(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 265 artatze egin dituzte San Ferminak hasi direnetik astelehena, 2016.eko uztailak 11


48 pertsona artatu dituzte bost entzierrotan izandako zauriengatik, haietatik 11 zezen-adarkadak jasota


Osasunbideak 240 artatze egin ditu San Ferminetako lehen bost egunetan.

San Martin Doktorean eta Nafarroako Ospitalegunean kokatutako Osasunbideko larrialdietako zerbitzuek 265 artatze egin dituzte uztailaren 6tik asteazkena, hilaren 10eko, igandea, azken ordura arte; San Fermin jaietako ezbeharrei lotutako mediku-artatzeak izan dira, bost entzierrotan izandako 48ak barne. 2015ean 217 artatze izan ziren epe berean.

Kopuru guztitik, entzierrokoak alde batera utzita, 95 San Martin anbulatorioan egin dira eta 170, Nafarroako Ospitalegunean. Patologien arabera, laguntza emateko arrazoi ohikoena traumatismoak eta zauriak dira (135), eta atzetik datoz, erasoak (34) eta intoxikazio etilikoak (25). "Beste artatze" batzuen kapituluan, 13 kasu izan dira eta, gainera, drogengatiko intoxikazio bat. Egunei erreparatuz, igandean, hilak 10, izan ziren artatze gehien (46 pertsona), eta hilaren 13an, gutxien (13). Hilaren 7an 23 artatu ziren, 34 uztailaren 8an eta 36, 9an.

Osasun-garraioko zerbitzuek 325 lagun eraman dituzte Iruña inguruan osasun zentroetara edo Nafarroako Ospitalegunera. Larunbatean, hilak 9, eraman zuten jende gehien (96 lagun), eta haren atzetik, igandean, hilak 10, 91; hilaren 7an, 58; uztailaren 8an, 50; eta hilaren 6an, 41.

Entzierroaren ondorioz izandako artatzeak

Entzierroari dagokionez, 48 pertsona artatu dira, haietako 42 Nafarroako Ospitalegunean eta 6 San Martin Doktorea zentroan. Zauritutako 11 lagunek adarkadak jaso zituzten: 7k ostiralean, hilak 8; 2k hilaren 9an eta beste 2k 10ean. Artatutako guztiak gizonezkoak dira, emakumezko bat izan ezik (hilaren 8an traumatismo bat izan zuen). Gaur arte, 16 pertsona zeuden ospitaleratuta.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa