(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont eta Dominguez kontseilariek SOS Navarran jarraitu dute entzierroko laguntza-dispositiboaren lana asteartea, 2016.eko uztailak 12


Nafarroako Gobernuak, Gurutze Gorriak eta DYAk emandako osasun eta larrialdietako arreta Babes Zibileko Zerbitzutik koordinatzen da


Beaumont eta Dominguez kontseilariak entzierroa ikusten.

Beaumont eta Dominguez kontseilaria entzierroa SOS-Navarrako egoitzatik ikusten, toki horretatik koordinatzen baita osasun eta larrialdietako arreta emateko dispositiboa. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont kontseilariak eta Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek zuzenean jarraitu dute Babes Zibileko Zerbitzuaren egoitzatik, Sanferminetako entzierroetarako 112-SOS Navarrako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroko koordinazio-operatiboaren lana.

Bi kontseilariek entzierroa telebistaz ikusi dute, honako hauekin batera: Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminza; Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo; Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho; Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendari Felix Esparza eta laguntza-dispositiboko koordinatzaileak. Bisitaren helburua osasun eta larrialdietako profesionalek entzierroa normaltasun osoz joateko egiten duten lana babestea izan da.

Gogora ekarri behar da 112-SOS Navarraren Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arduratzen dela osasun-laguntza antolatzeaz eta zauritutako pertsonak osasun-zentroetara bideratzeaz, larrienak izan daitezen lehenak Nafarroako Ospitalegunera iristen, edo 112-SOS Navarrak erabakitzen duen zentrora. Horregatik, eta iaz ezarri zen moduan, hesien ondoan jadanik artatutako zauritu arinak larrienen ondoren eramaten dituzte osasun-zentroetara.

Entzierroetarako dispositibo berezia

Entzierroko zaurituak artatzeko dispositibo berezian, 112-SOS Navarrako Larrialdiak Kudeatzeko Zentrotik koordinatuta, Osasunbideko, Gurutze Gorriko eta DYAko osasuneko eta laguntza emateko baliabideek nahiz langileek parte hartzen dute.

Hesien ondoan osasun arretako 9 postu daude, eta bertan medikuak, erizainak eta sorosleak daude, eta sorosleak dituzten laguntzeko beste 8 puntu. Entzierroak 848,6 metro ditu, eta53 metro bakoitzeko laguntza emateko gune bat dago.

Postu horiek jarriko dira: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza Departamentuaren egoitza), Nafarroako museoko eskaileretan, Santiagoko plazan (udaletxearen atzealdea), San Saturninoko eskaileretan, udaletxean (2), Merkaderes kalean (2), Xabierko jaitsieran (2), Espoz eta Minako zeharbidean, Tejerian, Ahumadako Dukean, Labriteko jaitsieran, Amayan ("Telefonica" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway- en (iparraldeko kailejoian).

Gainera, medikalizatutako 16 anbulantzia izango ditu osasun-garraioko dispositiboak entzierroaren ibilbidean, haietako bi Gazteluko plazan egongo dira laguntza modura 112-SOS Navarra Larrialdiak Kudeatzeko Zentrotik bideratzeko osasun-garraio gehiagoren beharra dagoen ibilbideko puntura bidaltzeko.

Laguntza-dispositibo horretan arreta emateko izango dira, gutxienez: 9 mediku, 9 erizain, garraioko 21 teknikari, 47sorosle, komunikazioko 9 langile eta postuko 8 koordinatzaile.

Aipatu den moduan, ibilbideko arreta Gurutze Gorri (78), DYA (30), eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideko osasun-baliabide eta -langileek ematen dute. Bertatik bertarako osasun-arreta ematen dute, eta zaurituak anbulantzian eramaten dituzte Nafarroako Ospitalegunera egokituko zaien sektoretik; hala, denbora errealean 112-SOS Navarrako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroari informazioa ematen die artatutako pertsonen zauri eta lesioen gainean.

Argazki oina: Zutik, ezkerretetik eskuinera: Agustín Gastaminza; Félix Esparza; Mª José Beaumont kontseilaria; Óscar Moracho; Fernando Domínguez kontseilaria; Luis Gabilondo; Alberto Margallo, DYAkoa; eta Juanjo San Martín, Gurutze Gorrikoa. Eserita, ezkerretik eskuinera: Patxi Aso, DYAkoa eta Álvaro Cornago, Gurutze Gorrikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa