(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeak eta Pauek beraien biltzar-jauregien arteko lankidetza sustatzearen aldeko apustua egin dute osteguna, 2016.eko uztailak 14


MICE Turismoan, gaitasun-trukean eta kultur zabalkundean elkarlanean ariko dira


Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregietako ordezkariak. ( irudia handitu )

Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregiek beraien indarrak proiektu komun batean elkartzea erabaki dute, eta proiektu hori Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) hurrengo deialdian aurkeztuko dute. Paueko ordezkaritza batek Iruña bisitatu du egun hauetan, eta lan-bilera bat egin dute Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerarekin eta Nafarroako Turismoko eta Baluarteko arduradunekin.

ACADEMICE izeneko proiektua honako hauetan oinarritzen da: lotura historikoetan (lehengo Nafarroako Erreinua), antzeko lurralde-eskala batzuetan (Iruña eta Paue Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako bi hiri-aglomerazio nagusiak dira), MICE merkatu oso lehiakorrean elkarrekin lehiatzeko beharrean Pirinioetako lurraldeari lotutako marka komun baten baitan, eta garatu beharreko balizko puntu komunak dituzten errealitate sozio-kultural eta ekonomikoen existentzian.

Ekintza nagusiak

ACADEMICE hiru urtetan garatuko da (2017-2019), eta 2,8 milioi euroko aurrekontua izango du. Baluarteko enpresa kudeatzailea buru dela, Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deprote y Ocio – NICDO SL, proiektua oinarrituko den ekintza nagusiak honako hauek dira:

-Helmugaren sustapen bateratu bat edo lurralde-marketineko estrategia bateratu bat eraikitzea. Negozio-turismoko irudi bateratu bat garatzea da kontua, Iruña eta Paue lurralde komun baten helmuga gisa aurkeztuz, mendebaldeko Pirinioak. Ekintza horretan, besteak beste, elkarrekin egindako komunikazio-jarduerak garatuko dira, euskarriak, baterako salmenta-gidak sortzea, sustapen partekaturako datu-baseak trukatzea, famtrips (familiarizazio-bidaiak), bi helmugetako sustapen-ekitaldietako partaidetza gurutzatua eta lankidetza publiko-pribatuko arloan jardunbide egokiak trukatzea.

-Trukea, mutualizazioa eta ekitaldiak sortzea: bi lurraldeetako itzulkin ekonomikoak lortzeko asmoz eta maila ekonomikoan zeharkako lankidetza erabat sakontzeko, Baluartek eta Palais Beaumontek helmugen arteko ekitaldien mutualizazio-prozesuak partekatuko dituzte (Pirinioetako Zinema Jaialdia, motor-ekitaldiak, Navariderday esaterako, eta beste era bateko ekitaldiak), eta bi helmugen artean txandakatuko diren baterako ekitaldiak sortzeko lanean arituko dira, honako hauen arteko trukea erraztuz: sustatzaileak eta antolatzaileak, babesleak, erakusketariak, hizlariak eta bertaratutako jendea.

-Prestakuntza eta enplegugarritasuneko gaitasunak hobetzea eta trukeak egitea kalitate, erantzukizun sozial korporatibo eta garapen iraunkorraren arloetan. Hirugarren zutabe honen helburua bi biltzar-jauregi horien egungo jardunbideak hobetzea da profesionaltasun, gaitasun-hobekuntza eta ingurumen-kudeaketaren arloetan, eskaintza komunaren desberdintzeko eta emandako zerbitzua hobetzeko elementu gisa. Horretarako, langileak trukatzea aurreikusten da, Pirinioetako bi aldeetan ikasleek praktikak egitea, labelak harmonizatzea, eta inbertsioak egitea, kalitatearen hobekuntzara, efizientzia energetikora eta bi biltzar-jauregietako iraunkortasunera bideratuta.

-Kultur ekitaldien inguruan mugaz gaindiko eskaintza komun bat sortzea. Lankidetza oinarrituko den hirugarren zutabe honetan, kultur ekintzen eskaintzaren elkarrekiko aberastasuna da helburua eta sektoreko tokiko eta eskualdeko artistak eta erakundeak zabaltzeko aukera berriak sortzea, bai eta lankidetzako sareak ere. Proiektu honekin lankidetzarako esparru ireki bat sortuko da; hari esker, trukerako erraztasun handiagoa izango da (musika-jaialdiak, literaturakoak edo zinema-jaialdiak), eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Pau-País del Bearn orkestraren arteko produkzioen proiektuak eta aldebiko lankidetzak azpimarratu behar dira.

Proiektu guztia Iruña eta Paue hirien zeregina sustatzeko asmo partekatuan oinarritzen da, hau da, kultura eta negozioen turismoko helmuga gisa. Oro har, Baluartek eta Palais Beaumontek urtean 600 jardueratatik gora hartzen dituzte (obra artistikoak, biltzarrak, azokak, bilerak), eta 600.000 lagun baino gehiago. Bi zentroen jarduerak guztira 25 milioi bat euroko inpaktu ekonomikoa du.

Frantziako ordezkaritza honako hauek osatu dute: Paue eta Eskualdeko Zerbitzuen zuzendari nagusi Nicolas Pernotek; Palais Beaumont eta SEM Zénith-ko zuzendari nagusi Hugues Verrier-ek; l’Orchestre de Pau Pays de Béarn-eko zuzendari artistiko Frédéric Morandok; l’Orchestre de Pau Pays de Béarn-eko Mezenas Klubeko lehendakari Christian Roussille-k; Paueko Udaleko zinegotzi Jean Lacostek; Paueko Udaleko zinegotzi eta Palais Beaumonteko administratzaileJean Lacostek; Paueko Udaleko zinegotzi eta Beaumonteko presidente Odile Denis-ek; Paueko Udaleko zinegotzi eta Beaumonteko administratzaile Jean Paul Brinek eta Palais Beaumont eta SEM Zénith-ko finantza-aholkulari Robert Chevalere-k.

Nafarroako ordezkaritza, berriz: Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari eta NICDO SL – Baluarteko lehendakari Ana Herrerak; NICDO SL – Baluarteko zuzendari Jose Javier Lacunzak; Kultura, Kirol eta Gazteriako Kabineteko buru Elvira Obanosek; Nafarroako Gobernuko Turismoko Produktuen Marketin eta Garapen Zerbitzuko zuzendari Iñaki Martínez de Virgalak; Baluarteko Komunikazioko zuzendari Esperanza Soroak eta NICDO SLko zuzendari komertzial Mikel Azconak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa