

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak behera egin zuen guztietan: Agoitz (-% 9,8), Altsasu (-% 9,3), Lizarra (-% 5,5), Tafalla (-% 5,2), Zabalgunea (-% 4,2), Yamaguchi (-% 3,9%, Doneztebe (-% 2,9), Arrotxapea (-% 2,4), Tutera (-% 2,3), eta Lodosa (-% 1,4).

Sexuaren arabera, 22.552 emakume daude lanik gabe (kopuru guztiaren % 56,9), hau da, % 2,3 jaitsi da (539 gutxiago) aurreko hilarekin alderatuz, eta 17.106 gizon (kopuru guztiaren % 43,1), hots, % 5,4 jaitsi da (978 gutxiago). Hileroko aldaketa erlatiboak, 2016eko maiatzetik ekainera, langabezia 3,1 puntu gehiago jaitsi dela dio gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Halaber, urteko aldaketa aztertzen bada, langabeziaren banaketa desberdina izan dela ikus daiteke: lanik gabeko gizonen kopurua % 10 jaitsi da; emakumeena, berriz, % 5,6. Nolanahi ere, emakumeen aldeko alderdi positibo bat da jaitsiera hori aurreko urteko hil berekoa baino handiagoa izan dela krisia hasi zenetik.

Adin-taldeen arabera, langabeziak adin-tarte guztietan behera egin du. 25 urtetik beherakoen kasuan, dauden 3.860 langabeak adin-tarte horretako langabezia txikiena da 2008. urtetik hona. Hori gertatu da aurreko hilarekin alderatuz % 9,5eko jaitsiera handia izan delako (407 pertsona gutxiago). Aldi berean, 25 eta 44 urte artekoen artean, 17.649 pertsona daude lanik gabe, % 3,5 jaitsi da 2016ko maiatzaren aldean (630 gutxiago). Bestalde, 45 urte edo gehiagoko 18.149 langabe daude, kopuru guztiaren % 45,8, hau da, % 2,6 gutxiago aurreko hilarekin alderatuz (480 gutxiago).

Sektore ekonomikoei erreparatuz, aipagarria da guztiz langabeziak sektore guztietan behera egin duela. Ehunekoetan, % 22,4 jaitsi da Eraikuntzan (815 gutxiago), eta atzetik datoz Industria (-% 13,9 eta 899 pertsona gutxiago), Zerbitzuak (-% 5,5 eta 1.476 pertsona gutxiago) eta Nekazaritza (-% 3,7 eta 87 pertsona gutxiago). Epe horretan enplegu bat ez zuenarentzat langabeziak gora egin du (24 gehiago), nahiz eta aipatu beharra dagoen azken hilean 91 pertsona gutxiago izan direla. Jaitsiera orokor hau oso positiboa da, iragan hilabeteetan ikusitako joera indartzen baitu, eta jaitsiera Zerbitzuen sektorera bakarrik ez da mugatzen.

Azpisektore ekonomikoen arabera, Enpleguari lotutako Jardueretan langabeziak izandako jaitsiera nabarmendu behar da, 225 pertsona gutxiago: txikizkako Merkataritzak, 196 langabe gutxiago; Administrazio Publikoak, 175 gutxiago, eta Osasun Jarduerek, 149 langabe gutxiago. Horri kontrajarrita, 171 langabe gehiago izan da Hezkuntzan eta 66 gehiago Elikaduraren Industrietan.

Ikasketa-mailaren arabera, unibertsitatean ikasitako pertsonen langabezia kopuru guztiaren % 10,1 da, eta Bigarren Hezkuntzako lehen maila arte ikasitakoena, langabe guztiaren % 70,5. Unibertsitateko ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden biztanleei dagokienez, hamarretik zazpi emakumeak dira (% 71,7).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa