(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

26,8 milioi bideratuko dira desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko bost zentroak kudeatzeko asteartea, 2016.eko uztailak 5


423 plaza eskaintzen dira honako zentro hauetan: La Atalaya (Tutera), Las Hayas (Sarriguren, Eguesibar), Valle de Roncal (Iruña), Infanta Elena (Cordovilla) eta Oncineda (Lizarra)


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-kudeatzaileari ondorengo baimena ematen zaio: Gobernuko bost zentrotan desgaitasuna duten pertsonentzako arreta espezializatuko zerbitzua kudeatzeko laguntza-kontratuak egitea, 26,8 milioi euro, guztira.

Infanta Elena zentroko fatxada (Cordovilla).

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-kudeatzaileari ondorengo baimena ematen zaio: Gobernuko bost zentrotan desgaitasuna duten pertsonentzako arreta espezializatuko zerbitzua kudeatzeko laguntza-kontratuak egitea, 26,8 milioi euro, guztira.

423 plaza eskaintzen dira guztira (egoitzako 335 eta eguneko arretako 88), honako era honetan banatuta:

-Infanta Elena (Cordovilla). 92 plaza (egoitzako 70 plaza eta eguneko zentroko 12)

-La Atalaya (Tutera): 66 plaza (egoitzako 50 eta eguneko zentroko 16)

-Oncineda (Lizarra): 66 plaza (egoitzako 61 eta eguneko zentroko 5)

-Valle del Roncal (Iruña): 114 plaza (egoitzako 104 eta eguneko zentroko 10).

-Las Hayas (Sarriguren, Eguesibar): 95 plaza, (egoitzako 50 eta eguneko zentroko 45).

Gainera, plaza-kopuru horretatik, aldi baterako egonaldiak ere eskaintzen dira.

Zentro horiek desgaitasun intelektuala edo fisikoa duten bi sexuetako pertsonentzat dira, 18 eta 65 urte artekoentzat. Oinarrizko beharrei (ostatua, mantenua eta garbiketa), behar terapeutikoei, errehabilitaziokoei eta soziokulturalei ematen diete arreta pertsonen autonomiari eusteko eta hobetzeko, gizarteratzea eta partaidetza soziala erraztuz. Garatzen diren programa guztiak bizi-kalitateari lotuta daude: ongizate fisikoa, materiala, garapen pertsonala, pertsonen arteko harremanak, ongizate emozionala, gizarteratzea eta eskubideak.

Kontratuek 2016ko urriaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra arte iraungo dute. Urte anitzeko gastua da: 5,3 milioi euro 2016ko aurrekontuetarako, eta 21,5 milioi 2017rako. Kontratuak lau urtez luzatu ahalko dira, aldeak aurrez ados jarrita.

Plaza gehiago izateko aurreikuspena

Kontratuak iraun bitartean La Atalayako eguneko zentroan 5 plaza gehiago izatea aurreikusten da eta egoitzako 3 plaza, Oncinedakoan. Gainera, 2018rako 60 plazarako lekua izango duen eguneko beste zentro bat sortzea aurreikusten da, eta haietatik 45 Las Hayas eta Valle del Roncal zentroetatik joango ziren. Zentro berri hori Las Hayasen esleipendun izango den erakundeak kudeatuko du.

Agentziak lizitazio horietarako aurreko kontratuan baino % 11,30 gehiago bideratuko du. Igoera horren zati handiena hitzarmen kolektiboan ondorengoa sartu izanagatik gertatu da: zentro horietan zerbitzuak ematen dituen langile-taldean desgaitasunak dituzten pertsonak sartzea. Horrenbestez, Gobernuak, 7 etxebizitza funtzionalen lizitazioarekin batera (gaur egun esleipen-fasean), UGT eta CCOO sindikatuekin lortutako akordioa egikaritzen hasiko da lan-baldintzak hobetzeko eta desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro nahiz etxebizitzetako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

Lizitazioa zentroka banatutako prozedura bakar batean egingo da (loteak); horrenbestez, lizitatzaile bakoitzak bost loteetan aurkezteko aukera izango du, baina esleipendun gehienez hirutan izango da, egoera zehatz batzuk gertatzen badira salbu (erakunde bakarra aurkeztea, puntuazio handieneko bi erakundeen artean aurkeztutako proiektuen kalitatean alde handia izatea).

Aurreko lizitazioekin alderatuz, lizitazio honetan nabarmendu behar da eskaintza teknikoa ekonomikoaren gainetik izango dela (% 80-% 20) eta klausula sozialak asko areagotuko direla: hitzarmen kolektiboa eta izan ditzakeen aldaketak betearazteko exijentzia; Nafar Lansarean inskribatutako gizarte-bazterkeria egoeran edo arrisku handian dauden kolektiboetako langileak kontratatzeko betebeharra; lan-merkatuan emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak; sexu-jazarpena prebenitzeko, identifikatzeko eta desagertzeko neurriak, bai eta sexu-arrazoiarengatiko jazarpena ere… Kontratua suntsiarazteko berariazko arrazoiak izango dira, halaber, laneko, Gizarte Segurantzako, eta laneko segurtasun eta osasuneko arloetan indarrean dauden lege eta araudi-xedapenak eta ohiko xedapenak ez betetzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa