(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur-ek dantza eta musikako ikuskizunak programatu ditu asteburu honetan Erriberrin, Lizarran eta Altsasun
asteartea, 2016.eko uztailak 12


Ellas dan la nota, Kukai Dantza eta Larraiza Dantza Taldea ariko dira


Kukai dantza-taldeko ikuskizunaren une bat. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Kultur programa Erriberrin, Lizarran eta Altsasun izango da uztaileko asteburu honetan, dantza eta musikako beste ikuskizun batzuk eskaintzeko.

Ostegunean, 20:00etan, Kukai euskal dantza taldeak "Gelajauziak (Fragments)" obra eskainiko du Erriberriko Karlos III.a plazan. Ostiralean, uztailak 15, 21:00etan, Lizarrako San Juan plazan ariko da Ellas dan la nota musika-taldea pop, rock, musika zeltiarra eta kopla nahasten dituen kontzertua ematen. Eta larunbatean, uztailak 16, Altsasuko kultur etxean izango da Larraiza Dantza Taldea dantza eta antzerkia batuko dituen ikuskizuna eskaintzeko gaueko 21:00etatik aurrera.

Kultur Programazioa

Erriberri, uztailak 14, osteguna: "Gelajauziak (fragments)" Cesc Gelabert koreografoaren eta Kukai Dantza konpainiaren arteko batasunetik sortu da; biak ala biak dantza tradizionalak ikuspegi berri batetik aurkezteko ikertzen aritu dira, lan horretan sakondu dute. Ikuskizun horretan koreografiako hizkuntz original bat erakusten da, indar handikoa, bertakoa eta unibertsala nahasten ditu, tradizioa eta garaikidetasuna.

Lizarra, uztailak 15, ostirala: Ellas dan la nota taldeak musika-ikuskizun hunkigarria eskaintzen du, musika-estilo bat baino gehiago tartekatzen ditu: pop-a, rock-a, musika zeltiarra eta kopla. Bi orduko emanaldia da, eta haren barnean multimedia-irudiak sartzen dira. Lau emakume artista eta musika-banda bikain bat.

Altsasu, uztailak 16, larunbata: Nora Ora Ezean obran dantzariak eta aktoreak elkartuko dira ikuskizun eder bat eskaintzeko, eta ikus-entzuenezko efektuak ere ikusi ahalko dira.

Turismoko programazioa

Kultur programa osatzeko, Erriberrik turismo-eskaintza bat antolatu du uztailaren 14rako, eta hari esker, jardunaldi bete-betearekin gozatu ahalko da. Dantza-ikuskizunaz gain, "Artea eta Ardoa" izeneko ordubeteko bisita gidatuan parte har daiteke. 18:00etan hasiko da Ardoaren museoan, eta 6 euro balio du. Erreserba Guiarte Turismo Zerbitzuetan egin daiteke: 948 741 273 telefono-zenbakian edo info@guiartenavarra.es helbide elektronikoan.

Lizarran ere uztailaren 15ean, ostirala, emango den kontzertua osatu egingo da "Estella Lizarra egindako bisita gidatuarekin"; ordu eta laurden iraungo du, eta 17:00etan hasiko da turismo-bulegoan. 3 euro balio du. Erreserba Navark-en egin daiteke: 948 550 070 telefono-zenbakian edo visitas@navark.es helbide elektronikoan. Gainera, 18:00etan ordu eta berrogei minutuko beste bisita bta programatu da Santo Sepulcro elizan (3 euro). Nahiaz-en erreserbatu behar da (Tel.: 948 107 632 /609 372 816/ 646 245 399).

Azkenik, uztailaren 6an, 21:00etako ikuskizuna osatzeko, Urdian eta Altsasuko hariztietatik zaldi-ibilaldi bat egingo da 10:00etatik 17:30era, Urdiango baserri-errotatik abiatuta. 10 euro balio du. Erreserba Errotain Zaldi Ibilaldiak-en egin behar da (Tel.: 687 424 839/ 626 749 149, helbide elektronikoa: errotain@gmail.com).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa