(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak eta Nafarroako 10 udalerritako ordezkariek egur-sektorea sustatzeko zentro bat ezagutu dute asteazkena, 2016.eko uztailak 13


Gipuzkoako Errenteria udalerrian kokatuta, Eusko Jaurlaritzaren mende dago


Elizalde kontseilaria eta udal-ordezkariak, zentrora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, Nafarroako hamar udalerritako ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Tknika LHko zentroa bisitatu dute gaur goizean. Gipuzkoako Errenteria herrian dago, eta bertan, egur-sektorearen sustapenari buruzko prestakuntza ematen da, beste alor batzuen artean.

Zehazki, honako udal hauetako ordezkariak izan dira: Baztan, Bera, Donamaria, Etxalar, Labaien, Lesaka, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz eta Zubieta. NASUVINSA (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A), Nafarroako Gobernuko sozietate publikoko ordezkariek, CEDERNA-GARALURekoek eta zonalde horretako enplegu naiz toki-garapeneko agentzietako ordezkariek ere ezagutu dute zentroa.

Bisita honetan, Elizalderekin batera izan dira Gobernu honetako Lanbide Heziketako zuzendari Ramón Martínez de Murgia eta zentroko zuzendari Iñaki Mugica. Bisita Nafarroako eta EAEko gobernuen lankidetza-esparruaren barnean egin da "Gutik Zura" izeneko egur-sektorea sustatzeko proiektu batean, eta hura dokumental baten ekoizpenarekin amaituko da; bertan, gizarteari baso, egur eta gizartearen arteko harremanen balioa erakutsiko zaio. Ikus-entzunezko horrek honako hau ezagutzera emango duten pertsonen testigantza jasoko du: basoen bilakaera historikoa eta haien aprobetxamenduak; hauen ustiapenari lotutako bizimoduak eta gaur egungo joerak egurraren erabileran eta haren aplikazioetan zer-nolako erronkak eta arazoak dauden ikusirik. Dokumental hori hurrengo Donostiako Zinemaldian emango dela aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa