(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria izan da Hiru Behien Zergaren ekitaldian asteazkena, 2016.eko uztailak 13


Uztailaren 13an egin ohi den moduan, Erronkari eta Baretos ibarretako alkateek San Martingo Harriaren (Izaba) gaineko akordioa berritu dute


zerga

Gaur eguerdian egin den ospakizunaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Ernazko (Izaba) parajean izan da gaur eguerdian Hiru Behien Zergaren ekitaldian, indarrean dagoen Europako mugaz gaindiko bake itun zaharrenaren ekitaldian, hain zuzen.

Akordioa 1375ekoa da, eta Erronkari eta Baretos (Bearno) mugaldeko ibarren artean larreen gainean izandako lehiei amaiera eman zien. Ekitaldia urtero ospatzen da uztailearen 13an, eta Baretos ibarreko abeltzainek Izabako, Gardeko, Urzainkiko eta Uztarrozeko (Erronkaribar) mugaz gaindiko bizilagunei espezietan ordaintzen diete (hiru behi emanda) haien larreak erabiltzeko eskubidea izan dezaten.

Ematen diren abelburuek "sine macula" (orbanik gabekoak) izan behar dute eta hortz-hagin, ile eta adarkera berdintsukoak. Animaliak eman aurretik, Erronkaribarreko eta Baretos ibarreko alkateek, inguruko janzkera tradizionala jantzita, lehiei amaiera eman zien bake-konpromisoa berritzen dute. Hori era sinbolikoan zigilatuta geratzen da San Martingo harriaren gainean eskuak jarri (Espainia eta Frantziaren arteko 262. muga adierazten du) eta "pax avant" esanez (bakea hemendik aurrera) bertaratutako guztiek aldi berean errepikatzen dutena adiskidetasuna eta lankidetza adierazteko.

Ordainketaren jatorriaren eta arrazoiaren berririk ez dago. Mendeetan zehar, ordainketa hori etengabe egin zen, harik eta, XIV. mendean, bertan behera geratu zen arte, eta egoera horrek liskar ugari eragin zuen. Gorabehera horiek izan ziren arbitrajeko epaiaren iturri, 1375etik etenik gabe ospatu dena.

Ituna Antso herriko arbitrajeko epai batean oinarrituta dago, aldeak Pirinioetako Aragoiko udalerri horretan –orduan auzilariez bestelako erreinu batekoa zen– beraien gaiak erabakitzeko bitartekari baten bila aritu ondoren.

2011. urtean Nafarroako Gobernuak ekitaldia Kultur Intereseko Ondasun Immaterial izendatu zuen eta Nafarroako Turismo Intereseko Jaia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa