(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur programak ostegunetik igandera kontzertuak eskainiko ditu Zugarramurdin, Orbaitzetan eta Orreagan
asteartea, 2016.eko uztailak 5


Izarrak eta Keltiar taldeen bi folk-kontzertuk eta Aurizperriko Auzberri abesbatzaren emanaldiak osatuko dute programa


Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultur programak udako bere bideari jarraipena emango dio asteburu honetarako prestatutako programazio berriarekin. Hala, ostegun honetan, hilak 7, Zugarramurdi bisitatuko du, 18:00etatik aurrera Izarrak taldearen folk-kontzertu bat eskaintzeko sorginen kobazuloan. Orbaitzetara helduko da ostiralean, hilak 8, eta bertan Keltiar fusioko folk-taldearen txanda izango da pilotalekuan, 19:30etik aurrera. Larunbatean, hilak 9, Orreagan egingo du geldialdia Aurizperriko Auzberri abesbatzaren emanaldia ikus-entzuteko Errege Kolegiatako elizan.

Kultur-ek musika-eskaintzak egingo ditu, ostegunetik larunbatera, ekainaren 17tik irailaren 10era arte Nafarroako 38 udalerritan eta toki berezietan; egunero kontzertu eta aisialdiko iradokizun bat eskainiko du emanaldiak antolatzen diren udalerri bakoitzean. Jarduera horien barnean daude: zaldi gaineko ibilaldiak, mendi-irteerak, hegaztien behaketa, baltsan errekan behera jaistea, kobazuloak bisitatzea, baserri-eskolak, ardo- eta patxaran-dastatzeak, basoko gau-bisitak, gastronomia-produktuen establezimenduak bisitatzea (gaztak, upategiak…), edo jauregi, monasterio eta elizetara egindako bisita gidatu literarioak, beste proposamen askoren artean.

Emanaldien programa

Ostegunean, uztailak 7, Izarrak folk-taldea ariko da Zugarramurdiko sorginen kobazuloan, Aldudeko bailarako (Nafarroa Beherea) lau gazte abeslarik osatutako taldea. 2004an, Nafarroa Behereko Kauntu Txapelketan bigarren postuan sailkatu ondoren, Izarrak beren lehenengo diskoa argitaratu zuten. Haren atzetik etorri zen Biziari So, Niko Etxart, Itxaro Borda, Philippe Albor eta Jeann Louis Davant-en kolaborazioekin. Besteak beste, Londresen, Dublinen eta Parisen eman dituzte kontzertuak. 2012an, Erokeriaz izeneko hirugarren diskoa aurkeztu zuten.

Ostiralean, hilak 8, Keltiar taldeak emanaldia eskainiko du Orbaitzetako pilotalekuan; talde horrek bi disko kaleratu ditu: Keltiar Aldea eta Goidelic (2005 eta 2007), eta bietan hainbat musika-genero nahasten dituzte folkaren eskutik.

Azkenik, larunbatean, hilak 9, Aurizperriko Auzberri abesbatzak Orreagako Errege Kolegiatako elizan abestuko du. Otsagi-Ochagavía, Erronkari-Roncal, Orreaga-Roncesvalles eta Aurizberri-Espinal-en, urtero txandakatuz, antolatzen diren Pirinioetako Abesbatzen Topaketan parte hartzen du duela zenbait urtetatik. Nafarroako Kontzertuak eta Bideko Kontzertuak zikloan parte hartu dute, gainera, Nafarroaren Egunean eta beste Musika Jardunaldi batzuetan.

Turismo eta aisialdiko eskaintza

Uztailaren 7an, Zugarramurdiko kultur eskaintzarekin batera, kobazulora bisita gidatu bat egiteko aukera izango da. "Zugarramurdi desde todos los sentidos" (Zugarramurdi, zentzumen guztietatik") izenburua duen bisitaren barnean edari magiko bat dastatuko da. 16:00etan izango da, eta ordubete inguru iraungo du. 3,50 euro ordainduko dute helduek eta 2 euro 6 eta 12 urte arteko haurrek.

Aldez aurretik erreserbatu daiteke, eta sarrerak Sorginen museoan jaso daitezke (Tel.: 948 599 004, info@zugarramurdi.es).

Uztailaren 8rako, Orbaitzetan, Irati bisitatzeko paseo bat antolatu da ilargiaren argipean; ordubete iraungo du, eta 22:00etan hasiko da, afari batekin. Hamar euroko prezioa du.

Lekua Itarinaturan erreserba daiteke (Tel.: 660 268 750, itarinatura@itarinatura.com).

Eta, hilaren 9an, emanaldia Errege Kolegiatara eta museora egingo den bisitaldi batekin osatuko da (17:00). Ordubete eta erdi iraungo du eta 5 euro ordaindu beharko dira. Erreserbak Auriaorreagan egin daitezke (Tel.:670 289 997, auriaorreaga@gmail.com).

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa